V.

antzerki v copia

SATISFAKTION (Ots. 16)

satis

Maria Urzelai (aktorea), Alex Gerediaga (zuzendaria), Azegiñe Urigoitia (jantzia eta eszenografia) eta Oier Ituarte (argiztapena).

“Zoriontasuna ez da batek nahi duena egitea, baizik batek egiten duena maitatzea”

Jean-Paul Sartre

Sinopsia: Kriss eskarmentudun aktoresa da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain dela gutxi arrakastara zuzenean eramango zuen ezetza eman behar izan zion haurdun zegoelako, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari uko eginez. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, errepresentatu gabe geldi zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez

                                                         ::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

IZAN BEDI EMAKUMEA (Ots. 23)

koldarrak

Koldo Campos azkoitiarrak sortu zuen Hágase la mujer antzeznala, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak euskaratu  du. Camposek berak zuzenduta, Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epelde dira obrako aktoreak.

Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortzen duena, ordea, ez da Eva, egungo testuinguruari lotutako emakumea baizik

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

URAK TTIKI DIRE (Gilkitxaro Antzerki Taldea_Martxoak 9)

Testua: Gaizka Sarasola // Jokalariak: Ane Zabala, Galder Perez

urak ttiki

“Testu gordina, samurra eta poetikoa aldi berean, drama, komedia eta absurdoaren arteko ur artean igeri eginez; bertan galderak, desioak, oroitzapenak eta ametsak amaigabeak dira. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz basoan galduta dagoen bainera batera doa, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Willi agertuko da ezustean, ihesean ere, bertan betetzeko mandatu garrantzitsua baitauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, borrokaz, maitasunaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira”

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

CALLA Y COME (La Cocina, Martxoak 30)

Calla y come la cocina pabellon 6 bybizkaia

Propone un viaje que profundiza en nuestros auténticos motores, en lo que nos mueve, allí donde percibimos que empieza a brotar nuestro lado más genuino. A todos nos ocurren cosas similares pero no hay dos copos de nieve iguales. En esta obra queremos mostrar nuestra inmersión en el mar de la fragilidad

Calla y Come__info

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

AMETS ZIRKOA SALGAI (Aldatzen Laguntzen antzerki taldea, Apirilak 6)

poster_sintexto

Azken eta Xorroxin pailazoek Amets Zirkoa dute. Euskal Herrian barrena zirkuarekin herriz herri ibili ondoren, erabaki zaila hartu beharra izan dute: zirkuarekin bukatzea, zirkua salgai jartzea! Gaurko izango da azken emanaldia

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

IPUIN LOTSATIAK (Bapatean Zirko, Apirilak 27)

ipuin lots

Ipuin lotsatiak oso abilak dira ezkutaketan jolasten. Eta hauek aurkitzeko modu bakarra, begiak ondo ireki, belarriak adi jarri, eta gure inguruari arretaz begiratzea da

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

KONPOTA (Maiatzak 4)

konpota

Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea.
Moldaketa eta interpretazioa: Eneritz Artetxe.
Idazlea: Philippe Gaulier.
Itzulpena: Antton Luku

Pertsonaia bakarra dago agertokian, emakume bat. Nahiko ezaguna da, baina ez dago inondik ere ados berari buruz esaten direnekin, eta bere ikuspuntua ematen du

2011az geroztik, Euskal Herriko 7 kidek, Iparralde zein Hegoaldekoak, gogoeta sakon bat eraman dugu euskal antzerki profesionalaz, eta honen sustatzeko ZUbi proiektua sortu. Konpota deitzen da Zubi egiturak sustengatzen duen lehen sorkuntza

Eneritz Artetxe antzerkilariak aurkeztutako konpota lan proiektua, mugazgaindiko dispositiboaren bidez lagundua izango den lehen antzerkia da. 
Konpota, Philippe Gaulierren ‘La compote de…’ bakarrizketaren euskarazko bertsioa da. Antton Lukuren itzulpen honi esker, lehen aldiz, Gaulierren lanaz gozatzeko aukera izango dugu euskaraz.
 «Jaun xarmant hura eskertu nuen. Eta zin egin nion neure buruari, izena ahaztu dudan fruituak ez zuela adarrean eskegita askorik iraungo»

konpota__info

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

EUSLANDIA unibertso txiki bat (Maiatzak 25)

euslandia

Hitzetan eta marrazkietan oinarriturik, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta pesia uztertzen ditu emanaldi berezi honek.

Euskal kultura ardatz hartuta, hainbat gai harilkatuko dituzte. Maitasuna, boterea, politika, esperantza…

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

EKAINAK 1

STEREO (Miren Gaztañaga)

stereo

Miren Gaztañagak sortu, zuzendu eta eszenaratzen duen “Stereo” dantza-antzerkiak Claude Cahunen autorretratoak, maskulinotasuna eta feminitatearen inguruko irakurketak eta Iagunekin izandako solasaldiak hartzen ditu oinarri

eta

EGUZKILORE (Ane Arenas eta Erika Olaizola)

eguzkilore

Zuzendaritza, gidoia ta aktoreak: Ane Arenas eta Erika Olaizola

Jaio da, iritsi da mundu honen lurrazalera antzerki honetako protagonista. Bi narratzailek erditu eta azalduko dituge haren istorioa. Zerk egin lezake ba horren berezi guzti hau? Agian, bakoitzaren istoriak badu zer esanik ispilu honen aurrean jartzerakoan. Agian, zeu izan zintezke protagonista

 

3 comments

Utzi iruzkina