2016 udazkena

BEBARRUKO JARDUNEK – Urriak 30 – Abenduak 7 – 2016 Udazkena

bj16uzkn-dfntb-postala bj16udzkntxt-zuzen

Udazkena berandu iritsi da Matadeire, baina iritsi da eta eskuak beteta iritsi ere. Aspaldiko Bebarruko jardun beteenak izango dira hauek. Beti bezala kontzertuak nahieran, lurralde guztietatik paseatzeko moduan, folka, hardcorea, psichodelia, lurrazpiko soinuak, Mexiko, Eskozia, Txekia, Galizia….. Bertokoak ere bai eta itzulera bikain batekin gainera… Atom Rhumba berriro taula gainean, berrIro gurean.

Matamation #3 helduentzako animazio zikloa, lurralde gehiago pasatzeko ahal bada, umore eta amore tartean. Era guztietako animazio pelikulak eta korto sorpresak.

Azkenaldian ohi dugun bezala, oraingoan ere sormena lantzeko tailer bat antolatu dugu, Grabatu Tailerra azaroko hiru igandetan. Joseba Agirrezabalaga eta Alots Arregi izango dira gidariak eta teknika klasiko zein esperimentalak landuko dira. Linoleo gainean eta baita birziklatutako objetuekin ere.

Eta oraingoan egun berezi bat ere aukeran jarri zaigu eta ezin uko egin Josetxo Anituari begirada edo begiratu bat emateri. “Atrapados por la serpiente” dokumentalaren aurrerapen bat, mahaingurua, bideo ikusaldiak…. eta SONIC TRASH vs CANCER MOON


KONTZERTUAK

AMPERSAN

2007an sortua, Ampersanen musika zine, antzerki, dantza eta poesia ekoizpenen parte izan da. Estudioko bi bilduma eta zuzeneko bat CDan eta DVDan aterata, onarpen handia izan dute Mexiko zabalean, baita Espainian, Alemanian, Portugalen, Uruguayn, Argentinan, Guatemalan eta Estatu Batuetan ere. Modu eklektiakoan nahasten dituzte rocka, elektronika eta musika tradizionala. Ampersan kolore sorta zabala da, non nortasuna den osagai nagusia.

Zindu Cano: voz y jarana.

Kevin García: voz, guitarra y punteador.

www.ampersan.mx

RIOSENTÍ

Rosentí sustrai latinoamerikarrak dituen proiektu musikal nomada bat da. Josue Avalos Mexikarrak eta Aline Novaro Argentinarrak Mexiko hego-ekialdeko ohituretan oinarritutako kanta eta hots indartsuak sortzen dituzte gitarraz eta jaranaz lagunduta. Sentimendutik eta esperientziatik jaiotzen da Riosentíren musika… esperimentazioa, fusioa eta sustraiak

Aline Novaro: voz y jarana.

Josué Ávalos: voz, requinto y guitarra.

https://www.facebook.com/riosenti.musica

V.T. MARVIN

1990an, Txekoslobakian komunismoa erori eta gero sortu zen Pragan VT Marvin taldea. Garai hartako beste punk taldeak ez bezela oraindik ez dira banatu eta jotzen jarraitzen dute. Horrek bakarrik ia nolabait mitiko egiten du talde hau.

Mende laurdeneko ibilbidean zehar kaleratu dituzte 6 maketa, pelikula bat eta 7 CD. VT Marvinek estilo propioa dauka: punk aberatsa eta heterodoxoa, melodikoa eta azkarra, detaile txiki eta broma musikaletan oinarritzen dena. Letrak ere bat datoz horrekin – dibertigarriak dira, baina landuta, simplekeriarik gabekoak eta errealitateari umorez heltzen diotenak.

https://cs-cz.facebook.com/VT-Marvin-official-129041680487337/

PIG KISS

Zarauzko punk-rock talde sortu berria.

CRÓ

Cró! Taldekoak galiziako “La Metamovida” musika alternatiboko kolektiboko partaide dira. 2011an sortu zen kolektibo hau “Orqueta Metamovida” deritzona sortuz. Ordutik elkarrekin jotzen dute hainbat talde desberdinetako kideek, jaialdiak antolatzen dituzte, kontzertuak, ekitaldiak eta abarrak.

David Santos (baxua), Cibrán Rey (bateria), Rubén Abad (gitarra eta ahotsa) eta Xavier Núñez (teklatuak eta ahotsa) -ek osatzen dute Cró! Gaur egun. Inprobisazioa, jazz-a, rock-a, musika klasikoa… edozer jotzeko gai dira mundu guztia aho zabalik uzten duten zuzenekoetan.

Zuzenekoan lau musikariren fluxua eta bideo artistaren komunikazio hartu-emana da, esperientzia bakar eta paregabe bat sortuz kontzertu bakoitzean. Estudioan grabatutako hirugarren diskoa aurkezten ari da boskote galiziarra, ‘Pera’ izenekoa, zuzeneko inprobisazioz osatutako aurreko grabaketatik aldenduz eta, oraingo honetan, kolaborazio ezin hobeak batuz beraien lanean, Estudios Brazil ezagunetan grabatua izan dena.

https://spacecro.bandcamp.com/

VIVA VAZOOKA

Viva Vazooka bikotea Rafa Bataglia paraguaiarrak (bateria) eta Hasier Amaiah gasteiztarrak (gitarra) osatzen dute. 2012an ekian zioten beren ibilbideari eta intentsitate handiko zuzeneko biziak eskaintzeagatik dira ezagunak bikote instrumentala, melodiak haginkada zorrotz bihurtzen baitituzte. Atzerapen batzuk medio, 2014an kaleratu zuten Bum! Bum! Brazil! 7 haztebetekoa, Madrilgo Brazil estudioetan Javier Ortiz teknikariarekin grabatua. Ia jarrian The Artty Sessios lana jarri zuten sarean entzungai, non, bikoteari Artyom Mikhayloyskiy baxu jolea batu zitzaien esperimentu gisa. Segidan, Beso, Mata, Banda, Bang! diskoa kaleratu zuten. Azken hau da bakar lanean kaleratutako azken lana, elkarlanean, Tos Felpudo talde balentziarraren omenaldi diskoan parte hartu baitute.

https://vivabazooka.bandcamp.com/

OUTBLINKER

Glasgow-tik (Eskozia) datorkigun boskotea dugu. 2015ean beraien lehen EPa kaleratu zuten, Pink/Blue. Ahozabalik utzi gintuzten orduan beraien 11 minutuko Pink eta 10 minutuko Blue singlelen indie dance eta progesiboaren nahasketak. Oraingoan 3 kantaz osatutako EP berria aurkeztera datorzkigu gurera, The Remains of Walter Peck. Aurreko lanean bezala, hasirako kanta elektronika minimalaren doinuekin hasi arren, pixkanaka gitarrak, bateria, baxua eta sintetizagalua sartzen dira soinu progresibo pausatua lortuz. Jarraian, Farrokh Bulsara kantak, aurreko kantarekin guztiz hautsiz, sekulako soinuz bustitzen du gela noise soinu hutsez eta nahiz eta sintetizagailuei eman garrantzia, aipatzekoa da bateria eta gitarren soinu sakona. Azkenik, 11 minutuko baxu soinuz agurtzen gaituzte, gitarra eta sintetizagailuek udarako pop festibal doinuak oroitzen dizkigutelarik.

https://outblinker.bandcamp.com/

GENTE MAYOR

Cadiztik datorren seikotea da. Nahiz eta adin aldetik ez izan horren gazteak, beraien musika noise rock zakar eta sendoa berritzailea da. Partaideak hainbat Cadizko talde ezberdinetatik datoz, hala nola, GAS Drummers, Leda Tres, Paco Loco, Hand of Fatima edo Hyper Talbot. Gustu ezberdineko jendea proiektu batek elkartu ditu oraingoan ordea. Bi bateria, sintetizagailuak eta euren ahotsa erabiltzeko modu bereziak ez du inor axolagabe utziko.

https://gentemayor.bandcamp.com/

HIENA

2014an Gasteizen sortutako laukotea. Beste talde batzuetan aritutako jendea biltzen du (Same Old, Näut, Fracture, Trumbo, Roto, Flesh for cannibals). Urte eta erdi lokalean egon ondoren, 2016ko martxoan kontzertuak ematen hasi ziren Euskal Herriko hainbat areto eta gaztetxetan. Eragin anitzak jaso dituzte, besteak beste, Bidasoa aldeko rock giroarena edo testuinguru anglosaxoitik heldutako rock progresibo eta ilunarena. Oraingoan uztailean grabatzen hasi ziren EPa aurkeztera datozkigu.

ATOM RHUMBA

Atom Rhumba taldeak rocka du osagai nagusi; Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Kantuz kantu ematen da transmutazioa, reubikazioa. Disko burutsua edukietan, dirdiratsua ejekuzioan eta bukaezina entzuketan, etengabea. Zertzelada barreiakorrak hainbat kantu pasartetan, sotilak. Forma berriak eta erakargarriak. Erakarle bitxia. Atom Rhumba taldean ez dago etsitako nahasmendurik, unibertso atomikoaren kalkulua baino ez dute.


ZINEA

MATAMATION #3 Helduentzako animazio zikloa

matamation-3

Matamation bere 3. ziklora iritsi da dagoenekoz. Oraingo honetan nahiz eta animazio teknika berdinak landu gehienek, berau erabiltzeko modua eta sortzen dituzten sentsazioak erabat ezberdinak dira. Film sinpatikoak, argiak, meatxatzaileak, politak, ironiaz beteak… aurkituko ditugu. Zientzia fikzioa, beldurrezko filmen parodiak, fantasia, baina baita bizi garen gizartearen krudelkeria hotzaren inguruko begirada bat ere. Galdu ezin den zita bat daukagu eskuartean beraz.

A2 MAD MONSTER PARTY

A9 AVRIL ET LE MONDE TRUQUÉ

A16 THE KING OF PIGS

A23 EL RECUERDO DE MARNIE

A30 IDIOTS AND ANGELS


TAILERRA

14894575_10208357299703135_583155770_o

Euskarri ezberdinen gainean arituko gara lanean tailer honetan, Linograbatuaren teknika hartuko dugu abiapuntu bezala. Hala ere, linoleoa eta bertan marrazteko erabili ohi diren tresnez gain, beste euskarri eta tresna batzuekin ere egingo dugu lan. Material erreziklatua edota egunero erabiltzen ditugun puntadun objetuak izan daitezke.

Tailer honetarako ez dago ezagutzarik izan beharrik teknika grafiko edota marrazketaren inguruan.

Tailerrean izena emateko 10 euro ordaindu beharko da, 7 langabetuek

Iraupena: Azaroak 13, 20, 27 (Igandeak) 16:00tatik 20:00tara

Gidariak: Alots Arregi eta Joseba Agirrezabalaga

Animatu!! Ondo pasako dugu eta


EKITALDI BEREZIAK

cancer-moon3

“ATRAPADOS POR LA SERPIENTE” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA + MAHAI INGURUA + “JOSETXO GRIETA: Hitzak, Eginak, Pertsonak, Animaliak” BIDEO IKUSALDIA + SONIC TRASH plays CANCER MOON

“Atrapados Por La Serpiente” deitzen da Cancer Moon taldearen inguruan Alvaro Fierro eta Ibon Ibarluceak zuzenduko duten dokumentala. Egun honetan “teaser” aurkezpena egingo da, mahai ingurua izango dugu zuzendariarekin eta Josetxoren ezagunekin. Goserik e pasatzeko mokau goxo bat ere egingo dugu eta “JOSETXO GRIETA: Hitzak, Eginak, Pertsonak, Animaliak” Josetxok Matadeixen egindako azken performancearen bideoaren ikusaldi intimoa egiteko aukera ere izango da. Festa biribiltzeko Sonic Trash bilbotarrek Cancer Moon taldearen abestiekin osaturiko kontzertua eskeiniko digute. Doako sarrera izango du emanaldi osoak. 18:00tan hasiko da ekitaldia eta kontzertua 23:00 aldera izango da.