Min Dît (Diyarbarkirreko umeak) :: KURDISTANgo Iraultza zinema-dokumental zikloaren azken saioa gaur 21.30tan Matadeixen

Min Dît (Diyarbarkirreko umeak), 2009, 102 min.

Zuzendaria: Miraz Bezar

90eko hamarkada Turkiako Kurdistanen. Maiatzeko gau batez, Diyarbarkirretik gertu, errepide huts batean, Gülistan hamar urteko neskatoaren eta Firat bere anaiaren bizitzek astindu gogorra jasoko dute. Ondoko herrixka batetik, ezkontza ospakizun batetik datozela, aita, kazetari politikoa, eta beste haur bat izan berri den ama, paramilitarrek erailko dituzte beren begien aurrean.

Min Dît, hizkuntza kurduan egiten zen Turkiako lehen filma izan zen eta hautsak harrotu zituen Antalyako (Turkia) zinemaldiko premièrean.

Zuzendariaren hitzetan, “indarkeriari buruzko film bat da azkenean, indarkeriaren historia hemen Turkian […] Hau, indarkeria hori gelditzea, edo, bederen hari ihes egitea nahi dieten umeen istorioa da”.

min dit

Advertisements

KURDISTAN la guerre des filles #gaur 21.30tan Matadeixen

Kurdistan, la guerre des filles (Kurdistan, nesken gerra), 2016, 54 min.

Zuzendaria: Mylène Sauloy

kurdistan-la-guerre-des-filles-ce-soir-sur-arte-le-combat-cache-des-femmes-kurdes,M309664

Emakume kurduen borroka luzaz jarraitu eta gero, Mylène Sauloy haiekin elkartu zen berriro 2015 urte amaieran, eta beren memoria urratsez­urrats berrezartzera dator hemen. Turkian duela ia 40 urte PKK­ren fundatzaileetako bat izan zen Sakine Cansiz­en inguruan sortutako erresistentzia mugimenduaren oinordeko eta segida diren emakume hauek, zeinek Estatu Islamikoaren aurka lehen lerroan borrokatzen baitute, mugimendu berean ­eta irribarre berarekin­ berdintasuna eta paritatea defendatzen dituzte, feminismo bizigarri batez eta nabarmentzekoa den heldutasun politiko batez.


Bihar larunbata ARTO ARTIAN JAIA gurean!!!

ARTO ARTIAN TOPAKETA 2016 kartela COLOR(1)

Arto Artian musika txikiak eta eskulanak banatzeko sortutako katalogoa da. Ez dago musika estilo jakin batean oinarritua, bere helburu nagusia gure inguruotako zenbait artista interesgarriren eta pertsonalen soinu-lanak sustatu eta banatzea da.

Bada, katalogo horren inguruko kideek topaketa egingo dute bihar Azkoitiko Matadeixen, 18:30etik aurrera

Hauxe da Artio Artianeko kideek ondu duten egitaraua: 18:30etik aurrera, Jon Mantxi musikaria; Asimilacionismo izenburuko audizioa Tzesneren eskutik; Loty Negarti Cine Avanzado / Zine Aurreratua izeneko emanaldia egingo du eta Marion Cruza Le Bihan Arto Artian Afaria. Sestao 2015 aurkeztuko du.

Afariaren ostean, 22:30ean, hiru kontzertu izango dira: Gargara (Miguel A. Garcia eta Ibon RG), Ilan Manouach & Jonas Kocher eta Zorra (Itziar Magmadam eta Mikel Killerkume).

Informazio gehiago: artoartian.org


Asteartea Martxoak 3, arratsaldeko 7terditan ZERRAUTS OGIA: GOSEAREN GREBAK dokumentalaren aurkezpena

Eguzki Bideoak-en produkzio bat

Patxi Egilaz zuzendaria bertan izango da filma aurkezten

Cartel_Zerauts_ogia

Dokumentalak frankismo garaian egindako lehen grebak aurkezten dizkigu, 1947 eta 1951 bitartekoak; horien aurretik emakumeek merkatuetan, okindegi atarietan edo “abastos”-etako delegazioen aurrean egindako bapateko protesta ugariak ere balorean jarri nahi ditu.

Lan honen haria protesta haien protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak uztartuz ehuntzen da.

DOSSIERRA OSORIK


Espetxeen inguruko ekintzekin jarraituz…

Gaur, asteartea, Irailak 23, 19:00tan: EL NEGOCIO DE LAS CARCELES telebistarako egindako dokumental frantzesa, Etatu Batuetako espetxe pribatuen inguruan sortutako industriaz eta espetxeratuen esplotazioaz aritzen dena,

eta ostegunean, Irailak 25, 19:00tan: HITZALDIA

carceles1


Ap.25 ostirala, Bebarruko Jardunekin jarraituz: ZAPATILLA FILMS FEST

Zapatilla films kolektiboak laburmetraiak ekoizten eta egiten ditu. Gau hontan taldearen lehen lanak ikusi ahal izango ditugu, urteetan zehar egin dituzten sketch batzuk eta baita beraien azken ekoizpenak ere. Bere lanen barruan Olentzeroren komunikatua Euskal Herriari, Revenge/Mendekua edota Tipula Killer aurkitzen dira besteak beste.

Ikusi ahal izango diren laburrak:

Adiskide bat bazen
Killer tipula
Little Zings
Odon
Ez du inporta
Jake-Bake
Barbara
Biak bat
Revenge
+ tartetan beraien buruari beraiek egindako autokritika satirikoa
Guztira ordubete.

Laburmetraien ostean beraiekin hitz-edan-dantza egiteko aukera izango da. Jaiak jarraituko du.


Abenduak 22 Igandea, 19:30tan Zinea: ANATOMY OF A MURDER zuz_ Otto Preminger

anatomy_of_a_murder_ver2_xlg