2015 udazkena

bj15udzkn copia bj15udzkn egitaraue copia

urriak9 – azaroak 7

Hemen ditugu beste behin Bebarruko Jardunek kultur eskaintza oparo bat egiteko asmoz. Ohikoa den bezala kontzertu eta film ugari ikusi ahalko dira. Talde batzuk behin baino gehiagotan izan arren bebarrukoetan, gehientxuenak lehen aldiz izango dira gure artean eta guzti guztiak beraien lan berriak aurkeztu gogoz. Batzuk gertuagokoak ditugu, beste batzuk urrutixeagokoak.

Zinean berriz Izu Zinezkoan 4. zikloa ikusi ahalko da, “Japon Surrealista” gaipean. Zine arraroa atsegin duenarentzat aukera paregabea.

Eta azken aldian saiatu izan garen bezala, sorkuntzari bere lekua egin nahi izan diogu bi tailer berezi antolatuz. Bata marrazketa esperimentaleko tailerra izango da, Nadia Barkate artista bilbotarraren eskutik. Orain gutxi Tabakaleran tailer berbera eman zuen eta ez genuen gure artean edukitzeko aukera galdu nahi. Bestea Eli Gras katalanak eskeiniko duen birziklatutako gauzekin instrumentuak sortzeko tailerra izango da. Eli aurreko bebarrukoetan kontzertu bat ematera etorri zen eta bere sormen gaitasuna ikusita berriro gonbidatzea pentsatu genuen, oraingoan tailer bat ematera.

Honenbestez ekitaldi guztiei buruzko informazioa pasa nahi dizuegu bere hedapenean lagun diezaguzuen.

KONTZERTUAK

U11 (22:30) PABLO UND DESTRUKTION (Asturias)

U17 (22:30) ARENNA (Gasteiz) + TUTAN COME ON (Gasteiz)

U22 (21:30) GONDOLIERS (Massachusetts)

U24 (22:30) BRONZE (New York) + VULK (Bilbo)

U30 (22:30) JUPITER JON (Gipuzkoa) + DUAL-SPLIT (FR/EH/AEB)

++++++

PABLO UND DESTRUKTION

pablo-960x675

Pablo Und Destruktion Pablo G. Diaz-en goitizena da, bere abestietan psikodelia, folk, blues eta musika industrialaren elementuak nahasten dituen musikari asturiarra.

Bere lehen estreinaldiaren, Animal con Parachoques”, harrera ona eta gero Pablok bere bigarren LPa ateratzen du, “Sangrín” tentsio lirikoa amorratutako inguru baten eta aldaketa sakonak jasaten ari den gizarte baten ispilu bezala goratzen du bertan. Bere hitzek landutako kontzientzia politiko eta sozial probokatzailea erakusten dute, zuzenekoetan erakusteko gai dena, ikusleen eta taldearen arteko kaos eta elkartze erritual batean.

Bigarren aldiz izango dugu gurean, hiruko gisa, beraien azken lana aurkezten, Vigorexia Emocional.

ARENNA

a1763435942_10

Arenna 2005ean sortzen da Gasteizen baina 2007rate ez da finkatzen formazioa. Urte horretan bertan demo bat ateratzen dute eta penintsulan zear jotzen dute nazioko zein nazioarteko hainbat talderekin.

2011n beraien lehen diska kaleratzen dute, “Beats of Olarizu”, Nasoni Records zigilu berlindarrarekin. Diskak onarpen handia izan zuen eta beraien Europako lehen bira ahalbidetu, Frantzia,Alemania eta Italia bisitatuz. Stoned From the Underground jaialdi aleman famatuan ere jo zuten. Gerora Serie Z jereztarra, Stonefest asturiarra, Azkena Rock Festival, Madrid Stoner Fest, … bezalako jaialdietan ere aritu dira penintsulako kontzertuekin tartekatuz, 100 kontzertutik gora eskeiniz.

2015eko maiatzen beraien bigarren lana kaleratu zuten, “Given to emptiness”(Nasoni Records), beraien arloko urteko diskarik onentzat hartua.

TUTAN COME ON

585c36b2551a03e0ae96d227d05783b9

Tutan Come On bikote Gasteiztarra dugu. Oscar Condek (Gitarra eta ahots nagusia) eta Ibon Salterainek (Bateria eta koroak) osatu zuten taldea 2013. urteko maiatzean, bestelako musika ekimenetan ibili ondoren (Sorkun, Neubat, Vice Presidentes, Bronze…). Autoekoiztutako diskoa argitaratu zuten 2013. urteko azaroan bertan eta proposamena argia eta zehatza da: stoner punk rock duo! Basamortuko arearen gordintasuna eta punkaren bapatekotasuna elkartzen dira bi elementu hauek taula gainean igotzerakoan. Jarrera, indarra eta riff boteretsuak, baina beti ahots melodia itsaskorrekin.

Taldeak dagoeneko kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian, Italian, Frantzian, Catalunyan, Andaluzian, Kantabrian edo Madrilen. Kontzertu guzti horietan erakutsi dute eurek biak bakarrik edozein areto behera botatzeko gai direla.

Lan berrian sartuta dabiltza burubelarri. 2015eko Azaroan ikusiko du argia diska berriak.

GONDOLIERS

a2799643923_16

Gaur egungo existentziaren edozein planotako hiruko zaratagile asaldatzaileena prest dago beraien azken lana askatzeko, 100% Breakfast-en jasoa 2013an. Lana, Eat Your Heart Out, buruzka murgiltzen da bihurritutako mundutan. Pozoin lurrunezko sinte eta txingor gitarraz beteta daude. Banda John Manson eroaren gidaritzapean planeatzen ibili da azken urteetan. Hemen, taldeak rock eztabaidatuenetarikoen buru batze gaixoena trinkotu du. Laser-ekaitz programa, Einsturzende Neubautenen elektronika bihurriak, balantzaz kanpoko Jawboxen bateriak, Duane Denison eta Thurston Moore-en artean mugitzen diren gitarrak.

BRONZE

0htw5

Bronze Brian D. Hock, Rob Spector eta Miles Friction dira. Hiruko hau 2006an batu zen Hock Berlinetik San Frantziskora itzuli zenean, bere aurreko taldea The Vanishing utzi ondoren eta biltegi batera joan Spectorrekin, zein denbora luzez S.F.ko musika eszenako kolaboratzeile izan dena. Laister Friction gehituko zitzaien eta hirurak sintetizatzaile, sampler, ahots eta bateria bidez egindako erritmo errepikakor astunekin esperimentatzen hasi ziren. Erase Erratarentzako tour europearraren irekieraren eta single batzuen ondoren beraien lehen bilduma atera zuten, “Copper”, New Yorkeko RVNG Intl-en jasoa 2011n. Estatu Batutetako eta Europako tour ugarik jarraitu zuten gero eta 2014an beraien bigarren luzea plazaratu zuten, “World Arena”, Not Not Fun Los Angeleseko zigiluarekin. Bronzeren soinuak psychedelic synth music, punk, wave, industrial eta jazzaren eragina dauka, sorginkeria soniko koktel baten barruan.

VULK

vulk2

Estatikotasunaren erritmoak ezartzen ditu Vulk-en oinarriak. Golpeak jarraiak eta erasokorrak dira. Oinarriaren aurreratzeek doinu leunak marrazten dituzte.

Soinu zoilak beste mundu batetik beletoz bezala edo mundu honetatik baina oso barnetik. Ahots urdina.

Bilboko laukotea.

JUPITER JON

02jupiter_jon-web
T
alde gipuzkoarrak disko berria du: “Eta metaforak greba egin zeben….” (Bidehuts, 2015). Reggae pixka bat opera, rocka, punka, alboka eta kongak bezalako osagaiekin nahastuta, horra hor Jupiter Jon taldekoek osatutako mazedonia. “Pleistozenoko astelehenak” aurreko diskoan egin bezala, Karlos Osinaga arduratu da grabaketaz eta nabarmentzen da bere eskua. Iñaki Kokoshca, Osses albokaria, Olatz Pérez abeslaria eta Mirri perkusionisten laguntzari esker, abestiak jantziagoak, orraztuagoak daude. Lamberto Perurenak, Tortura Sistematikako gitarra-jotzaile ohiak bere margoak sartu ditu diskoaren diseinuan, surrealismoa eta bere ximaur-art estiloa begi bistakoa izanik. Ahotsetan Baxik eta Aidak bere patuaren kontra borrokatzen diren zenbait pertsonaiari abesten diete: etxera itzultzen den fakirra, Ipar poloko alkatea, Elvisen bikoitza, Navajo indioa.

DUAL-SPLIT

a1560816831_10

Dual-Split synth-pop estiloa jorratzen duen proiektu frankoamerikarra da, 2010ean Brookyln-en sortu zena eta egun Biarritzen kokatua.

Taldea Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute, TEEN taldeko bateri jole eta kantari ohiak eta Bizi Gara eta HERE WE GO MAGIC taldeko baxu jole ohiak.

Bien aitak fisikan garatutako teoria batetik eratorria da izena, Dual-Split estatitika granulararen teoriatik, zeinak molekuletan egoten diren banaketen dualitatea azaltzen duen. Neba-arreben berezeko konexioa bere eginez erraz elkartzen dira bien erreferentziak bat egiten duten espazioetan.

Maiaren ahotsa bakarra da, koloretsua, zabala. Berekin entzuleak emozioen trantzera bidaiatzen du, beste dimentsio batera. Bestetik, erritmo urbanoetarako Baptistek duen zentzumenak guztia lurrean tinko mantentzen du.

Taldearen lehen EPa “A Thank You” 2013an argitaratu zuten, energia eta goxotasuna gordetzen du indie pop, new age eta sonoritate elektronikoz.

Egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako bateria jole nekaezinarekin (willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat artistekin ibilia) eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.

ZINEA

IZU ZINEZKOAK: JAPON SURREALISTA

japon surrealista copia

Izu zinezkoen 4. zikloa dugu hau eta oraingoan Japonera eramango gaitu, barne barneraino, ibili gabeko bideetatik, sinesgaitzak diren parajetan algara eta izu artean nabigatuz. Genero asko nahasten dituzte film hauek eta izua oinarri izan arren umorea nagusitzen da askotan aurreiritzi gabe ikusi beharreko film hauetan. Fantasiatik haratago egoera harrigarriak biziko ditugu. Piztiak, erraldoiak, ametsak, eromenerako bide amaigabeak, bizia hartzen duen janaria… denetarik eta gehiago aurkituko dugu Ekialde Urrunetik datorzkigun pelikula hauetan, beraiengandik bakarrik iristen zaigun iruditeria berezi horrekin. Hezur-haragizko filmak zein animazioak ikusteko aukera izango da eta bada biak nahasten dituenik ere. Ziklo honen asmoa ondo pasatzea da eta horrexegatik film batzuk larunbat gauetan eskeiniko dira, ohiko asteazkenetako saioetatik aparte, filmak beste giro batean ikusi ahal izateko.

Urriak 9 ostirala, 22:00tan Matadeixen: CHA NO AJI (TASTE OF TEA) zuz_Katsuito Ishii

sinopsia_ Taste of tea ohitura zine japoniar klasikoari omenaldi bat da, non familia den istorio txikien sorlekua. hemen dauzkagu Harunotarrak, marrazkilari ohia den aitona bat, ume pentsakera duena, odontologoa den seme bat, baina hipnosia praktikatzen du bere eriekin eta familiarekin, bere emazteak, animazioko artista ohiak, berriro ekin nahi dio bere ibilbideari, koinatua soinu ingenieria da eta bere semeak, ikaskide batekin maitemindua dagoen gazte bat, Go mila urteko jokuarekin bereganatzen saiatzen dena eta irudemenzko laguntzat bere ni erraldoia duen neska txikia.

Urriak 14 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: GOKÛDO KYÔFU DAI-GEKIJÔ: GOZU (GOZU: EROMENERAKO BIDEA) zuz_Takashi Miike

sinopsia_ Minami bere mentore Ozaki, nerbio krisi baten erdian aurkitzen dena, hiltzera bidalia denean azaldu ezinezko gertakarien odisea batean murgiltzen da, Ozakiren heriotza eta gorpuaren galtzearekin hasten dena eta ohiz kanpoko pertsonaiak ezagutzera eta egoera harrigarrienak bizitzera eramango duena…

Urriak 21 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: PAPURIKA (PAPRIKA) zuz_Satoshi Kon

sinopsia_ Atsuko Chiba psikiatrak terapia modu iraultzaile bat garatu du, PT deiturikoa, erien buruan sartzea eta beraien antsietateak tratatzea ahalbidetzen duen makina esperimental baten prototipoa. Baina PT eredu bat lapurtu egiten dute Atsuko doktorearen laborategitik eta sortzaileen buruak inbaditzeko erabiltzen hasten dira, beraien nortasunak suntsituz lo dauden bitartean.

Urriak 28 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: SURVIVE STYLE 5+ zuz_Gen Sekiguchi

sinopsia_Gen Sekiguchi iragarki errealizadorearen txalokatutako lehen lana. Gurutzatutako hainbat istorio irudikatzen ditu, etengabe bere hildako emaztea lurperatzen saiatzen den gizon bat, Lurreko norbanako bakoitzaren betekizuna zein den jakitearekin itsututa dagoen soldatapeko hiltzaile ingeles bat, burugabeko hipnosi saio baten biktima den familia buru bat, telebistarako spotak egiteko ideia txoroak dituen iragarkigile bat eta etxeetan lapurretan ibiltzen den hiruko litxarrero talde bat.

Urriak 31 larunbata, 22:00tan Matadeixen: DEDDO SUSHI (DEAD SUSHI) zuz_Noboru Iguchi

sinopsia_ Sushi chef handi baten alaba bere aitaren urratsak jarraitzen saiatzen da eta bere agintepean lanean hasten da. Bere irakaspen drastikoak jarraitu ezinik etxetik elde egiten du eta terma batzuetan lana aurkitzen. Hara, bezero bezala, enpresa bateko goi kargudunak iristen dira etxeko berezitasuna dastatzera, sushia.  Baina konpainiakoa izandako ikertzaile batek jarraitzen ditu, traizionatuta eta desitxuratuta, mendeku hartzea erabakitzen du, sushiari bizia ematen dion sustantzia bat txertatuz…

Azaroak 4 asteazkena, 21:30tan Matadeixen: TETSUO zuz_Shinya Tsukamoto

sinopsia_Protagonista “metalen fetitxista” bezala ezaguna den gizon arraro bat da, gorputzen metal zatiak sartzeko ohitura gaixobera duena. Egun batez, auto istripu bat izaten du eta gizon baten aurka talka egiten du, zein momentu hortatik aurrera sintoma arraroak nabaritzen hasiko den bere gorputzean. Metalezko protuberantzia arraroak azaleratzen dira bere aurpegian eta gorputz adarretan. Bitartean gizon fetitxistak, guztiek mutazio bat jasaten duten mundu batekin amets egiten du, itxuraldaketa oso eta absolutua lortu arte.

+ NEKOJIRU-SO (CAT SOUP) zuz_Tatsuo Sato

sinopsia_ Heriotzak Nayaako katuxoaren arima erdia eramaten duenean, bera eta arreba Nyatta arima itzularazteko bidaia arraro batean murgiltzen dira. Beste Munduaren agertoki surrealistan, pertsonaia fantastiko eta ohiz kanpokoak aurkituko dituzte, bidaia zailduko dietenak.

Azaroak 7 larunbata, 22:00tan Matadeixen: HAUSU (HOUSE) zuz_Nobuhiko Obayashi

sinopsia_ Institutuko sei neskak beraien oporrak izorratuta ikusiko dituzte beraien irakasleak bidaia bertan behera utzi behar izaten duenean. Oshare, nesketako bat, bere izeba batekin harremanetan jartzen da eta honek iloba eta bere lagunak oporrak bere landako etxandian pasatzera gonbidatzen ditu.

TAILERRAK

tailerrak

U18 (16:00-21:00)
MANO/ZOOM/ATARDECER/ZOOM/OJO
marrazketa esperimentaleko tailerra Nadia Barkateren eskutik

Tailer honetan marrazkilariaren mugak behartzera eta marrazkiak gainezka egitera zuzendutako ariketa batzuk planteatuko dira, bost orduko maratoi batean zehar, non azken orduak erabakigarriak izango diren. Ikasteko zein ahazteko balio izan didaten ariketa apetastuak, praktikatik, metodo pertsonaletatik, marrazki subjetibo-intuitibo-muturreko-automatikoa tunelean zehar bideratzeko pentsatutako teknika edo figuretatik datozen jakintza arraro eta baliotsuetan oinarrituta. Begiekin zoom egiten ikastea bezalako jakintzak. Saio intentsibo honetan geldialdiak ere egongo dira gai batzuetaz hitz egiteko, musika entzuteko eta filia, fobia eta obsesionatzen gaituzten irudietaz aritzeko.

Ez dago izena emateko baldintza berezirik. Adinez gorakoa izatea (edukiak ulertzeko) eta batez ere interesa edukitzea eta saio guztian egoteko konpromiso nahikoa izatea, bizipen indatrsua izateko intentzioa duela kontutan hartuta. 20 leku daude hurrenez hurren. Tailerra dohainik da. Materiala bertan egongo da.

Nadia Barkate (Bilbo, 1980) Batez ere marrazkiarekin egiten du lan, arazoak ematen dituzten prozesu luzeetan zehar. Hutsegitera daramaten baldintzak jartzeko ohitura dauka, gai nagusia izatea eskeiniz. Hutzegite hau errepikatu egiten da eta sistema bat sortzen du. Balite hau bere umore modua eta metodoa izatea. Memoriaz marraztea era atsegin du, ez du asko behar.

izena emateko “asistire” sakatu facebooken sortutako “evento”an edo e-mail bat bidali helbide honetara: mataderoekintzak@gmail.com

U31-A1 (11:00tatik)
INSTALACIÓN SONORA COLECTIVA
Birziklatutako objetuekin musika tresnak sortzeko tailerra Eli Grasen eskutik

Soinuzko arte objetuak eraiki birziklatutako material bidez.
Sorkuntza eta norbanakoa aurkitzeko lana, jolasaz eta jolas-zientziaz
Talde lana eta bakarkakoa.
Musika askea komunikazio eta dibertsio bide.

Tailer hau berehalako sormen tailerra da. Taileristak gidari lana egingo du bere esperientzia praktikoaz lagunduz, baina parte hartzaileek beraien soinu objetu propioak sortu beharko dituzte eta ikasiko dute, aurretiko esperientzia eduki edo ez, musikariak izan edo ez, ez bakarrik eraikitzen eta sekula amestea amestu ez zuten orotariko objetuei probetxua ateratzen norbere irizpidearekin, baizik soinu artista, eskultore eta luthier begiz begiratzen, ateratzeko gai diren soinuak gozatzen, guztiok daukagun intuizio eta jakinmin zientifiko hori landuaz, estetikari garrantzia emanez eta zergatik ez, baita umoreari ere pentsa ezinezko objetuak batuz.


izena emateko “asistire” sakatu facebooken sortutako “evento”an edo e-mail bat bidali helbide honetara: mataderoekintzak@gmail.com