2014 udazkena

bj14udz copia

bj14udz egitaraue copia

HEAD OF WANTASTIQUET

Head Of Wantastiquet Paul Labreque-ren alter egoa da, musikari amerikar bat oirain Belgikan bizi dena.

Lan ugari atera ditu bakarka eta elkarlanean (Chris Corsano eta valerie Webb-ekin) eta Sunburned Hand Of the Man talde bohemioarekin jotzen eta grabatzen du. Mad Monk, Three Lobed, Eclipse eta Bad Da Ding bezalako zigiluentzako ere grabatu du.

Head Of Wantastiquet-ek iluntasuna bezalako hastarren kontzeptuala bizitza bailitzan hartzea lortzen du, eta buelta ematen dio gure bihotz beltzak gurina bezala irabiatuz barne distirarekin.

COÀGUL

Marc O’Callaghan artistaren bakarkako proiektua da, 2009an sortua. Sintetizagailuak, ahotsa eta kanpaiak erabiliz, drone-prozesio epiko, himniko eta minimalisten hel egite industrialak sortzen ditu, batzuetan esklabo erromatarren ontzi baten erritmoan joaz. Bere musikak, erdi arokoa edo baserrikoa ere badirudi, katalanezko poema esoteriko ilunen kantika eta aldarrikatzeekin. Black metalaren eta David Tibet-en estetikaren artean zangalatrau, bere gaiak antzinako sinbologia mediterranearraz josiak daude, Tarotarekiko erreferentziez, surrealismoz eta sekretu zaharrez.

ORDRE ETERN

Qa’a taldeko kideek osatutako taldea: Yarei Molina eta Victor Hurtado, Bartzelonako Banda d’Improvisadors taldeko kide den Ignacio Lois-ekin.

Eratze berri honetan, modifikatutako bateria eta timpani batek, ezinezko zarata blokeak egiten dituzten kitarrek eta sintetizagailu sobietarrek soinu ritualista, mekaniko eta atsekabetsu bati bide ematen diote.

Erritmiko eta zapaltzaile, Ordre Etern-en musika “zarata” riffez osatua dago, askotan dauden melodia bakarrak ahotsak edo baxuak jartzen dituelarik.

PABLO UND DESTRUKTION

Pablo Und Destruktion Pablo G. Diaz-en goitizena da, bere abestietan psikodelia, folk, blues eta musika industrialaren elementuak nahasten dituen musikari asturiarra.

Bere lehen estreinaldiaren, “Animal con Parachoques”, harrera ona eta gero Pablok bere bigarren LPa ateratzen du, “Sangrín” tentsio lirikoa amorratutako inguru baten eta aldaketa sakonak jasaten ari den gizarte baten ispilu bezala goratzen du bertan. Bere hitzek landutako kontzientzia politiko eta sozial probokatzailea erakusten dute, zuzenekoetan erakusteko gai dena, ikusleen eta taldearen arteko kaos eta elkartze erritual batean.

tzEsTEN

Tzesne, Ima Paralux eta Eten taldearen arteko elkarlan bat dugu hau. Gutxitan egin dute zuzenean guri eskainiko digutena. Eten bikoakaren bateriek, baxuek, tronpetek, Tzesneren itsas azpiko melodiek eta Paraluxen bideolan hipnotikoek inprobisazioan oinarritutako esperientzia berezi bat ekarriko digute.

MAGMADAM

Mugimendua, inprobisazio elektronikoa eta akustikoa. Zuzenean des/eraikitzea. Zarata, gorputzak, ehundurak eta erraiak. Myriam: perkusionista eta musika sortzaila. Gora Japoneko kidea eta askotariko artistekin elkarlanean dabilena. Itziar: Zaratagile plastikoa/inprobisatzailea, Baba-Llaga eta Anorexia Mentaleko kidea. Artista ezberdinekin inprobisatu eta kolaboratzen du.

GUERRERA

Ezer ez da txikia Guerrera taldean. Galiziako underground eszenan egon diren talde handienetariko musikariak (Ictus, Hollywater, Cuzo, Cró, Dissapointment) bat eginik beren stoner, blues eta psikodelia doinuen proiektu berri honetarako. Pasa den urtean atera zuten beren lehen diska, Under the Gipsy Sun izenekoa, Galizia inguruan zeresan handia izan zuena, eta Espainia mailan ere promesa handiko talde bezela ere batailatu zituzten.

Aurten, “Mauna Loa” izeneko bigarren diska aurkeztu dute, eta entzutean erraz ulertzen da zegatik jarri doten diskari sumendi baten izena, bluesa eta psikodeliaren eztanda bat baita.

Hurrengo azaroaren 5ean izango ditugu Azkoitiko Matadeixen azken lan hau aurkezten, eta deskribatutako doinuen zale bazara galdu ezin den aukera aparta

****************************

IZU ZINEZKOAK: TO BE OR NOT TO BE

iz- to be or not copia

Izu zinezkoen ziklo honek “To Be or Not To Be” izena hartu du jorratzen diren gaien arira. Ez gara odol putzuetan barrena ibiliko, ez munstroengandik ihesi, aspaldi hildakoen mamuen beldur; baina hori guztia egingo dugu. Identitatearen inguruko ziklo bat dugu hau, izatearen ingurukoa. Zerk egiten gaitu? maskara baten atzean ere neu al naiz? nire arima nire azalean aurkitzen ote? Nire berdina den beste hori ni al da? ni al naiz?. Beldurrezko pelikuletan badago gai hauek jorratzeko joera eta fantasiak askotan filosofo jarreran egiten ditugun galdera hauei erreflexio berri bat egiten laguntzen digu, begi berriz. Zirujauak eta zientzialariak, bikiak eta bikoitzak, maitatuak eta maitaleak aurkituko ditugu aukeratutako pelikulen artean.

LES YEUX SANS VISAGE zuz_Georges Franju

Ojos Sin Rostro - Les Yeux Sans Visage - Eyes Without a Face - 1959 - 005

sinopsia_ Parisen, bere onetik ateratako zirujau bikai batek neskak bahitzen ditu beraien azalarekin bere alabaren edertasuna berreraikitzeko, bera errudun sentitzen den istripu tragiko baten ondorioz hondatua.

 TANIN NO KAO (THE FACE OF ANOTHER) zuz_Hiroshi Tekigahara

2013-02-01-the-face-of-another150ppijpg

sinopsia_ Arima azalean aurkitzen dela sinesturik, bere izate propioa bere aurpegikerarekin batera desagertu dela pentsatuz istripu baten ondorioz, zientzialari bat maskara batekin estaltzearekin obsesionatzen da, beste izate bat, itsaropentsuki munduarekiko lotura bezala ikusten duena.

SHI GAN (TIME) zuz_ Kim Ki-Duk

time

sinopsia_ She-hee eta Ji-woo maitemindutako bikote bat dira. Bi urte daramatzate elkarrekin baina denbora makal igarotzearen erruz, Seh-hee, Ji-woo berataz nekatzen hasiko ote den kezkatzen hasten da. Ideia horrek bere itxurarekiko ezin ikusia eragiten dio.

THE DOUBLE zuz_Richard Ayoade

The_Double-825760940-large

sinopsia_ Burokrata bat burua galtzen hasten da bere berdin-berdina den bikoitz bat bere bulego berdinean lanean agertzen denean bera ordezteko intentzioarekin. Dostoievski-ren eleberri baten egokitzapen garaikidea.

DEAD RINGERS zuz_David Cronenberg

dead_ringers_poster

sinopsia_ Berdin-berdinak diren bi bikiren istorioa, Elliot xarmagarria eta Beverly barnekoia. Izaera berberaren kontrako bi aurpegi dira: ohitura berdinak partekatzen dituzte, apartamentu berdina eta emakume berdina. Baina beraien bizitzan emakume berezi bat sartzen denean, bikiak lotzen dituen lokarria, lehendabiziko aldiz, mehatxupean ikusten da. Eta mehatxu hau perbertsio, droga eta eromenezko amildegiranzko jaitsieran bilakatzen da.

Utzi iruzkina