bebarruko jardunek

Batik bat musikaren norabide eta erabilera ezberdinen inguruko bilaketa eta sakontze lanetan gaur egun Euskal Herrian eta nazioarte mailan dauden lan berriak zabaltzea da gure nahia. Ohikoa den modura, musika ulertzeko eta bizitzeko modu berriengatik apustua egiteko aukera eskaini nahi dugu. Honela gure helburua inguruko adierazpen artistiko berritzaileentzat leku berri bat sortzea da, entzulego nagusiarengan bestelako musikenganako jakinmina eta zaletasuna piztearekin batera.

Bebarruko Jardunek musika esperimentalaren egungo erakusgarrietako bat izan nahi du. Gure proposamenak beraien izaera esperimentalagatik eta erakusten duten arrisku artistikoengatik entzulego mugatuarentzat direla esan dezakegu, baina geroz eta interes handiagoa eta harrera hobea jasotzen ari gara azkenengo “jardunetan”. Beraz muga horiek hausten ari garela esan dezakegu, eta entzulea ere soinu berrien aurrean gero eta gustorago aurkitzen ari dela.

2012 Udaberria // 2012 Udazkena // 2013 Udaberria // 2013 Udazkena // 2014 Udaberria

1 comments

Utzi iruzkina