2015 udaberria

BJ15UDB2 copia

bj15udb egitaraue2

Martxoak 19, 19:30
J.L. Otamendi KAPITAL PUBLIKOA poesia errezitaldia

imagen_escala_ancho.php

*Zortzigarren poema-liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik: ‘Kapital publikoa’ (Susa argitaletxea). «Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Gure kapitala zerk osatzen duen galdezka ari naiz etengabe, eta hori aldarrikatu nahi dut, jendeari esan, publiko egin», esan du liburuaren aurkezpenean.

1959an Azpeitian jaiotako olerkari honen zortzigarren liburua da. 1980an publikatu zuen lehenbiziko emaitza, ‘Egunsenti biluzia’, eta 2007an zazpigarrena, ‘Erlojuen mekanika’.

Kezka sozial handiko liburua da oraingoa. «Garai nahasietan bizi gara. Kapitalak dena irentsi nahi du, dena jarri nahi du hankaz gora, dena jarri nahi du salgai, merkatuaren lege bihozgabeen mende», esan du idazleak.

Editoreak, Susa etxeko Gorka Arresek, hau adierazi du: «Jose Luisek estilo propioa du, ahots propioa. Horixe da poeta baten bertute handiena. Oso konplexua den sinpletasun bat dute olerkiok. Jose Luisengan beti dago biluzte bat, ideiena eta formena. Eta intimismoaren indarra ageri da beti»

Martxoak 27, 22:30
OSSO + YEMEN-RA kontzertua

0004078540_10

OSSO

OSSO

2013an sortutako taldea. Eraso!, Cobra eta Kokein taldeetako partaideak. Ostiral gauetan ke eta garagardo artean sortutako abestiak biltzen dira “Paraxuta” euren estreineko diskoan.

https://osso.bandcamp.com/

YEMEN-RA

Yemen-Ra Donostin sortutako taldea dugu. Urtebetetik gora zuzeneko emanaldirik eman gabe egon ondoren, eta formazioan zein errepertorioan aldaketak jasan ondoren, berrio ere martxan dira. Stoner, Psicodelia eta Metal doinuak eskeiniko dizkigute.

https://eu-es.facebook.com/yemenra

******

Apirilak 24, 22:30
CRO + ERROMA kontzertua

croCartel1

CRÓ!

Cro! ohiukatzen dute eta hori da bere izena. Cro! 2007an sortzen da Ria de Vigo barnealdean. Industriak erabiltzen dituen hitzekin definitzeko zaila den taldea. Alternatiboa? Psikodelia? Post? Vintage? Zer demontre da Cro! bat? Edozein doinuk balio du, korroka egin besterik ez dago. Cro! sailkatzea zail egiten da orduan.

Cro! musika instrumentala da, inprobisaziozko abestiak. PERA beraien azken lanaren izena da.

ERROMA

Donostialdeatik, Ekialde Hurbileko doinuen bidez atmosfera epikoak sortzea bilatzen duen taldea da. Oraingo honetan boskote moduan datoz, soinu-pareta sendoagoa lortu nahian eta 5 abesti dituen LP-a dakarte besapean.
*****

Apirilak 30, 22:30
JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK kontzertua

a3999592706_10

JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean

Joseba Irazoki eta lagunak dira:

Felix Buff/bateria, perkusioa
Iban Urizar/tronpeta, klarinetea
Igor Telletxea/tronboia, vibraphonoa
Jaime Nieto/ baxua
Ager Insunza/gitarra, bibolina
Joseba Irazoki/ahotsak, gitarra, banjoa, autoharp
Iñigo Irazoki/Sarako grabazioa + zuzeneko soinua
Johannes buff/grabazioa, nahasketa, gitarra, ahotsa

Maiatzak2, 22:30
AMSIA kontzertua

personajetamañoreal

Amsia ez da DJ bat. Ez du musika-tresnarik jotzen, landu egiten ditu. Ez du inoiz plater bat erabiltzen aldez aurretik horretan jan ez badu. Soinuak fab- rikatzeko soinu-fabrika, erein egiten ditu, bildu egiten ditu, jan egiten ditu, fagozitatu egiten ditu eta landu egiten ditu. DJ Amsia zehaztasun handiko frankotiratzaile bat da. Musika-kutxa, landako grabazioak, sekuentziadoreak, diskoak biratzekoa eta intuizio librean oinarritutako estilo bitxia dira haren ar- mak, eta horiekin minimalismo eta abstrakzioaren bidean sartzen da. Amsia neurriz hartu, zure ardura da eta.

http://amsia.org/

Maiatzak 7, 21:30
DAWN OF HUMANS (AEB) + GAITZE kontzertua

009832a2ee7a4fb7318e673b23da7549_vice_669x375

DAWN OF HUMANS

New York-etik datorren hardcore punk taldea, abeslari maniako bat duena, ez da ahulentzako. New Yorkeko “Bung” eszenako talde muinetako bat, D-beat influentzia astunak eta NYC hardcore eskola zaharraren eraginak nabariak dira. Odolberoa, gordina eta asaldatua… horixe da abeslaria.

GAITZE

Azpeitiatik datorren HC/Punck azkar eta gordina. Karkaba gogoko bazenuen… jarri 45era eta hortxe duzu Gaitze. Hardcore primitibista eta jugularrera doazen hitzak.

“Las viejas glorias ya murieron
los viejos himnos se han podrido
mata mitos, rompe estereotipos
sin limites, sin nombre
Estamos hasta el koño de Nevermindeboloks”

http://elektrikagrabaketak.bandcamp.com/album/gaitze

Maiatzak 9, 22:30
ELI GRAS “UnPop”

eli_gras-bn_md

http://www.eligras.com/

Zer da Eli Grasen “UnPop” kontzertu bat?
Eli Grasen lotutasunik gabeko proiektu bat, “one girl band” bat  abestutako kantuz zein instrumentalez osatua, Jeanette, The Residents eta Motor Comboren (bere bikoa) arteko sinbiosi berezi bat, jostagarria eta pertsonala, “electro-folk-dada” bezala defini liteke.
BIO
Artista multidisziplinarioa, Eli Grasek 80. hamarkadan hasten du bere ibilbidea musika experimentalean, Obmuz eta Motor Combo taldeetan jo duelarik, artista andanarekin jotzeaz gain  (Pierre Bastien, David Fenech, Nuno Rebelo, Pelayo Arrizabalaga, Alain Wergifosse…) electropopetik musika greziarrera doazen eremuak korrituz, noise-hardcore edo minimalismotik igaroz. Paraleloan bere dada-pop fazeta garatzen du Motor Combo bikoarekin zein bakarka, umorea, surrealismoa, folka eta electropopa nahasten diren kontzertuak eskeiniz. “Saló Sonor” eta “Peeled Piano” instalazio-performanzeak sortu ditu eta La Olla Expréss, Ego Twister, Monster K7 zigiluetan argitaratu du beste batzuen artean. Festival NoNoLogic eta La Olla Expressen sortzaile eta zuzendaria ere bada.

 

+

EZLEKUAK copia

EZLEKUAK INFO

1 comments

Utzi iruzkina