Pozik gaude! Bueltan gara!

Gustora gaude, bueltan gara! Duda, beldur, zirrara eta mila egoera desberdinetatik pasa eta beharrezko segurtasun neurriak hartu eta gero (irakurri beheraino) datorren igandean EKAINAK 28, Xanti Agirrezabalaren SATIRO antzezlana eskainiko dugu!
SEXU ASKAPENAREN EGUNA ospatzeko plan borobila! Astroak batu dira!

E28//19:00//5€
SATIRO (Xanti Agirrezabala)
Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Elizak dio: gorputza erruduna da.
Zientziak dio: gorputza makina bat da.
Iragarkiak dio: gorputza negozioa da.
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)

Antolakuntzan aldaketa batzuk egin beharra ikusi dugu momentuz behintzat. AFOROA MUGATU dugu eta etortzeko asmoa duenak (benetan etorriko denak) SARRERAK AURRETIK GORDE beharko ditu. Hortarako idatzi mataderoekintzak@gmail.com helbidera, SATIRO SARRERAK gaia jarrita eta gutxienez pertsona baten izen abizenak azalduz.

Hortaz gain MASKARILLAK EKARTZEA BEHARREZKOA IZANGO DA.

Igandean ikusiko gara!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s