antzerkia

Igandean (M13) VII. ANTZERKI JARDUNALDIXEN 2. saioa

 

ADARRETATIK ZINTZILIK
(Gilkitxaro, Galder Perez eta Ane Zabala)
10358862_228326687513516_1084303703663925146_n

“1975. urtean jaiotako lagun biren komeriak. 40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona. Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean pairatu zuten. 90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira.

40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Adarretatik zintzilik komedia da, laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.”

2.ANTZERKI KARTELA

eta igandean… AntZerKi JarDuNALdiEn HaSiErA!!!!

Otsailak 21

ITXASOARI NEGAR
(Ze Onda antzerki taldea

Ze_onda_Antzerki_Taldea

Bazen behin, itsasoa zeharkatu nahi zuen neskatxa bat. Egun batean, bere lagun minak itsasoaren zati bat oparitu zion kristalezko ontzi batean eta, bere ametsa arrisku gabe bete zedin, ontziaren barruan sartu zuen neskatxa. Baina itsaso hori, gezurrezkoa zen. Eta neskatxak benetako itsasoa zeharkatu nahi zuen.

2.ANTZERKI KARTELA

Igandea M24 19tan Antzerki Jardunaldixek berriro bueltan…

Lauka Teatroaren eskutik

Amodioaren Ziega

unnamed

Xabier  Mendigurenen Amodioaren ziega-k gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko “bis a bis” bat hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz.

Idazleak kartzelako ziega batean kokatzen ditu pertsonaiak  etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

ZUbi deialdiaren 2014ko saria jaso du.

Ap. 26 Igandea > Antzerki Jardunaldixetan intermezzoa > Bereterretchen Oinatzak emanaldi musikatua

KHANTORIA hirukotearen eskutik

Foto Khantoria2

KHANTORIA, Europako musika-eskola entzutetsuenetan trebatu eta Erdi Aroko musikatik XXI. mendeko elektroakustikarainoko interpretazio esparruak barne hartzen dituzten musika taldeekin lan egin ondoren, hiru musikarik beraien ikerketak, intuizioak eta esperientziak agertzeko sorturiko askatasun esparrua da, KHANTORIA-ren kontzertu, hitzaldi eta grabazioek beti inor gutxi indiferente utziko duen balio-erantsi bat erakusten dutelarik.

Bereterretchen oinatzak

Erdi Aroko lehenengo eliz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetakoa da. Baina, posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV: mendeko Zuberoara eliz kantu ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik? Hau da Khantoria hirukoteak (Virginia Gonzalo – erdi aroko organettoa eta ahotsa, Ander Berrojalbiz – biolina, Maider López – biola) Bereterretchen oinatzak izenpean aurkezten duen kontzertuan ikertuko duen hipotesia.

Apir. 18 eta 19 >> Larunbata eta igandea antzerkiaz gozatzeko

Larunbata 18, 19.30tan

Helduentzako txotxongilo emanaldia

PARIAS Javier Aranda-ren eskutik

PARIAS foto

Pequeñas piezas de grandes historias que buscan lo esencial, tanto en la forma como en el contenido.
Muñecos hechos de cartón y tela que nos cuentan lo complicado que es vivir, que nos hablan de la condición humana.

…eta igandean 19tan Antzerki Jardunaldixek

Metrokoadrokaren eskutik

Su izan nahi

su izan nahi

Hotzak dauden bost lagun beroaren bila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren
hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa.
Umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinen arteko
elkarrizketan oinarritzen da SU IZAN NAHI antzezlana: pertsonen bizitzak lotzen
dituzten hariak jarraituz eginiko bidaia emozional bat.

Gaur, Martxoak 8, 19:00tan antzerkixe…

Soltarlo al aire
Martina Nuatina & Maite Guevara

soltarlo

Atrás de la puerta se escucha una discusión… Martina aparece en escena con todas sus pertenencias y una cometa como compañera… Se quiere ir… pero no llega a hacerlo…

Decide quedarse en el patio de su casa en compañía del público. Es así como comienza su aventura; empezar de nuevo.

Martina crea con el público una relación de complicidad. Este ríe y se emociona mientras ella se muestra con todas sus locuras, miedos, dudas, fantasías y anhelos… desde lo más razonable hasta lo más absurdo que hay en ella.

En su situación, Martina se debate entre dejar atrás y mirar hacia el futuro. Incansable, busca tomar impulsos que la lancen valiente hacia adelante.

Una obra que habla de la superación personal desde la mirada de una payaso: Martina Nuatina

Igandean Arrastoak antzerki lana Baztartxon

MATADEIKO VI. ANTZERKI JARDUNALDIXEK

Igandea Martxoak 1, 19tan (ADI! BAZTARTXO ANTZOKIAN IZANGO DA)

XV. Donostia Antzerki Saria

irabazi berri duen

Arrastoak

Dejabu Panpin Laborategiaren

antzerki lana

KARTELA KARTELA KARTELA

 

 

Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe.

Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroei egin beharko die aurre Lurrek, nahi eta nahi ez.

Justizia egin nahi badugu, hobi komunak zabaldu beharko ditugu.

Historia berregin beharko dugu gorputzez gorputz, esatea lortzen dugun

arte: “Hau hura zen, eta beste hau beste hura”. Gorpuak behar bezala

ehortzi. Horrek, ordea, zergatik hil ziren gogora ekartzea dakar

ezinbestean, eta norbaitek deskubritzea, agian, bere familian hiltzaile bat

egon zela. Oroitzea edo ahaztea, hor gakoa. Memoria trauma kolektibo

horiei aurrez begiratzean datza”.

Wajdi Mouawad

V. Antzerki Jardunaldixen azken saio (doblea!!) ek. 1 Igandean …7tan baibe…

Cartel stereo

STEREO (Miren Gaztañaga)

Miren Gaztañagak sortu, zuzendu eta eszenaratzen duen “Stereo” dantza-antzerkiak Claude Cahunen autorretratoak, maskulinotasuna eta feminitatearen inguruko irakurketak eta Iagunekin izandako solasaldiak hartzen ditu oinarri

Eguzkilore

EGUZKILORE (Ane Arenas eta Erika Olaizola)

Zuzendaritza, gidoia ta aktoreak: Ane Arenas eta Erika Olaizola

Jaio da, iritsi da mundu honen lurrazalera antzerki honetako protagonista. Bi narratzailek erditu eta azalduko digute haren istorioa. Zerk egin lezake ba horren berezi guzti hau? Agian, bakoitzaren istoriak badu zer esanik ispilu honen aurrean jartzerakoan. Agian, zeu izan zintezke protagonista

Igandean Mai.4, 19:00tan Antzerki Jardunaldixetan: KONPOTA

konpota

Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea.
Moldaketa eta interpretazioa: Eneritz Artetxe.
Idazlea: Philippe Gaulier.
Itzulpena: Antton Luku

Pertsonaia bakarra dago agertokian, emakume bat. Nahiko ezaguna da, baina ez dago inondik ere ados berari buruz esaten direnekin, eta bere ikuspuntua ematen du

2011az geroztik, Euskal Herriko 7 kidek, Iparralde zein Hegoaldekoak, gogoeta sakon bat eraman dugu euskal antzerki profesionalaz, eta honen sustatzeko ZUbi proiektua sortu. Konpota deitzen da Zubi egiturak sustengatzen duen lehen sorkuntza

Eneritz Artetxe antzerkilariak aurkeztutako konpota lan proiektua, mugazgaindiko dispositiboaren bidez lagundua izango den lehen antzerkia da. 
Konpota, Philippe Gaulierren ‘La compote de…’ bakarrizketaren euskarazko bertsioa da. Antton Lukuren itzulpen honi esker, lehen aldiz, Gaulierren lanaz gozatzeko aukera izango dugu euskaraz.
 «Jaun xarmant hura eskertu nuen. Eta zin egin nion neure buruari, izena ahaztu dudan fruituak ez zuela adarrean eskegita askorik iraungo»

konpota__info

EZ GALDU!!!

13876803081387680308

V. Antzerki Jardunaldixek ::: Igandea Ap. 6, 19tan_____Amets Zirkoa Salgai

image

 

AMETS ZIRKOA SALGAI (Aldatzen Laguntzen antzerki taldea)

Azken eta Xorroxin pailazoek Amets Zirkoa dute. Euskal Herrian barrena zirkuarekin herriz herri ibili ondoren, erabaki zaila hartu beharra izan dute: zirkuarekin bukatzea, zirkua salgai jartzea! Gaurko izango da azken emanaldia

Matadeiko V. Antzerki Jardunaldixek ::: igandean CALLA Y COME

Martxoak 30, 19:00, MATADEIXEN

 La Cocina– ren eskutik,  hainbat sari irabazitako

CALLA Y COME” ANTZEZLANA

Calla y come la cocina pabellon 6 bybizkaia

 Propone un viaje que profundiza en nuestros auténticos motores, en lo que nos mueve, allí donde percibimos que empieza a brotar nuestro lado más genuino. A todos nos ocurren cosas similares pero no hay dos copos de nieve iguales. En esta obra queremos mostrar nuestra inmersión en el mar de la fragilidad
EZ GALDU!

V. Antzerki Jardunaldixek__Martxoak 9 Igandea 19tan :: URAK TTIKI DIRE (Gilkitxaro Antzerki Taldea)

URAK TTIKI DIRE (Gilkitxaro Antzerki Taldea_Martxoak 9)

Testua: Gaizka Sarasola // Jokalariak: Ane Zabala, Galder Perez

urak ttiki

“Testu gordina, samurra eta poetikoa aldi berean, drama, komedia eta absurdoaren arteko ur artean igeri eginez; bertan galderak, desioak, oroitzapenak eta ametsak amaigabeak dira. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz basoan galduta dagoen bainera batera doa, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Willi agertuko da ezustean, ihesean ere, bertan betetzeko mandatu garrantzitsua baitauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, borrokaz, maitasunaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira”

Asteburua borobiltzeko igandean Ots. 23, 19tan beti bezela V. ANTZERKI JARDUNALDIXEK :: Izan Bedi Emakumea (Koldarrak)

koldarrak

 

Koldo Campos azkoitiarrak sortu zuen Hágase la mujer antzeznala, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak euskaratu  du. Camposek berak zuzenduta, Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epelde dira obrako aktoreak.

Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortzen duena, ordea, ez da Eva, egungo testuinguruari lotutako emakumea baizik