agenda

Pozik gaude! Bueltan gara!

Gustora gaude, bueltan gara! Duda, beldur, zirrara eta mila egoera desberdinetatik pasa eta beharrezko segurtasun neurriak hartu eta gero (irakurri beheraino) datorren igandean EKAINAK 28, Xanti Agirrezabalaren SATIRO antzezlana eskainiko dugu!
SEXU ASKAPENAREN EGUNA ospatzeko plan borobila! Astroak batu dira!

E28//19:00//5€
SATIRO (Xanti Agirrezabala)
Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Elizak dio: gorputza erruduna da.
Zientziak dio: gorputza makina bat da.
Iragarkiak dio: gorputza negozioa da.
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)

Antolakuntzan aldaketa batzuk egin beharra ikusi dugu momentuz behintzat. AFOROA MUGATU dugu eta etortzeko asmoa duenak (benetan etorriko denak) SARRERAK AURRETIK GORDE beharko ditu. Hortarako idatzi mataderoekintzak@gmail.com helbidera, SATIRO SARRERAK gaia jarrita eta gutxienez pertsona baten izen abizenak azalduz.

Hortaz gain MASKARILLAK EKARTZEA BEHARREZKOA IZANGO DA.

Igandean ikusiko gara!!

Bebarruko Jardunek hastera doaz!!!

Zonbi datoz udazken hontako Bebarruko Jardunek. Urriaren 17an hasi eta Azaroaren 20a bitarte 12 talde edo bakarlari, 6 zonbi pelikula eta burutik jotako antzerki batez gozatzeko aukera izango da. Oraingo honetan ere jazza, inprobisazioa eta musika experimentala gailendu diren arren bada rock doinuz gorputza mugitzeko tarterik ere. Zinean IZU ZINEZKOAK bueltan dira zonbi ziklo batekin. Baina beti bezala ohiko pelikuletatik aldenduz zonbiak beste ikuspuntu batetik ikusiko ditugu, buddy movieak, metazonbi pelikulak, parodiak… Eta zer esan antzerkiari buruz, JB Pedradas ezgutzen duenak badaki aurkezpenak soberan daudela.

Jaso gure ‘ezkontza zonbi’ hontarako gonbita eta etorri gozatzera! Hona hemen menu osoa:

Gaur bertan ekingo diogu Ester Poly biko suitzarrak eta Orbain Unit etxeko lagunekin!! Ez galdu!!

BADATOZ udaberriko BEBARRUKO JARDUNEK !!

Azken udazkenean Jardunak ezin izan genituen ospatu eta oraingoan sekula baino gogo biziagoz gatoz. Musika ez da faltako taulan ez pantailan. Folkaren fazeta klasikoenetik esperimentaleraino dabiltzan taldeak izango ditugu, baita free jazza, post rocka, elektronika edo beste estiloen artean mugitzen denik ere. Zine zikoan berriz Melomaniak zikloa berreskuratzea pentsatu dugu aurtengo bi euskal produkzio interesgarrienetarikoak musika dokumentalak izan direla ikusita. Eta antzerki jardunaldien faltan, antzerki dosi txiki bat ere jasoko dugu. Hona hemen menua! Ostiral hontan hasiko gara! Ez galdu!
kartela: Alots Arregi

Dena prest biharko!! Zuzendarien presentzia inkognita bat da oraindik, baina kriston dokumentalarekin irekiko ditugula Bebarruko Jardunek, luntxa goxo baino goxoago egongo dela eta DJ Beirutek sesio paregabea eskeiniko digula ziurtatuta daude!!! Eta hau dena muxutruk!! Ez galdu!!

Gaur eta ostiralean, gurean eta Baztartxon…. CIRO GUERRA / CRISTINA GALLEGO DIPTIKOA

Apirilak 3 asteazkena, 21:30 Matadeixen CIRO GUERRA / CRISTINA GALLEGO DIPTIKOA: EL ABRAZO DE LA SERPIENTE zuz_Ciro Guerra

sinopsia_ Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztua, Ciro Guerraren film berria xaman amazoniar baten eta bi esploratzaile mendebaldarren arteko istorio epikoa da: lehen harremana, elkartzea, hurbiltzea, traizioa eta, azkenik, bizitzaz haragoko laguntasuna.

Apirilak 5 ostirala, 22:00 Baztartxon CIRO GUERRA / CRISTINA GALLEGO DIPTIKOA : PÁJAROS DE VERANO zuz_Ciro Guerra, Cristina Gallego

sinopsia_ Kolonbiako narkotrafikoaren jatorria azaltzen duen egiazko istorio batean oinarritutako film hau 70eko hamarkadan dago girotuta; hau da, Estatu Batuetako gazteriak hippie kultura eta, horrekin batera, marihuana besarkatu zituen garaian. Ondorioz, abiadura bizian ‘enpresari’ bihurtu ziren bertako nekazariak. Guajirako basamortuan, Wayuu familia indigenak bere gain hartu beharko du enpresa berriaren buruzagitza. Aberastasunarekin eta boterearekin gerra uztartuko da: haien familia, bizitzak eta antzinako tradizioak arrisku larrian jarriko dituen anaiarteko guda.

biografia_ Ciro Guerrak Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2003an La sombra del caminante filmarekin, eta film berarekin lehiatu zen 2004ko Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean. Ondoren iritsi ziren Los viajes del viento (2009), Canneseko Un Certain Regard sailean estreinatua, eta El abrazo de la serpiente (2015), Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztua eta atzerriko film onenaren Oscar sarirako hautatua. Cristina Gallegok telebista hezigarri eta kulturaleko ekoizle gisa lan egin du, eta irakasle izan da Magdalenako Unibertsitatean. 1998an, Ciudad Lunar Producciones ekoiztetxea sortu zuen bere senar Ciro Guerrarekin. Pájaros de verano filmak Canneseko 2018ko Errealizadoreen Hamabostaldia inauguratu zuen, eta Oscar sarietan Kolonbia ordezkatzeko aurrehautatutako lana izan da.

Zapatu hontan TOOTH ta ÄPPELTRÄD kontziertun!!

aplletrad tooth 32x48 def tx

kartela: Alots Arregi

Gernikako Tooth taldeak 10 urteko ibilbidea ospatzeko geldialdia egingu du Matadeixen. Tootheko musikariekin elkarbanatuko dute oholtza Valentziatik iritsiko den Äppletrad taldeko kideek. Post hardcore doinuak egiten ditu Tooth taldeak. Valentziatik iritsiko den Äppleträd taldeak, aldiz, post-rock, metal eta ambient-rock doinuak eskainiko ditu Matadeixen.

M1 (22:30) Joseba Irazoki ta Lagunak Mozorro Gauean!!!! ANIMATU!!MOZORROTU!!

irazokikiriki ta lagunak fb

Ostiral gauean Joseba Irazoki eta bere lagunen kontzertutzarraz gozatzeko aukera paregabea izango da gurean. Eta aratusteak direla aprobetxatuz guztiok mozorrotzera animatzen zaituztegu!!! Mozorro onenak, originalenak, birziklatuenak, arraroenak…. saritzeko prest gaude!! Diskoak, posterrak, kamisetak, lokatza zerbezak…..

MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! MOZORROTU!!! ANIMATU!! ………..

kartela: Alots Arregi

 

Ostiralean U25 CARAVANA NOISE ATTACK!!!!

Urtarrilak 25 ostirala, 22:30 kontzertuak:

CARAVANA NOISE ATTACK!!! IRMA NEX /// NOISH /// JANA JAN

kartela caravana noise4.jpg

IRMA NEX:  dalle catacombe napoletane frequenze mortali scagliate da un noinput fx, technodrone assasino 140bpm, bit caset -homade distruzionetziar http://necrobiopsi.hotglue.me/ http://merda-elettronica.

NOISH: Extreme computer music.  Viajes sónicos a  laberintos caóticos, attractores extraños y dimensiones ácidas, como un ejército de sintetizadores de diente de sierra golpeandote en la cara.  http://noconventions.mobi/ https://vimeo.com/123122470

JANA JAN: a sound project composed by handmade analog synthesizersfeedback rhythms, fx, mics, body and tapes. https://janajan.bandcamp.com/ https://soundcloud.com/itziar-markiegi https://janajan.tumblr.com/