Gaur 19:30tan POESIA ERREZITALDIA

J.L. Otamendi KAPITAL PUBLIKOA

imagen_escala_ancho.php

Zortzigarren poema-liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik: ‘Kapital publikoa’ (Susa argitaletxea). «Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Gure kapitala zerk osatzen duen galdezka ari naiz etengabe, eta hori aldarrikatu nahi dut, jendeari esan, publiko egin», esan du liburuaren aurkezpenean.

1959an Azpeitian jaiotako olerkari honen zortzigarren liburua da. 1980an publikatu zuen lehenbiziko emaitza, ‘Egunsenti biluzia’, eta 2007an zazpigarrena, ‘Erlojuen mekanika’.

Kezka sozial handiko liburua da oraingoa. «Garai nahasietan bizi gara. Kapitalak dena irentsi nahi du, dena jarri nahi du hankaz gora, dena jarri nahi du salgai, merkatuaren lege bihozgabeen mende», esan du idazleak.

Editoreak, Susa etxeko Gorka Arresek, hau adierazi du: «Jose Luisek estilo propioa du, ahots propioa. Horixe da poeta baten bertute handiena. Oso konplexua den sinpletasun bat dute olerkiok. Jose Luisengan beti dago biluzte bat, ideiena eta formena. Eta intimismoaren indarra ageri da beti»

OTAMENDIREN HITZAK ENTZUN AURRETIK ETA ONDOREN MOKAU GOXO GOXOA EGITEKO AUKERA.

Advertisements