BEBARRUKO JARDUNEN AMAIERA LANDA-EREMUA ZIKLOKO AZKEN SAIOAREKIN!! Gaur 21:30tan!!!

Azaroak 1 asteazkena (21:30)

AMANECE QUE NO ES POCO
(José Luis Cuerda / 1988 / 106′)

amanece_que_no_es_poco-465341383-large

Teodoro, Oklahomako unibertsitateko irakaslea den ingeniari bat, Espainiara itzultzen da urte sabatiko batez gozatzeko. Iristean bere aitak bere ama hil duela ohartzen da eta konpentsatzeko sidecardun moto bat oparitzen dio elkarrekin bidaia dezaten. Horrela hutsa dirudien mendiko herrixka batera iritsiko dira; gertatzen dena da guztiak elizan daudela, meza benetako ikuskizun bat bait da.

Advertisements

Osteguna Az.2 #Urola Antiespezista# Dokumentala + Afari Beganoa

IMG-20171028-WA0021

 


Gaur gauean BebarrUkO JarDunETaKo AzkEn KonTzerTuak!!! Ez galduuu!!!

Urriak 20 ostirala (22:30)
LADY BANANA + DOBLE CAPA

lady-banana-a3.jpg

 

Lady Banana
Zaragozan, aurretik hainbat talde nazional eta internazionaletan ibilitako Nerea (ahotsa eta gitarra) eta Albak (bateria. Eredu gisa 70.hamarkadako rock-a dute eta ondorioz rock&roll zaratatsu zoroa dakarkigute.

https://ladybananamusic.bandcamp.com/

Doble Capa
Madrilgo bikotea dugu Doble Capa; Arianne Picón baterian eta Mario Navajas Cigar Box Guitar-arekin. Musikalki proposamen interesgarria dakarte, zuzeneko indartsuaz lagunduta.

https://doblecapa.bandcamp.com/releases

 


Gaur 21:30tan LANDA-EREMUA zine zikloko 2. saioa!!

HUKKLE
(György Pálfi/ Hungaria /2002)

poster-hukkle-2002-gyorgy-palfi

Hungariako ametsetako herrixka batean bizitza lasai doa. Bakoitza bere betebeharrez arduratzen da; guztia izan behar duen bezalakoa da. Baina zerbait gaizki doa lurreko paradisu hontan. Seinale txiki batzuk pixkanaka konspirazio kriminal bat azaleraziko dute…. Hukkle pelikula sailkaezin bat da. “Twin Peaks” eta “Microcosmos”-en arteko gurutzatze bat. Landa inguruko irudiak eta efektu berezi aurreratuenak inongo arazo gabe agertzen dira bata bestearen atzetik. Film osoan ez da hitz bat bera ere egiten, elkarrizketetan entzuten ez duguna argi geratzen bait da fimaren soinu muntaia erritmiko eta artatsuan


Gaur gauean IrUDi KonTZErtU berezi BerEZiak!!!

Urriak11 (22:30)

TATSURU ARAI
+
NOIZ KODA

 

Tatsuru Arai
Berlinen (Alemania) bizi eta lan egiten duen japoniarra dugu. Bere lana mundu osoan zehar ikusgai izan da orain arte. Thema artistiko nagusia Trans-age musika erako konposizio klasikoak bateratu eta unibertsoaren oinarrizko fisika naturala aurkeztea da esperientzia pertzepzional erara.
https://www.tatsuruarai.com/
https://vimeo.com/user24995607

Noiz Koda
Soinu eta irudi testura ezberdinen bilaketa eta inprobisazioa dira noiz koda. Mataderokoa izango da beraien lehen kontzertua. Partaideak: Joseba Agirrezabalaga (sampler,sinteak,gitarra) Iker Arrazola (bateria,perkusioa) Maialen Belaustegi (bideo proiekzioak).


LANDA-ERAMUA zine zikloko lehen emanaldia gaur 21:30tan!!

LANDA-EREMUA

LANDA-EREMUA zine zikloarekin hastera goaz! Baserrietako eta mendian galdutako herrixketako bizitzen inguruan ibiliko gara zokomiran. Bi dokumental eta bi fikzioren bitartez bizi hauen gaineko begirada desberdinak batuko ditugu. Begirada errealistak eta parodia ez diren parodiak kontrajarriak. Garai berrien eta pasatakoen inguruan gogoeta egiteko aitzakia xume bat.
Animatu etortzera!!

Urriak 4 asteazkena, 21:30 Matadeixen: LANDA-EREMUA: SWEETGRASS zuz_Ilisa Barbash, Lucien Castaing-Taylor

sg1-1600x900-c-default

Ilisa Barbash eta Lucien Castaing-Taylor zuzendari eta antropologoek abentura filmen eta dokumentalen arteko batasun bat erakusten digute, natura eta giza bizitzaren arteko elkarbizitza interesgarri bat.

Filma 2003ko Estatu Batuetako ipar-mendebaldean kokatzen da, non artzain talde batek bidai luze bati ekingo dioten Beartooth (Montana) mendietan, beraien artaldeei bazka emateko. Artzainek 300km-ko ibilaldi bati ekiten diote mendi eta aran zabaletatik ibaiak eta zubiak igaroz. Baina bidaia zailtasunez beta dago: mendia arriskutsua eta traidorea da eta artzainek ehundaka ardi batera mantendu beharko dituzte eta hartzen eta otsoen erasoetatik babestu.

Filma animaliek gizakiekin duten harremanarekiko portaeren analisia egiten saiatzen da. Kasu honetan inguru natural batetan beraien ardi, zakur eta zaldiekin elkarbizi diren gizon bakarti eta trauskilekin.


Gaur 19:00tan doinu dantzagarriak Bebarruko Jardunetan!!

U1 (19:00)
LA PLATA

la plata

Valentzian, beste hainbat talde ezberdinetatik sortutako synth-pop laukotea dugu. Taldearen soinua New Age erako pop doinuengatik ezaguna d eta Décima Víctima edo hasierako New Order-en diskak dituzte eredu gisa. Soinu hauei, ahots eta hitz itsaskorrak gehitzen zaizkio, doinuak post-punk dotore eta pop ilunaren arteko dantzan bihurtuz.

https://sonidomuchacho.bandcamp.com/album/sm-035-un-atasco