bideoak

IrrIKiTan GauDe GauR GAueRAko!! 22:00tan KonTZerTu BikAin BAt!!!

Azaroak 17, 22:00
CRÓ!

cro

Cró! Taldekoak galiziako “La Metamovida” musika alternatiboko kolektiboko partaide dira. 2011an sortu zen kolektibo hau “Orqueta Metamovida” deritzona sortuz. Ordutik elkarrekin jotzen dute hainbat talde desberdinetako kideek, jaialdiak antolatzen dituzte, kontzertuak, ekitaldiak eta abarrak.

David Santos (baxua), Cibrán Rey (bateria), Rubén Abad (gitarra eta ahotsa) eta Xavier Núñez (teklatuak eta ahotsa) -ek osatzen dute Cró! Gaur egun. Inprobisazioa, jazz-a, rock-a, musika klasikoa… edozer jotzeko gai dira mundu guztia aho zabalik uzten duten zuzenekoetan.

Zuzenekoan lau musikariren fluxua eta bideo artistaren komunikazio hartu-emana da, esperientzia bakar eta paregabe bat sortuz kontzertu bakoitzean. Estudioan grabatutako hirugarren diskoa aurkezten ari da boskote galiziarra, ‘Pera’ izenekoa, zuzeneko inprobisazioz osatutako aurreko grabaketatik aldenduz eta, oraingo honetan, kolaborazio ezin hobeak batuz beraien lanean, Estudios Brazil ezagunetan grabatua izan dena.

https://spacecro.bandcamp.com/

Igande arratsalde hontan ez geratu etxean!! 19:00tan etorri gurera!!

amorante

Amorante
Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan arren, duela bospasei urte igaro zen estreinakoz lehen lerrora Iban Urizar, Andrakan taldeko gidari bihurtzearekin bat. Orain berriro itzuli da taula gainera, orduko bulkadari segika, baina orduko apustu folkietan tokirik topatu ez zien kantuei beste jite bat emanda.

Bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.

https://amorante.bandcamp.com/

Mursego
Maite Arroitajauregi eibartarrak urte asko daramatza txeloa jotzen eta asko dira lagundu dituen taldeak (Anari, Lisabö, Morau, Xabier Montoia…). Azken urteotan, baina, ilunpean buruz behera zintzilikatu eta bere kantu propioak idazteari ekin dio Mursego izenpean. Hala, dagoeneko bigarren diskoa dauka kalean BideHuts zigiluaren babesean. Freskotasuna, desparpajoa, sormena, klasikotasuna, arriskua eta talentua batzen dira parekorik ez duten bere emanaldietan. Aspaldi honetan, gainera, albiste da ‘Amama’ filmean izandako parte-hartzeagatik.

https://mursego.bandcamp.com/

Larunbatean, Ap.12, 22:30tan BebaRRuko Jardunetan kontzertua::: FASENUOVA (ast)

fasenuova copia

Fasenuova-7

Fasenuova-k bidai bat proposatzen digu, hiria eta natura basatiaren arteko joan etorriko bat: une batean betoizko eta altzairuzko eskulturen artean aurki gaitezke, gero eta astunagoa den asfaltoz kutsatutako airea arnasten dugun bitartean eta jarraian iluntasunaz eta basoen jatorrizko bizitasunaz inguraturik, gauaren erdian, oso ondo jakin gabe nola edo zergatik iritsi garen horraino. Erritmo errepikakorrek, atertu gabekoek, odol jariodunek, soinu, ehundura eta erotasun analogikodun amaraun sarrietara garamatzte, EMBtik betiko pop-era doazen keinuak oinordatuz beti oinarri industrial baten gainean.

Gala Drop (Portugal) Martxoak 14, 21tan

Bebarruko Jardunen barruan, GALA DROP

Gala Drop, Nelson, Afonso, Tiago eta Ghillermek osatzen dute. Sintetizagailuak, gitarra elektrikoa, bateria, perkusioa (kongak, danbor afrikarrak) eta sampleak darabiltzate. Beraien musika, kraut-rock-a, dub-a, elektronika eta beste hainbat estiloren artean mugitzen da. Groove-a muturreraino eramanda, ohiko musika tresnekin egindako musika elektronikoa.
2 disko dituzte kaleratuta, taldearen izen bera daraman lehendabizikoa, eta New York-eko Golf Channel Recordings zigiluak argitaratutako Overcoat Heat.
Sonic Youth-ek pertsonalki gonbidatu zituzten Lisboan beraiekin jotzera. Panda Bear-ek Manhattan-go Governors Island-era eraman zituen beraiekin, eta Holger Czukay (CAN) handiarekin edo Peter Hook-ekin  (Joy Division talde gogoangarriko partaidea) jotakoak dira besteak beste.
Hona ekarriko dituen birak, partaide aldetik berritasunen bat izango du. Tiago Miranda ez da izango, baina haren ordez, 70. hamarkadan Funkadelic taldearekin ibili zen Jerry The Cat detroit-techno produktore mitikoa izango da taula gainean