hitzaldiak

A26 asteartea, 19:00tan GiZonEi ZUzeNDuTakO HitZAlDia!!

gizfem2 A3

Bereziki gizonen presentzia eta partehartzea bilatzen duen hitzaldia da honako hau, nahiz eta genero guztietako jendearentzat dagoen irekia. Beraz gizonok anima zaitezte!!

GIZONAK ETA FEMINISMOA, ELKARREKIN ETA NAHASPILAN

“Gizonezkoen/gizonezkoon harremana feminismoarekin ez da inoiz sinplea izan, askotan gatazkatsua eta gutxi batzutan emankorra. Hitzaldi/eztabaida honen bidez harremen honen inguruan pentsatzeko aukera hartuko dugu, ezberdintasuna, parekidetasuna, pribilegioa edo erosotasuna bezalako geltokietan atentzioa jarriz. Hortarako abiapuntu bezala Jokin Azpiazu Carballok azken urteoran gaiaren inguruan egindako hausnarketa hartuko dugu. Soziologo honek gizonezkoek gai feministan izan duten inplikazioa aztertu du, sexismoaren aurkako gizon taldeen ekina abiapuntu bezala hartuz. Ikuspegi feminista batetik gizonok sexismo gaien inguruan izan dezakegun inplikazioa kritikoki hausnartzea izan du ondoren helburua, ikuspegi zabaletik etorkizunerako praktikak pentsarazten lagundu dezaketen pistak bilatzen jarraitzea”

Asteartea Martxoak 3, arratsaldeko 7terditan ZERRAUTS OGIA: GOSEAREN GREBAK dokumentalaren aurkezpena

Eguzki Bideoak-en produkzio bat

Patxi Egilaz zuzendaria bertan izango da filma aurkezten

Cartel_Zerauts_ogia

Dokumentalak frankismo garaian egindako lehen grebak aurkezten dizkigu, 1947 eta 1951 bitartekoak; horien aurretik emakumeek merkatuetan, okindegi atarietan edo “abastos”-etako delegazioen aurrean egindako bapateko protesta ugariak ere balorean jarri nahi ditu.

Lan honen haria protesta haien protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak uztartuz ehuntzen da.

DOSSIERRA OSORIK

Asteartea Ab. 9 19.30tan hitzaldia Matan: anarkismoa eta askapen nazionala ::: hizlaria: Ricard de Vargas Golarons

Ricard de Vargas Golarons, idazle, historialari eta zinemagile kataluniarra. Gaztetan MIL (Moviment Ibèric d´Alliberament) taldeko militantea Salvador Puig Antich-ekin batera. Honi buruzko hainbat lanen egilea, eta testu kontsejista eta anarkista ugariren itzultzailea. Horregatik llengües goitizena, zortzi hizkuntza hitzegiten baititu.

http://ca.wikipedia.org/wiki/Ricard_de_Vargas_Golarons

HITZORDUA 19.30TAN (KARTELEAN GAIZKI DAGO!!)

GiraRicard

 

Datorren astean Bebarruko Jardunei amaiera emango diegu ZEMOS O Z’E! astearekin

zemos o ze copia

Bebarruko Jardunei amaiera emateko Azkoitiko Matadeixen aste berezi bat antolatu dugu. Irudien garaian bizi garen honetan interesgarria iruditzen zitzaigun horren inguruan aritzea. Horretarako irudiekin, ikusentzunezkoekin lan egiten duten bi kolektibo gonbidatu ditugu: ZEMOS98 eta ZAZPI T’ERDI.

ZEMOS 98 ikerketa talde bat da eta hezkuntza, komunikazioa eta ikusentzunezko narrazioarekin zerikusia duten edukinak antolatzen eta ekoizten dituzte, sare gizartea eta kultura digitalaren testuinguruan. ZEMOS 98k kultura askean eta bernahasketan sinesten du. Hezkuntza zabaldua izan dadin apostua egiten du. Do It Yourself (egizu zerorrek) ideia bultzatzen du eta edukinen eta formatuen esperimentazioa. Ikerkuntza-akzioa-parte hartzea metodologiekin egiten du lan eta topalekuekin eta sareko lanekin gozatzen du.

ZAZPI T’ERDIK bere ibilbidea 2007an hasi zuen, ez-fikzioari eta bideosormenari begira.
Arte sozial eta dokumentalen inguruan esperientzia komunen ondorioz,Pello Gutiérrez eta David Aguilar-ek proiektuari forma eman zioten.
Zazpi T’erdik inguruarekin harremanetan jartzeko bide bezala erabitzen du dokumentala.

Astean zehar (asteartea eta osteguna) irudien erabilerari, remixari eta jabetza intelektualari buruzko dokumentalak eta bideo sormenak eskeiniko ditugu: EVERYTHING IS A REMIX, COPYRIGHT CRIMINALS, Zemos98ren inguruko metropolis saio bat eta bideo lan batzuk. Honek larunbateko ekintzetan parte hartzeko lagunduko digu eta kolektibo hauengana hurbiltzen.
Larunbata egun handia izango da. Goizean, 11etan, IRUDI SOINU INPROBISAZIO LABORATEGIA egingo dugu Zemos98 eta Zazpi T’erdirekin. Código Fuente Audiovisual ideiaren inguruko tailer bat izango da. Hau guztiok daukagun gauza bat da eta begien bistan eta elkarrekin jartzen ditu osatzen gaituzten erreferentzia kulturalak. Ideia hau eta lan metodologia azaldu ondoren bertan gaudenon artean inprobisazio moduko bat egingo dugu. Horretarako telebistak, irratiak, bideozintak, kamarak, proiektagailuak eta bestelako ikusentzuteko materiala izango da bertan, baina norbaitek etxean erabilgarriak iruditzen zaizkion trasteak baditu anima dadila ekartzera! Laborategian izena emateko sartu HEMEN
14:30tan BAZKARI-TERTULIA egingo dugu bi talde hauek jorratzen dituzten ideietan sakontzeko, astean zehar ikusitakoaz aritzeko, gaudenon iritziak trukatzeko eta sor liteken beste edozertaz jarduteko.

Eguna amaitzeko, gauean 22:30ak aldera, PERFORMANZEAK eskeiniko dizkigute goizean sortutako materialarekin eta beraiek ekarritakoekin. Ondoren festak jarraituko du.

(ekintza guztiak elkarrekin lotuak egon arren izaera independentea dute)

EZ GALDU!! ANIMAU!!

zemos98-10edicion 6681f926bc1415f31bbb31865aded7ac

Abenduak 19 Osteguna, 19:00tan: Liburu aurkezpena eta Kieslowskiren inguruan solasaldia

begi ehiztariak 1 copia

Begia Amodioaren Ehiztari liburua aurkeztuko du Matadeixe Zinetogram taldeak. Bertan 2009ko maiatzean Matadeixen Zineaz Jardunean zikloaren baitan izandako hitzaldiak jasotzen dira batez ere. Hizlariak Harkaitz Cano, Andres Gostin, Iosune Muñoz, Aitor Arregi eta Joseba Macias izan ziren. Hitzaldi guztiek ikus-entzunezkoak dituzte ardatz, nahiz eta bakoitzak eremu desberdinetara eraman. Liburua Juan Luis Zabalaren hitzaurrearekin (Zinetogrameko partaide izandakoa) hasten da. Honakoak dira liburuan agertzen diren hizlariak eta hitzaldietako gaiak:

  • Harkaitz Cano: Zinea, telebista eta beste zenbait belar funerario.

  • Andres Gostin: Begi hiltzailea.

  • Iosune Muñoz: Komikiak, Anime eta Filmeak: emakumeak iruditan.

  • Aitor Arregi: Zineforak: sinbologia, metaforak zineman.

  • Joseba Macias: Amerika latina eta Zinea: Hegoaldeko begirada berezia.

Aurkezpena borobiltzeko Kieslowskiri buruzko mahai-ingurua antolatu dute Iñaki Lazkanoren gidaritzapean.

Liburua, aurkezpen egunetik aurrera, Matadeixen eta Zinetogramen blogean egongo da eskuragarri. Aurrerago jakiraziko dira lortzeko puntu gehiago.

 

… eta Ostirala 26an, Afari-Tertulia FISIKA KUANTIKOA eta bestelakoen inguruan Alain Ulaziarekin

besteak beste ondorengo lanen egilea:

Ulazia, Alain

 

Osteguna M17, afari-tertulia matadeixen

Ostegun honetan, afari-tertulien jardunari berrekingo diogu. Saio berri honetan, oraindik orain Azpeitiko Uztarria komunikazio taldeak argitaratu duen Bernardo Azpitarte “Kabra”-ren biografia aitzakiatzat hartuta, “Kabra” beraren figurari buruz, eta 70. hamarkadan berak hain gertutik ezagutu eta bizi izan zituen langile-mugimenduaren eta mugimendu autonomoen inguruan jardungo dugu.

Horretarako,  “Kabra” gertutik ezagutu zuten lagunak etorriko dira; garai haietan hastapenetan zebiltzan haize berrien inguruko aurkezpentxo bat egin eta “Kabra” berak Bartzelonan emandako elkarrizketa bat ikusi eta entzuteko aukera izango delarik. Ondoren, mokaduak eta tertulia irekia edo hitzaspertua izango dira.

Guztiak zaudete gonbidatuta. Etorri!