zinetogram

Gaur gauean LENTE zine zikloaren azken saioa eta BEBARRUKO JARDUNEN itxiera!!

Maiatzak 3 (21:30)
THE FORGOTTEN SPACE
(Allan Sekula, Noël Burch/2010/112′)

the_forgotten_space-393994971-large

sinopsia_Allan Sekularen Fish Story luzerako proiektuan oinarritua, saiakera filme bat da, itsasoa gai helegile bezala hartzen du, orokorrean ahaztutako espazio bat eta hondamendi bat gertatzean bakarrik hartua kontutan. Ingeniari, politikari eta langileen testigantzak jasotzen ditu baina baita sistemak heuren hiritziak baztertzen dituen pertsonenak ere. Holanda eta Belgikako lekuz kanpo dauden baserritarrak, beraien soldata baxuak mundu ekonomiaren gakoa diren langile txinatarrak edo Los Angelesen nekez bizi diren gehiegi esplotatutako kamioilariak. Bilbon ere eskala egiten duen film honek krisiaren inguruko tratatu bat egiten du merkantzia garraioen bitartez. Kontainer kargaontzi handien, tren eta kamioien lorratzak jarraitzen ditu etengabeko mugimenduan munduan zehar.

Gaur, asteazkena, LENTE zine zikloko 3.saioa!!

A12 (21:30)
PECKER
(John Waters/1998/92′)

006262_af.jpg-r_1280_720-f_jpg-q_x-xxyxx

sinopsia_Pecker argazkilaritzara zaletutako 18 urteko gazte bat da. Arte-merkatari batek begia botako dio bere lanari eta ospea emango dion erakusketa bat antolatzen dio, baina buruhauste bat baigo gehiago sortuko dio bere familia eta lagunartean. Guztia John Watersen umorea berezi egiten duen jenio txarraz eta lotsagebekeriaz lagundua.

Martxoak 8an EMAKUME LANGILEAREN EGUNA ospatzeko dokumental bat!!

Martxoak 8 (21.30)
SHE’S BEAUTIFUL WHEN SHE’S ANGRY
(Mary Dore, Nancy Kennedy/ 2014 / AEB)

70 hamarkadan mugimendu feminista fundatu zuten emakumeak irudikatzen dituen dokumentala. “Pertsonala politikoa da” lelopean iraultza egin zuten beraien logeletan, lantokietan, eta beraien bizitzetako zirkulu guztietan. FBIak mehatxutzat hartuak eta historiako pasarte askotan baztertuak, emakume hauek mundua aldatu zuten.

informazio gehiago

Asteazkenean eta Ostiralean PATRICIO GUZMÁNen azken bi dokumentalak ikusteko aukera!!! Ez Galdu!!

patricio-guzman

Otsailak 22 asteazkena, 21:30 Matadeixen: NOSTALGIA DE LA LUZ zuz_Patricio Guzmán

sinopsia_Nostalgia de la luz zerua eta lurraren arteko distantziari buruzko filma da, argia eta gizakien arteko distantzia, eta elkarren artean sortzen diren joan etorri misteriotsuei buruzkoa. Hiru mila metroko garaieran, mundu guztitik etorritako astronomoak batzen dira Atacamako desertuan Txile iparraldeko izarrak ikusteko. Hemen zeruaren gardentasunak unibertsoaren mugak ikustea ahalbidetzen du. Azpian lurraren hezetasunak gorpuzkinak ukigabe begiratzen ditu betirako: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadurako preso politikoen hezurdurak. Astronomoek bizi extralurtarra bilatzen duten bitartean, emakume talde batek harriak mugitzen ditu: beraien senideen bila dabiltza.

Otsailak 24 ostirala, 22:00tan Baztartxon: EL BOTÓN DE NACAR zuz_Patricio Guzmán

sinopsia_Ozeanoak gizadiaren historia gordetzen du. Lurreko ahotsak eta espaziotik datozenak. Urak izarren bultzada jasotzen du eta izaki bizidunei pasatzen die. Urak, Txileren mugarik luzeenak, ozeanoaren barrenean aurkitzen diren bi botoi misteriotsuren sekretuak ere gordetzen ditu. Txilek, 2670 miliako itsasertzrekin eta munduko artxipielago luzeenarekin, naturaz gaindiko paisaia erakusten digu. Bertan daude sumendiak, mendiak eta glaziarrak. Bertan daude indigena patagoniarren, lehen marinel ingelesen eta preso politikoen ahotsak. Urak memoria daukala esaten da. Film honek ahotsa ere baduela erakusten du.

jarraitu irakurtzen

Gaur eta ostiralean JOSHUA OPPENHEIMER DIPTIKOA

oppenheimer

Abenduak 14 (21:30) Matadeixen
THE ACT OF KILLING

taok_makeup

sinopsia_1965eko estatu kolpe militarraren ondoren, Suharto generalak Indonesiako boterea bereganatu zuen. Ondoren genozidioa etorri zen: milaka komunista, egiazko edo ustezko, erail zituen heriotzaren eskuadroi indonesiarrak. Hamarkada batzuk geroago, garaiko mertzenario odolzaleenei, Anwar Congo eta Herman Kotori, lasai asko aitortzen dituzten erahilketa, bortxaketa, torturak sorberritzen dituen filmean parte hartzeko eskatzen zaie.

Abenduak 16 (22:00) Baztartxon
THE LOOK OF SILENCE

tlos_adi_mother

sinopsia_Joshua Oppenheimeren Indonesiako genozidioaren arduradunei buruzko lan zinematografikoaren bitartez, bizirik ateratako familia batek bere semea nola eta nork erahila izan zen jakitea lortu zuten. Anaiarik gazteenak bizirik dirauen jendearen isiltasuna eta beldurrak apurtzea erabakitzen du, bere anaiaren hiltzaileei aurre eginez, pentsaezina hiltzaileek agintean jarraitzen duten estatu batean.

jarraitu irakurtzen

Gaur gauean MATAMATION#3 ziklo amaiera!!

IDIOTS AND ANGELS
(Bill Plymton/2008/Estatu Batuak)

969full-idiots-and-angels-poster

Sinopsia_Idiots and Angels ideia sinple batetik sortu zen, bere hegoak nahi ez dituen aingeru bat, eta berehala egunerokotasunean eta apur bat gaiztakerian murgildutako gizon baten istorio bihurtu zen, gauetik goizera hegaldun izaki bihurtzen dena, egan egiteko gaitasunduna.

Azaroak 23, MATAMATION#3 saio berri bat!!

Azaroak 23, 21:30
OMOIDE NO MÂNÎ (WHEN MARNIE WAS THERE)
(Hiromasa Yonebayashi/2014/Japon)

mwfldas

Sinopsia_ Anna neska bakarti bat da, lagunik gabea, bere adopzio gurasoekin bizi dena. Egun batez Pegg jaun andreengana bidaltzen dute. Han, non harea dunak hedatzen diren, Marnie izeneko neska bat ezagutzen du, laister bere lagunik onena bilakatuko dena. Adiskidetasunaz gauza asko ikasita, Anna Marnie ez dela benetan dirudiena ohartuko da…

Gaur 21:30tan MATAMATION #3 zikloarenkin jarraituz…

THE KING OF PIGS
(Yeon Sang-ho/2011/Hego-Korea)

dae_gi_eui_wang_the_king_of_pigs-161309502-large

Sinopsia_ Kyung-min eta Jong-suk-ek ezin dituzte bizi desberdinagoak eduki: Lehena negozio gizona da eta bigarrena berriz bere emaztearekin deskargatzen den idazle langabetu bat. Gau batez biak elkartzen dira institutu garaiak oroitzeko, nola ikaskideek jazartzen zituzten eta nola ezagutu zuten Kim Chul, beraiek defenditzeko gai zen bakarra.

Gaur 21:30tan MATAMATION #3 bigarren saioa!!

Azaroak 9, 21:30
AVRIL ET LE MONDE TRUQUÉ
( Christian Desmares, Franck Ekinci /2015/90′)

545941

Sinopsia_Akzioak Napoleon VI.ak gobernatutako Paris alternatibo batera garamatza non Avril gaztea eta bere katu Darwine beraien familiaren bila dabiltzan, hamar urte lehenago konspirazio arraro batean bahituak izan zirenak.

 

Gaur gauean MATAMATION #3 zikloa hasiera!!

Azaroak 2, 21:30
MAD MONSTER PARTY
(Jules Bass/1967/94′)

mad_monster_party_xlg

Frankenstein Baroiak munstroen partzuergoko buru bezala erretiratu nahi du eta horretarako bilera bat antolatzen du bere Karibeko gazteluan. Bertara munduko izaki beldurgarrienak gonbidatu ditu, baita bere iloba Felix Flanken xaloa ere, bere oinordeko izendatu nahi duena eta bere sekretu guztiak fidatu

BeBarRUkO JaRDuNeK HasTeRA DoaZ!!!!

bj16uzkn-dfntb-postala

bj16udzkntxt-zuzen

Udazkena berandu iritsi da Matadeire, baina iritsi da eta eskuak beteta iritsi ere. Aspaldiko Bebarruko jardun beteenak izango dira hauek. Beti bezala kontzertuak nahieran, lurralde guztietatik paseatzeko moduan, folka, hardcorea, psichodelia, lurrazpiko soinuak, Mexiko, Eskozia, Txekia, Galizia….. Bertokoak ere bai eta itzulera bikain batekin gainera… Atom Rhumba berriro taula gainean, berrIro gurean.

Matamation #3 helduentzako animazio zikloa, lurralde gehiago pasatzeko ahal bada, umore eta amore tartean. Era guztietako animazio pelikulak eta korto sorpresak.

matamation-3

Azkenaldian ohi dugun bezala, oraingoan ere sormena lantzeko tailer bat antolatu dugu, Grabatu Tailerra azaroko hiru igandetan. Joseba Agirrezabalaga eta Alots Arregi izango dira gidariak eta teknika klasiko zein esperimentalak landuko dira. Linoleo gainean eta baita birziklatutako objetuekin ere. Apuntatzeko edo informazio gehiagorako idatzi mataderoekintzak@gmail.com helbidera “grabati tailerra” gaiarekin. Gehienez 15 pertsonentzako lekua dago.

Oraingoan egun berezi bat ere aukeran jarri zaigu eta ezin uko egin Josetxo Anituari begirada edo begiratu bat emateri. “Atrapados por la serpiente” dokumentalaren aurrerapen bat, mahaingurua, bideo ikusaldiak…. eta SONIC TRASH vs CANCER MOON kontzertua.

Eta kontzertuetara etortzen den jendeari eskertzeko, kontzertu bakoitzeko diseinu bereziko kamisetak zozketatuko dira.

Hasteko igande honetan, 19:00 Mexiko eta Argentinatik: AMPERSAN + RIOSENTÍ

gaur ni ruidao

AMPERSAN

2007an sortua, Ampersanen musika zine, antzerki, dantza eta poesia ekoizpenen parte izan da. Estudioko bi bilduma eta zuzeneko bat CDan eta DVDan aterata, onarpen handia izan dute Mexiko zabalean, baita Espainian, Alemanian, Portugalen, Uruguayn, Argentinan, Guatemalan eta Estatu Batuetan ere. Modu eklektiakoan nahasten dituzte rocka, elektronika eta musika tradizionala. Ampersan kolore sorta zabala da, non nortasuna den osagai nagusia.

RIOSENTÍ

Rosentí sustrai latinoamerikarrak dituen proiektu musikal nomada bat da. Josue Avalos Mexikarrak eta Aline Novaro Argentinarrak Mexiko hego-ekialdeko ohituretan oinarritutako kanta eta hots indartsuak sortzen dituzte gitarraz eta jaranaz lagunduta. Sentimendutik eta esperientziatik jaiotzen da Riosentíren musika… esperimentazioa, fusioa eta sustraiak

Ez huts egin Bebarruko Jardun Mardul hauetara!!
On degizuela!!

MATADERO EKINTZAK

Gaur XX zine zikloa LGTBI harrotasun egunarekin bat!!

L’INNCONNU DU LAC
(Alain Guiraudie, 2013, 97′)

l_inconnu_du_lac_stranger_by_the_lake-211464273-large

Uda. Urdin turkesa koloreko lakuaren inguruan bainulari talde bat elkartzen da. Beraien josteta urertzean edo ondoko basoan aurkitzen duten gizonak. Frankek denbora Henryren lagunartean (edo maitasun platinikoan) eta Michel, adonis ilun eta arriskutsuarekin dituen amodio saioen artean igarotzen du.

Gaur (E21) 21:30tan XX zine zikloko hirugarren saioan giroa bero!!

LOVE
(Gaspar Noe/2015/135′)

love-786731781-large

Urtarillak 1 goiza, telefonoa deika. Murphy bere emaztea eta bi urteko semearen ondoan esnatzen da. Mezua entzuten du, Electraren ama, oso egonezinik, ea desagertutako bere alabaren berririk ba ote duen galdetzen du. Zerbait larria gertatu ote zaion beldur da. Egun euritsu batetan zehar, Murphy bakarrik aurkitzen da etxean, bere maitasun istorio handiena gogoratzen; bi urte Electrarekin. Promesaz, jolasez, gehiegikeriaz, hutsegitez… betetako pasio bat.

Gaur (E14) 21:30tan XX zine zikloaren 2. saioa!!

SZAMANKA
(Andrzej Zulawski/1996/110′)

Szamanka-789983304-large

Szamanka bortizkeria, sexua, pasioa, obsesioa eta eromenaren argazki eztabaidatsua da. Michalen istorioa kontatzen du, antropologiako irakaslea Varsovian, zeina doktorego tesiaren ikerketan momifikatutako xaman batekin gero eta gehiago obsesionatzen den, baita ‘la italiana’ bezala ezagutzen den ingenieritzako ikasle eder, enigmatiko, sexualki salo eta bortizki aztoratuarekin ere. Neska hau ezagutzen duenetik Michalen bizitza progresiboki kaotikoagoa bilakatuko da.