2016 udaberria

BJ 2016 udb ird KARTELA BJ 2016 egtr

Aspaldiko Bebarruko Jardun musikeroenak ditugu esku artean. Kontzertuetan rockaren ondorenak dastatuko ditugu, post-rock, post-punk, bestelako post, psikodelia eta beste hainbat musika estiloren bitartez. Buruak eta gorputzak astintzeko garaia da. Melomaniak zine zikloan musikaren atzeko munduak ezagutuko ditugu sei dokumentaletan zear. Enrike Hurtadok txalaparta, Euskal Herriko musika tresna zaharrenetarikoa gaurkotu du interaktibo bihurtuz eta horri buruz hitz egitera gonbidatu dugu. Eta hitzaldiekin jarraituz gaur egun zoritxarrez oraindik asko hitz egiteko dagoen beste gai baten solasaldi bat antolatu dugu, Gizonak eta feminismoa, elkarrekin eta nahaspilan, Jokin Azpiazu Carballo soziologoaren gidaritzapean. Eta azken Bebarrukoetan ohikoa den bezala gure alderik sortzaileena bultzatzeko tailer bat ere badago aukeran: Enkuadernazio tailerra Leire Arenasen eskutik.

Adi guztiok! Hastera goaz!!

KONTZERTUAK

A2 (22:30) Perro Grande + Anacardos Lata + Cesped de Verdad

A16 (23:00) Kaluse + Hyedra

A19 (21:30) Gnod

A29 (23:00) Tooth + Meido
PERRO GRANDE

Perro Grande Valentzian sortzen da 2011n, gertukoak eta beste guztiak goortzeko behar kezkagarriarekin. Lau diska eta EP bat kaleratu dituzte eta horietako bat radio3eko ‘Capitan Demo’ saioan 2013ko diskoetan aukeratua izan zen.. Beraien azken lana ‘Cabizobajo’ da, non garbi lagatzen duten beraien zuzenekoetako soinu sendoa.

ZA!, Elle Belga, KLS, Teletexto, Avecrem, RobotOrchestra, Furious Planet,Árida,El Lobo en tu puerta, Jupiter Lion, o Cabalgata Cósmica bezalako taldeekin partekatu dute eszenatokia.

ANACARDOS LATA

Basatiak eta erraietakoak Anacardos Latak indarrez, zarataz, intentsitatez gainezka egiten dute, ezer ez eta guztia esaten duten abestiak. Abesti azeleratuak tonu punkean, noisean, hardcorean.. eta sendoa, lehergarria ematen duen guztian. Oilonarrua jartzen dizuten abestiak

CESPED DE VERDAD

Tarareagarriak izan arren, Cesped de verdaden kantuak ez dira abesten, ohiukatu egiten dira, baina adi! Punk marka batetik haratago umorea eta abstrakzio politikoa dira kontuari zentzua ematen diotenak, riffez riff, hitzak birrinduz lelo perfektuaren bila.

HYEDRA

Donostian sortutako post-rock taldea da. Bere kideak talde ugaritan ibilitakoak dira (All Became Dust, Chase de Mayhem, Krilin, Thanks to losers, Cohen y The Animal Within)

KALUSE

Azpeitiako biko hau Ibon Gerra (bateiye) eta Unai Martinezek (gitarra) osatzen dute. 2015-eko azaroan kaleratu zuten beraien lehen maketa. Estilo asko jorratzen dituzte rock instrumentalaren barruan.

GNOD

Gnod 2007an Manchesterren sortutako eta 30 artista desberdin baino gehiagok parte hartu duten kraut rock, drone eta psikodelia kolektibo bat da. Beraien diskografia zabalak gutxienez 20 izen biltzen ditu, tartean “Ingnodwetrust”, “Gnod Dropout with White Hills II” (Rocket Recordings) New Yorkeko White Hills rock psickodelikoko taldearekin batera ateratakoa eta Infinity Machines bilduma hirukoitza. Zintak editatzeko ziguilu propioa edukitzeaz gain, Tesla Tapes, Gesamtkunstwerk elektronika experimentaleko klubaren sortzailekideak dira. Egunotan The Mirror kaleratzen dute beraien soinu oinarrizko, zinetiko eta intimidatzaileenera itzulera.

TOOTH

Taldea 2009an sortu zen. Taldea Edorta(gitarra+ahotsa), Mirri(baxua+ahotsa) eta Arzak(bateria) osatzen dute gaur egun. Post- hardcorea egiten dute eta influentzien artean Dut, Lisabo, Helmet edota Mogway aipatzen dituzte.

Lehen maketaArratzun grabatu zen 2011ko abendua eta 2012ko otsaila bitartean Urriren gidaritzapean eta martxoaren bukaeran kaleratu zen

MEIDO

MEIDO 2005.eko udazkenean sortu genuen, Bilbon. Iñaki, Mario eta Bittor osatzen dogu taldea, Ximel Objects in mirror… eta Sequoia taldeetan ibiliak gara. Gaur egun be Atarian eta Barents-en parte hartzen dogu. 2006.ean “Cu-Kuprea” maketa grabatu genuen non gure lehenengoko soinu pisutsu baina eraberean erritmikoa isladatu genuen,

Gure musika soinu lodi, riff zaratatsu eta erritmoen jolasean oinarritzen da beti, hitzak pertsonalak, umoretsuak eta kritikoak dira. Meido oso leku ilun bat da, sekta budista gutxi batzuk deskribatzera ausartu ziren bakarrik, zeruaren eta infernuaren arteko zatiketa bat.

HITZALDIAK

(A26, 19:00)

GIZONAK ETA FEMINISMOA, ELKARREKIN ETA NAHASPILAN

“Gizonezkoen/gizonezkoon harremana feminismoarekin ez da inoiz sinplea izan, askotan gatazkatsua eta gutxi batzutan emankorra. Hitzaldi/eztabaida honen bidez harremen honen inguruan pentsatzeko aukera hartuko dugu, ezberdintasuna, parekidetasuna, pribilegioa edo erosotasuna bezalako geltokietan atentzioa jarriz. Hortarako abiapuntu bezala Jokin Azpiazu Carballok azken urteoran gaiaren inguruan egindako hausnarketa hartuko dugu. Soziologo honek gizonezkoek gai feministan izan duten inplikazioa aztertu du, sexismoaren aurkako gizon taldeen ekina abiapuntu bezala hartuz. Ikuspegi feminista batetik gizonok sexismo gaien inguruan izan dezakegun inplikazioa kritikoki hausnartzea izan du ondoren helburua, ikuspegi zabaletik etorkizunerako praktikak pentsarazten lagundu dezaketen pistak bilatzen jarraitzea”

(A30, 17:00)

TXALAPARTA DIGITALA: SOFTWAREA GARATUZ EGINDAKO AZTERKETA

Enrike Hurtado Euskal Herriko Unibertsitateko musika ikertzaileak txalaparta jotzeko euskarri digitala garatu du, erabiltzailearen estiloa kontuan hartuz erritmo ezberdinak osatzen dituen tresna interaktiboa. Honetan oinarritu da bere tesia eta zertan datzan jakiteko gogoz bertara gonbidatu dugu. Txalaparta interaktibo hau probatzeko aukera ere egongo da eta beraz mundu guztiari, baina inguruko txalapartariei luzatu nahi diogu gonbitea bereziki.

ZINEA

MELOMANIAK (MUSIKA DOKUMENTAL ZIKLOA)

melomaniak

matadeixen (21:30)

A6 HEAVEN ADORES YOU

A13 LET’S GET LOST

A20 FINDING FELA

A27 FIVE YEARS DAVID BOWIE

baztartxon (22:00)

A15 15 CORNERS OF THE WORLD

M6 ANTONIO VEGA. TU VOZ ENTRE OTRAS MIL

Ziklo honetan musikaren historian zer esana eman duten 6 artista bildu ditugu. Musikak eta berarekiko harreman estuak batzen ditu guztiak. Askotan musika bakarrik ezagutzen dugu artistarik gabe edo artista ezagutzen pertsonarik gabe. Ziklo honekin horrenbeste entzun ditugun doinuen atzeko munduak ikusiko ditugu, batzuk akaso lehen aldiz. Mundu sakonak dira eta normalez ez da erraza izaten bertatik ibiltzea lokatzetan sartu gabe. Elliott Smithek ezin zuen jasan negozioaren astuna. Chet Bakerrek emakuemak eta autoak maite zituen. Eugeniusz Rudnik musikarien zientifiko zoroa da bere bata txuri eta guzti. Fela Kuti Afrobeat-arekin Nigeriako gobernu diktatorialaren aurka altxatu zen. Zer esan Bowie kamaleoiari buruz… Eta Antonio Vega… esan gabe doa.

Hauek pintzelada txiki batzuk besterik ez dira, zikloan zear koadro dotore bat osatzen lagunduko dutenak.

TAILERRAK

ENKOADERNAKETA TAILERRA
Apirilak 24, Maiatzak 1, 8 – Igandeak
16:00 – 20:00

Koaderno eta liburu mota ezberdinak josten ikasteko tailerra da honakoa. Zirriborro-koaderno, agenda, eguneroko, etab. bezela erabili daitezken orri zuriko liburuak egin ahal izango dira bertan, eta metodo eta joskura jakin batzuk erakutsiko diren arren, molde hoietatik kanpo irudimenak ematen duen beste lan egin ahal izango da.

Izen ematea dohainik izango da eta oinarrizko materiala bertan egongo da. Tela, paper nahiz beste material personal, berezi edo ezberdinak norberak ekarri beharko ditu.

Moztu, josi, itsatsi, liburu ederrak egiten ikasi!!!

izena emateko: mataderoekintzak@gmail.com

Advertisements