VI.

KARTEELA ZUZENDUTE

 

OTSAILAK 15

Zer duzu Amy? OH MY GOD

AMY

Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehosen ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura arrunta da eta bizitza ere, arrunta du.

Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londresera abiatu da, Edgwareburyko kanposantura. Amyren hilobiaren parean zera galdetu dio: Amy, zergaitik ez zinen zoriontsu, sekulako ahotsa zenuen eta?! Amyk ez du erantzun.

Ez da posible ahots hori betirako isilik egotea. Zerbait egin behar dut, pentsatu du Dasyk bere baitan. Orduan, maleta ireki eta bertatik esoterismo liburua, aitzurra eta pala atera ditu. Amyren ahots-kordak bereganatuko ditu!

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

OTSAILAK 22

arren ganbara, emeen sotoa   ATX TEATROA

ARREN

Ganbaran arrak bizi dira, arrentzat arrek sortutako munduan

Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”

Goian jaun eta jabe

Behean kateak eta iraultza

Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etrriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik

Ar-gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahi gabe

Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira

Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

MARTXOAK 1  

***ADI! BAZTARTXO ANTZOKIAN IZANGO DA!!***

Arrastoak dejabu Panpin Laborategia

KARTELA KARTELA KARTELA

Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe.

Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroei egin beharko die aurre Lurrek, nahi eta nahi ez

Justizia egin nahi badugu, hobi komunak zabaldu beharko ditugu.

Historia berregin beharko dugu gorputzez gorputz, esatea lortzen dugun

arte: “Hau hura zen, eta beste hau beste hura”. Gorpuak behar bezala

ehortzi. Horrek, ordea, zergatik hil ziren gogora ekartzea dakar

ezinbestean, eta norbaitek deskubritzea, agian, bere familian hiltzaile bat

egon zela. Oroitzea edo ahaztea, hor gakoa. Memoria trauma kolektibo

horiei aurrez begiratzean datza”.

Wajdi Mouawad

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

 

Martxoak 8

Soltarlo al aire

Martina Nuatina & Maite Guevara

soltarlo

 

Atrás de la puerta se escucha una discusión… Martina aparece en escena con todas sus pertenencias y una cometa como compañera… Se quiere ir… pero no llega a hacerlo…

Decide quedarse en el patio de su casa en compañía del público. Es así como comienza su aventura; empezar de nuevo.

Martina crea con el público una relación de complicidad. Este ríe y se emociona mientras ella se muestra con todas sus locuras, miedos, dudas, fantasías y anhelos… desde lo más razonable hasta lo más absurdo que hay en ella.

En su situación, Martina se debate entre dejar atrás y mirar hacia el futuro. Incansable, busca tomar impulsos que la lancen valiente hacia adelante.

Una obra que habla de la superación personal desde la mirada de una payaso: Martina Nuatina

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

Apirilak 19

Su izan nahi

Metrokoadroka

su izan nahi

Hotzak dauden bost lagun beroaren bila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren
hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa.
Umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinen arteko
elkarrizketan oinarritzen da SU IZAN NAHI antzezlana: pertsonen bizitzak lotzen
dituzten hariak jarraituz eginiko bidaia emozional bat.

 

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

Apirilak 26

Bereterretchen Oinatzak

Khantoria

Foto Khantoria2

KHANTORIA, Europako musika-eskola entzutetsuenetan trebatu eta Erdi Aroko musikatik XXI. mendeko elektroakustikarainoko interpretazio esparruak barne hartzen dituzten musika taldeekin lan egin ondoren, hiru musikarik beraien ikerketak, intuizioak eta esperientziak agertzeko sorturiko askatasun esparrua da, KHANTORIA-ren kontzertu, hitzaldi eta grabazioek beti inor gutxi indiferente utziko duen balio-erantsi bat erakusten dutelarik.

Bereterretchen oinatzak

Erdi Aroko lehenengo eliz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetakoa da. Baina, posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV: mendeko Zuberoara eliz kantu ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik? Hau da Khantoria hirukoteak (Virginia Gonzalo – erdi aroko organettoa eta ahotsa, Ander Berrojalbiz – biolina, Maider López – biola) Bereterretchen oinatzak izenpean aurkezten duen kontzertuan ikertuko duen hipotesia.

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

Maiatzak 10 Umien egune + Txokolatadie

Pello Añorga ipuin kontalariaren eskutik

“Denak desberdinak, bakoitza beharrezko”

Aniztasuna zein etorkinen gaia ukitzen dituen kontaldia

Adina: 6+

pello

 

 

\\\\\\\\\\\\\\\\\/////////////////

 

Maiatzak 24

Amodioaren Ziega

Lauka Teatroa

unnamed

 

Xabier  Mendigurenen Amodioaren ziega-k gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko “bis a bis” bat hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz.

 Idazleak kartzelako ziega batean kokatzen ditu pertsonaiak  etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

ZUbi deialdiaren 2014ko saria jaso du.

 

 


One Comment on “VI.”

  1. […] abiatuko dira Azkoitiko Matadeiko VI Antzerki Jardunaldixek. Bederatzi emanaldiz osatutako egitarau oparoa prestatu dute otsailaren 15ean hasi eta ekainaren […]


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s