kontzertuak

Denboraldi berriari ekitera goaz!!

Irailak 10 (19:00)

STA

2004 home studio proiektu bezala hasi zen martxan, eta horrela jarraitu zuen 2008an talde bezala kontzertuak eskeintzen hasi arte. Beraien musika erakusteko bidea aukeratzerako orduan “mute”-ak egiten dituzten musikariak eta soinu tratamentuak taula gainetik zuzenean egitea hautatu zuten.
Zuzenekoetan doinu jamaikarrak eta elektronika, estruktura askeak eta esperimentazioa nahasten dituzte. Sónar Barcelona (2015), Primavera Sound Als Barris (2016), BAM (2015), Villamanuela (2015) bezalako festibaletan jo dute, baina horra iritsi aurretik Espainiak underground sarean mugitu ziren.

https://standrius.bandcamp.com/

Gaur gauean Bebarruko Jardunetako Azken kontzertua!!! ederra izango da!! ez galdu!

Apirilak 27 osteguna
DANIEL ARDURA + Ibon RG

DANIEL ARDURA

Alado Sincerako buru bezala ikusi dugu. Autore pop experimentalaren ñabardurak ikertzen ere bai Sonio-n. Eta orain Bakarrik hegan ikusiko dugu avant-garde itxurako pop bat egiten baina folk dimentsio batetik landua.

Izan ere Alvarok urteetan lantzen ibili den proiektua sendotzea lortu du: bere bakarkakoa. Voltereta izena daraman diska, orain gutxi argia ikusi duena Repetidor disc bere zigiluaren bitartez eta Cristean Barrosek grabatua.

https://repetidordisc.bandcamp.com/album/voltereta

Ibon RG

IbonRG (Sestao, 1978), hainbat musika tresna jo izan ditu beste hainbat taldetan (Eten, Xabier Montoia, Txaranga Urretabizkaia, Gargara, Plu de Mekanisms…). Bere bakarkako saioetan ahots hutsezko esperimentazioak egin izan ditu, inprobisaziotik abiatuta. Oraingo honetan ere ahotsa ardatz nagusia bada ere, molde zaharreko konposizioak aurkeztuko ditu, ahots hutsez zein pianoa lagun.

http://www.ibonrg.net/

Bi KonTzerTu BIkaiN NaHi?? etoRRi Hona!!

Martxoak 31 (22:30)
LUMA + OCTUVRE

11043200_10153126943539589_8148683621627518130_n

Luma
Luma Donostiako bikote rockeroa da, bateria eta gitarraz osatutakoa. Orain dela 2 urte sortu zuten taldea eta gero eta zeresan handiagoa ematen dabil, zuzeneko bitxi eta indartsuak eginez. Bere eskaintza freskoa, zuzena eta erraietatik ateratakoa da. Estilo asko hartzen ditu bere baitan, baina horietako bat 70eko hamarkadako rocka da. Taldearen lehen lanak, ‘Club EP’, Euskal Herriko txoko askotara eta Espainiara jotzera eraman zituen eta orain arte talde askorekin partekatu dituzte agertokiak: besteak beste, The Bellrays, Holy Fuck, The Strypes, Belako, Capsula, No Age eta Siena Root. Orain lan berria kaleratu dute, ‘Airwalk EP’ izenekoa, eta berorrek taldearen bilakaera jaso du.

https://lumaduo.bandcamp.com/

avatars-000289313518-30dz7o-t500x500

Octuvre
Octuvre Juan Casamayor-en bakarkako proiektua da. Asturiar jau lehenago Suit Tiger bezalako taldeetako partaide izan da

2006 amaiera aldera soinu industrialen munduan sartu zen eta Igor Blancorekin batera Suit Tiger osatu zuten, synthpop experimentaleko taldea. Hiru lan atera zituzten eta synthpop olatu berriaren lehen erreferente bilakatu ziren

2017an bere bakarkako lehen lana aurkeztu du “Distancias” (Contubernio Records 2017), New wave, synth pop, elektronika, sintetizagailu analogikoetan oinarritua, erritmo kutxak eta ahots melodia ilunak, maitasuna eta fatalismoa gai nagusitzat hartuta. Bere musikarekin Octuvrek jatorritzat duen giro industrialeko atmosferak sortu nahi ditu, ehun urtetik gorako meatze eta fabrikak oraindik lanean.

“Distancias” La Ermita (Oviedo) estudioan Pablo Und Destruktionek grabatu eta nahastua izan da eta Santi Plagiok masterizatua.

https://contuberniorecords.bandcamp.com/album/distancias-crcs075l-crcd075l

Asteburu potentea honakoa!! Ostiralean 3. aldiz gurean… PUTAN CLUB!!!!

Martxoak 3 ostirala (22:30)
PUTAN CLUB
(Frantzia/Italia)

putanclub2

Putan Club
Putan Club-a erresistentzia zelula bezala jaio zen. Erresistentzia mende honetako instrumentu arkaiko eta berehalakoekin antolatzen da: ahots eta marmar elektrikoak, gerra orgak eta esandako hitzak, haitzuloetako pinturetatik hasi eta kontzeptualismo ausarteraino doan tartea bezala, avan-rocketik musika klasiko garaikidera, ezpainetan muxu ematetik ipurdian ostikada ematerainokoa. Ekintza lekuak askotarikoak dira: New Yorkeko arte galeriatik hasi, eta bosniar squat, alemaniako museo, japoniako diskoteka, frantziako antzerki edota Moskuko taberna baterainokoak.

700 emanaldi baino gehiagorekin (Europa, Afrika eta Asian), eta Lydia Lunch-en talde bezala ere bai, Putan Club-a erresistentzia zelula artistiko ikonoklasta eta gogorra da, eta aldi berean groovy nahiz oso sexia.

Putan Club dira:
François R. Cambuzat: musika, gitarrak, ahotsa, elektronika
Gianna Greco: baxua, ahotsa eta efektuak

François R. Cambuzat-ek L´Enfange Rouge, Gran Teatro Amaro, the Kim Squad, La République du Sauvage eta Putan Club-a sortu ditu. 4700 kontzertu baino gehiago emanak ditu mundu guztian zehar. Gianna Greco-k 26 urterako sortuak zituen hainbat talde-proiektu, 11 diska grabatuak ditu eta Shotgun eta Muffx talde italiarretan ere partaide da.


http://www.putanclub.org/jehanne_putan_club.html
https://soundcloud.com/putanclub

Igande arratsalderako plan bikaina!!!

Abenduak 18, 19:00
ÁLVARO BARRIUSO + ATANAS AKERSTRA
alvarro-barriuso

Atanas Akerstra
“Etzazuaka” Akauzazteko Atanasi luze xamar eitten ari zikoan taldien atsedenaldixe… ta buruen bueltaka zaukeanai ekin zixoan; Akauzazte-Etzazuakan kantu batzuk hartu eta kitarra española eta ahotsakin bakarrik zuzeneko bertsixuek ia nola ateratze zizkoan. Bere harridurarako, grabatzen hasi eta konturatzerako ordubete pasako saixue zaukean, oso tarte laburrien grabaute. Jakittie nahi nikik, esan zian, zer pasako zan hau berrize eitten saixako banitxikik, jendien aurrien! Konturatzen bait huan, kantuen bertsixo hauek etziela behin betikuek, hoixen moldaketak baño. Eta bi aldiz etzizkoala berdin ateratzen. Halere, ateratzezien moldaketa ezberdiñen artien bazeola zeoze amankomunien…. pentsau zian eta aurrera segiu zixoan.

Alvaro Barriuso
Alvaro Barriusok ‘Siempre volviendo a casa’ lana aurkeztuko digu, Kesh herriaren poemak egokitzen dituen hamar kantuko bilduma bat. Etorkizuneko mundu bateko jendea, Ursula K. Le Guinek narratua Always coming home liburuan Eleberri hau osatzen duten dokumentu anitzetan, fantasia, zientzia fikzioa eta antropologiaren artean, idazleak aurkitutako testuak, elezaharrak, kontakizun laburrak, abesti folklorikoak, errezetak, antzezlanen transkripzioak.. batzen ditu. Errezitatua edo abestua izateko egina izan den poesia esaten du, berak entzun dituen moduan. Inspirazioa berehalakoa izan zen, eta orain aurkezten den diska honek abesti hauek paperetik berreskuratzearen desirei erantzuten die, imaginatutako etorkizunetik orainera ekarriz oraindik iristeko dauden ohituren zati hauek. ‘Siempre volviendo a casa’ bidaia pertsonal baten ondorio sahiestezina da. Joan etorriko abesteen ideiaren gorazarre ere bada, kontinente amerikarretik ekarritako erritmoekin sortua eta ahotsa eta gitarraren erabilera hutsak markatua.

https://dojosonoro.wordpress.com/
https://barriuso.bandcamp.com/

Gaur Bebarruko Jardunek ixteko Jai Itzela!! Ez Galdu!!

Abenduak 7, 22:30
ATOM RHUMBA + ELLE BELGA
After Party EL INTACHABLE RONY

atonrunba

Atom Rhumba

Atom Rhumba taldeak rocka du osagai nagusi; Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Kantuz kantu ematen da transmutazioa, reubikazioa. Disko burutsua edukietan, dirdiratsua ejekuzioan eta bukaezina entzuketan, etengabea. Zertzelada barreiakorrak hainbat kantu pasartetan, sotilak. Forma berriak eta erakargarriak. Erakarle bitxia. Atom Rhumba taldean ez dago etsitako nahasmendurik, unibertso atomikoaren kalkulua baino ez dute.

Elle Belga

Rockaren bidea jorrato ondoren bere soinuaren bazterretan  Manta Ray edo Viva Las Vegas bezalako taldeetan, Jose Luis Garcia, Fany Alvarezen ondoan proiektu berri batera hurbiltzen da, ahotsak abesti bakoitzaren barruan betetzen duen espazioa ikertzen duen lan bat

El Intachable Rony

2016tik Azpeitian bizi den DJ eta ekoizle kordobarra. Tocata breakdance lehiaketa dela eta hip hop kulturan interesatzen hasten da baina 1991 arte ez da hasiko kultura honen parte izaten. 2005etik 2016 hasiera arte FRECUENCIA URBANA irratsaioa zuzendu eta aurkeztu du Matias Prats Radio irratian.VINCULO kolektiboaren partaide, kaleko artean eta kultura ekintzen antolaketan parte hartzen du, horrez gain espainiar estatuko hip hopeko izen handiekin ere aritu izan da taula gainean.Bere sesioetan musika beltzean aurkitzen den bide luzea gozatzeko aukera eskeintzen du estilo ugari jorratuz ((rap, reggae, dancehall, funk, soul,..) eta giro ezberdinak landuz (groove,electro, rock, ghettofunk,…) geldik geratzeko astirik eman gabe.Orain ANTÍTESIS Vol.2 -The lost tapes- lanaren ekoizpenean buru belarri sartua aurkitzen da. ANTITESIS sagaren bigarren zatia, 2017an argia ikusiko duena.

 

GauR ArrATsAldEraKo PLan BiKaiN Bat eTa Bi KoNTzerTU!!

Abenduak 4, 19:00
GENTEMAYOR (Cádiz) + HIENA (Gasteiz)

gentemayor-2b

GENTEMAYOR

Cadiztik datorren seikotea da. Nahiz eta adin aldetik ez izan horren gazteak, beraien musika noise rock zakar eta sendoa berritzailea da. Partaideak hainbat Cadizko talde ezberdinetatik datoz, hala nola, GAS Drummers, Leda Tres, Paco Loco, Hand of Fatima edo Hyper Talbot. Gustu ezberdineko jendea proiektu batek elkartu ditu oraingoan ordea. Bi bateria, sintetizagailuak eta euren ahotsa erabiltzeko modu bereziak ez du inor axolagabe utziko.

https://gentemayor.bandcamp.com/

HIENA

2014an Gasteizen sortutako laukotea. Beste talde batzuetan aritutako jendea biltzen du (Same Old, Näut, Fracture, Trumbo, Roto, Flesh for cannibals). Urte eta erdi lokalean egon ondoren, 2016ko martxoan kontzertuak ematen hasi ziren Euskal Herriko hainbat areto eta gaztetxetan. Eragin anitzak jaso dituzte, besteak beste, Bidasoa aldeko rock giroarena edo testuinguru anglosaxoitik heldutako rock progresibo eta ilunarena. Oraingoan uztailean grabatzen hasi ziren EPa aurkeztera datozkigu.

 

Azaroak 26 larunbata BEBARRUKO JARDUNEN barruan 2 KonTZerTU!!!

Az.26, 22:30
OUTBLINKER (Glasgow)
+
VIVA BAZOOKA (Gasteiz)

OUTBLINK

OUTBLINKER

Glasgow-tik (Eskozia) datorkigun boskotea dugu. 2015ean beraien lehen EPa kaleratu zuten, Pink/Blue. Ahozabalik utzi gintuzten orduan beraien 11 minutuko Pink eta 10 minutuko Blue singlelen indie dance eta progesiboaren nahasketak. Oraingoan 3 kantaz osatutako EP berria aurkeztera datorzkigu gurera, The Remains of Walter Peck. Aurreko lanean bezala, hasirako kanta elektronika minimalaren doinuekin hasi arren, pixkanaka gitarrak, bateria, baxua eta sintetizagalua sartzen dira soinu progresibo pausatua lortuz. Jarraian, Farrokh Bulsara kantak, aurreko kantarekin guztiz hautsiz, sekulako soinuz bustitzen du gela noise soinu hutsez eta nahiz eta sintetizagailuei eman garrantzia, aipatzekoa da bateria eta gitarren soinu sakona. Azkenik, 11 minutuko baxu soinuz agurtzen gaituzte, gitarra eta sintetizagailuek udarako pop festibal doinuak oroitzen dizkigutelarik.

https://outblinker.bandcamp.com/

VIVA VAZOOKA

Viva Vazooka bikotea Rafa Bataglia paraguaiarrak (bateria) eta Hasier Amaiah gasteiztarrak (gitarra) osatzen dute. 2012an ekian zioten beren ibilbideari eta intentsitate handiko zuzeneko biziak eskaintzeagatik dira ezagunak bikote instrumentala, melodiak haginkada zorrotz bihurtzen baitituzte. Atzerapen batzuk medio, 2014an kaleratu zuten Bum! Bum! Brazil! 7 haztebetekoa, Madrilgo Brazil estudioetan Javier Ortiz teknikariarekin grabatua. Ia jarrian The Artty Sessios lana jarri zuten sarean entzungai, non, bikoteari Artyom Mikhayloyskiy baxu jolea batu zitzaien esperimentu gisa. Segidan, Beso, Mata, Banda, Bang! diskoa kaleratu zuten. Azken hau da bakar lanean kaleratutako azken lana, elkarlanean, Tos Felpudo talde balentziarraren omenaldi diskoan parte hartu baitute.

https://vivabazooka.bandcamp.com/

IrrIKiTan GauDe GauR GAueRAko!! 22:00tan KonTZerTu BikAin BAt!!!

Azaroak 17, 22:00
CRÓ!

cro

Cró! Taldekoak galiziako “La Metamovida” musika alternatiboko kolektiboko partaide dira. 2011an sortu zen kolektibo hau “Orqueta Metamovida” deritzona sortuz. Ordutik elkarrekin jotzen dute hainbat talde desberdinetako kideek, jaialdiak antolatzen dituzte, kontzertuak, ekitaldiak eta abarrak.

David Santos (baxua), Cibrán Rey (bateria), Rubén Abad (gitarra eta ahotsa) eta Xavier Núñez (teklatuak eta ahotsa) -ek osatzen dute Cró! Gaur egun. Inprobisazioa, jazz-a, rock-a, musika klasikoa… edozer jotzeko gai dira mundu guztia aho zabalik uzten duten zuzenekoetan.

Zuzenekoan lau musikariren fluxua eta bideo artistaren komunikazio hartu-emana da, esperientzia bakar eta paregabe bat sortuz kontzertu bakoitzean. Estudioan grabatutako hirugarren diskoa aurkezten ari da boskote galiziarra, ‘Pera’ izenekoa, zuzeneko inprobisazioz osatutako aurreko grabaketatik aldenduz eta, oraingo honetan, kolaborazio ezin hobeak batuz beraien lanean, Estudios Brazil ezagunetan grabatua izan dena.

https://spacecro.bandcamp.com/

gaur 18:00tatik aurrera SUGEAREN LILURA: JOSETXO ANITUA OROITUZ

cancer-moon3

“ATRAPADOS POR LA SERPIENTE” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA + MAHAI INGURUA + “JOSETXO GRIETA: Hitzak, Eginak, Pertsonak, Animaliak” BIDEO IKUSALDIA + SONIC TRASH plays CANCER MOON

“Atrapados Por La Serpiente” deitzen da Cancer Moon taldearen inguruan Alvaro Fierro eta Ibon Ibarluceak zuzenduko duten dokumentala. Egun honetan “teaser” aurkezpena egingo da, mahai ingurua izango dugu zuzendariarekin eta Josetxoren ezagunekin. Goserik e pasatzeko mokau goxo bat ere egingo dugu eta “JOSETXO GRIETA: Hitzak, Eginak, Pertsonak, Animaliak” Josetxok Matadeixen egindako azken performancearen bideoaren ikusaldi intimoa egiteko aukera ere izango da. Festa biribiltzeko Sonic Trash bilbotarrek Cancer Moon taldearen abestiekin osaturiko kontzertua eskeiniko digute. Doako sarrera izango du emanaldi osoak. 18:00tan hasiko da ekitaldia eta kontzertua 23:00 aldera izango da.

BeBarRUkO JaRDuNeK HasTeRA DoaZ!!!!

bj16uzkn-dfntb-postala

bj16udzkntxt-zuzen

Udazkena berandu iritsi da Matadeire, baina iritsi da eta eskuak beteta iritsi ere. Aspaldiko Bebarruko jardun beteenak izango dira hauek. Beti bezala kontzertuak nahieran, lurralde guztietatik paseatzeko moduan, folka, hardcorea, psichodelia, lurrazpiko soinuak, Mexiko, Eskozia, Txekia, Galizia….. Bertokoak ere bai eta itzulera bikain batekin gainera… Atom Rhumba berriro taula gainean, berrIro gurean.

Matamation #3 helduentzako animazio zikloa, lurralde gehiago pasatzeko ahal bada, umore eta amore tartean. Era guztietako animazio pelikulak eta korto sorpresak.

matamation-3

Azkenaldian ohi dugun bezala, oraingoan ere sormena lantzeko tailer bat antolatu dugu, Grabatu Tailerra azaroko hiru igandetan. Joseba Agirrezabalaga eta Alots Arregi izango dira gidariak eta teknika klasiko zein esperimentalak landuko dira. Linoleo gainean eta baita birziklatutako objetuekin ere. Apuntatzeko edo informazio gehiagorako idatzi mataderoekintzak@gmail.com helbidera “grabati tailerra” gaiarekin. Gehienez 15 pertsonentzako lekua dago.

Oraingoan egun berezi bat ere aukeran jarri zaigu eta ezin uko egin Josetxo Anituari begirada edo begiratu bat emateri. “Atrapados por la serpiente” dokumentalaren aurrerapen bat, mahaingurua, bideo ikusaldiak…. eta SONIC TRASH vs CANCER MOON kontzertua.

Eta kontzertuetara etortzen den jendeari eskertzeko, kontzertu bakoitzeko diseinu bereziko kamisetak zozketatuko dira.

Hasteko igande honetan, 19:00 Mexiko eta Argentinatik: AMPERSAN + RIOSENTÍ

gaur ni ruidao

AMPERSAN

2007an sortua, Ampersanen musika zine, antzerki, dantza eta poesia ekoizpenen parte izan da. Estudioko bi bilduma eta zuzeneko bat CDan eta DVDan aterata, onarpen handia izan dute Mexiko zabalean, baita Espainian, Alemanian, Portugalen, Uruguayn, Argentinan, Guatemalan eta Estatu Batuetan ere. Modu eklektiakoan nahasten dituzte rocka, elektronika eta musika tradizionala. Ampersan kolore sorta zabala da, non nortasuna den osagai nagusia.

RIOSENTÍ

Rosentí sustrai latinoamerikarrak dituen proiektu musikal nomada bat da. Josue Avalos Mexikarrak eta Aline Novaro Argentinarrak Mexiko hego-ekialdeko ohituretan oinarritutako kanta eta hots indartsuak sortzen dituzte gitarraz eta jaranaz lagunduta. Sentimendutik eta esperientziatik jaiotzen da Riosentíren musika… esperimentazioa, fusioa eta sustraiak

Ez huts egin Bebarruko Jardun Mardul hauetara!!
On degizuela!!

MATADERO EKINTZAK

Bihar, Urriak 21, DaRk SidE Of JoSEba TaPIa!!!! Zuzeneko berezi berezia!!

Urriak 21, 22:30
JOSEBA TAPIA ETA BESAMOTZAK

joseba-tapia-eta-besamotzak_kartela

Joseba Tapia musikariaren zuzenekoetarako egitasmo berria da. Egitasmo hau zuzenekoetan bakarrik entzun ahalko da, beraz, ez galdu aukera! Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkigu eta Joseba Tapiarekin batera (gitarra eta ahotsa), Dani Narbarte, (trikitixa eta gitarra), Iñiigo Telletxea (baxua) eta Iker Uriarte (bateria) izango dira. Kanta ezagun baina berriak dira, aspaldikoak bezain gaurkotuak.

Gaur kiston burrundaie!!!

Urriak 11, 21:30tan
KLS + TELETEXTO

kls-teletetxo-2-a3

KLS (Noisecore, Benicarlo)
2011 urtean Benicarlo hirian sortuzen KLS taldea. Beste banda batzuetan ibiliak dira urteak atzera, The Happiness Project, kasu…  Bolumen bortitza, zarata itzela, aihukari ahotsak, erritmo aldaketa etengabeak, noise bizarra… zoramen hutsa!


TELETEXTO (Noise rock duo , Xirivella)
Teletexto taldeak noise-rocka,punka, hardcorea, stonerra edota grungea nahasten ditu bere kantuetan. Sonic Youth, Black Flag eta Fugazi izan daitezke taldearen eraginak, nahiz eta taldeak nortasun propioa duen. Horregatik zaila da estilo edo genero bakar batean kokatzea, ez eta moda ezta mugimendu zehatz batean ere ez.

 

Irailak 30, REGGAE GAUA!!!!

tacumah3

Tacumah, 2008an Donostian sortutako eta 10 musikarik osatutako reggae banda bat da. Taldeakide bakoitzak bere historia musikal propioa duenez, taldearen musikak iturri askotatik edaten du. Baina guztiak bildu gaituen jamaikar reggae klasikora hurbiltzen ahalegintzen gara, batez ere 70. eta 80. hamarkadetako roots eta dub doinuak landuz, irla hartako aspaldiko doinuak ahaztu gabe, rocksteady eta ska alegia.

Gure abestietan gehien bat eduki sozialak jorratzen ditugu: Musika sentimendu propioak azaltzeko, bizi garen munduko bidegabekeriak salatzeko eta bertan dauden errealitate anitzak azaltzeko bide gisa ulertzen dugu, nahiz eta hauek ez diren “bertsio ofizialean” azaltzen. Taldearen antolakuntza autonomian, asamblean eta autogestioan oinarritzen da.

Urte guzti hauen buruan kontzertu eta festibal ugaritan hartu dugu parte, besteak beste, Armintzako Txapelreggae, Mundumira, Sagareggae… Honela, bertako eta atzerriko hainbat reggae artistekin partekatu dugu taula, adibidez, General Levy, Murray Man, Akatz, Chalwa Band, Yassa, The Banyans, Siroko, Dingwash… Zuzeneko agerraldietan ikusentzuleei doinu eta kultura honek sortarazten digun zirrara igortzen ahalegintzen gara, baita taldeak duen giro eta energia paregabea jendeari helarazten ere.

Tacumah taldearen izena, Karibe zein Afroamerikako mitologia eta folklore dator. Tacumah, Anancy-ren semea da, askotan gizon bezala jardun eta ageri den armiarma. Uste denez, Anancy-ren kondairak Ghana-ko Ashanti tribuan omen dute bere jatorria.

Taldea osatzen dute:
IÑAKI Drums
GORKA Bass
EDURNE Keyboards
DAVID Guitars
IZADI Lead & Backing Vocals
OIANE Lead & Backing Vocals
HANNI Lead & Backing Vocals
JOSEBA Tenor Sax
BLAS Trombone
GORKA Dub Engineer

Gaua girotzen EL INTACHABLE RONY (Cordoba) egongo da, reggae, rap, funk, groove, dancehall… doinuak jarriz kontzertuaren aurretik eta ondoren.

Gaur gauean bi kontzertu eder!!!

gang jotakie matadeixen

Joseba B. Lenoir
Joseba B. Lenoirren disko berriak -‘Eguzkiari begietara so’ (Autoekoizpena)- 2016ko udaberri honetan ikusi du argia. Azken ureteetan hainbat mutazio bizi izan ditu gitarrajole nafarrak, eta horietako azkenarekin aurkeztuko du lan berria; Joseba B. Lenoir Gang boskote elektrikoarekin, hain zuzen.

Miren Narbaiza, Ander Mujika, Felix Buff eta Xan Bidegainek (Napoka Iria eta Willis Drummond taldeetako kideak besteak beste) osatzen dute gangster taldea eta Lenoirren alde rockzale eta intensoena azaleratzen konplizerik fidelenak dira taula gainean.

Jotakie
Jotakie punkaren eztandarekin batera sortu zen Urolan (Gipuzkoa), denboraren poderioz euskaraz abesturiko pop-rock talde bilakatu arte. Berezkoak eta bakarrak izan ziren abiadura eta haserrea kanporatzeko joera nagusi ziren urteetan, doinu gozoak eta ezberdinak jorratuz. 1981etik 1990ra bitartean iraun zuen taldearen jardunak. Euskal Herrian izan den pop-rock talderik esanguratsuenetakoa da Jotakie. Urte asko lozorroan izan eta gero, azken hilabeteetan kontzertu batzu eskaini ditu Urolako bandak. (Testua: badok.eus)