Ostiralean, Mar.27, BeBaRRukO HauetaKo Lehen KoNtzErtUA!!!

OSSO TX

Yemen-Ra

Yemen-Ra Donostin sortutako taldea dugu. Urtebetetik gora zuzeneko emanaldirik eman gabe egon ondoren, eta formazioan zein errepertorioan aldaketak jasan eta gero, berrio ere martxan dira. Stoner, Psicodelia eta Metal doinuak eskeiniko dizkigute.

Osso

Osso bikotea osatzen duten Lekter (Kokein, Cobra…) eta Serge (Eraso!) musikariak euskal herriko musika eszenako zakur zaharrak dira. Taldekide bakoitzaren kurrikuluma dotorea da. Biak ala biak, ez dira geldirik egoteko jaioak. Urte asko daramate honetan. Eta oraindik gauzak egiteko ilusioa eta ezinegona dute. Eta ezin dute utzi. Musikalki ez da norabide bakarreko diskoa. Moldaera desberdineko kantuek osatzen dute lana, beti ere rock koordenadetan. 10 kantuetan zehar, musika pasarte desberdinak entzun daitezke.

Erritmo aldaketa handia dago kantutik kantura, baino badago kantu guztiak lotzen dituen hari fin bat, paraxuta lotzen duen soka bakoitza bailiran. Batez ere, ahotsekin egindako lana nabarmentzen da diskoko kantuetan. Ahotsetan topa daitezke disko honetako berrikuntza nagusiak. Batzuetan bakarka, eta besteetan, biak batera, bi ahotsak maisuki uztartzen dituzte, emaitza erakargarri bat lortuz.

EGITARAU OSATUA

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s