Irailak 30, REGGAE GAUA!!!!

tacumah3

Tacumah, 2008an Donostian sortutako eta 10 musikarik osatutako reggae banda bat da. Taldeakide bakoitzak bere historia musikal propioa duenez, taldearen musikak iturri askotatik edaten du. Baina guztiak bildu gaituen jamaikar reggae klasikora hurbiltzen ahalegintzen gara, batez ere 70. eta 80. hamarkadetako roots eta dub doinuak landuz, irla hartako aspaldiko doinuak ahaztu gabe, rocksteady eta ska alegia.

Gure abestietan gehien bat eduki sozialak jorratzen ditugu: Musika sentimendu propioak azaltzeko, bizi garen munduko bidegabekeriak salatzeko eta bertan dauden errealitate anitzak azaltzeko bide gisa ulertzen dugu, nahiz eta hauek ez diren “bertsio ofizialean” azaltzen. Taldearen antolakuntza autonomian, asamblean eta autogestioan oinarritzen da.

Urte guzti hauen buruan kontzertu eta festibal ugaritan hartu dugu parte, besteak beste, Armintzako Txapelreggae, Mundumira, Sagareggae… Honela, bertako eta atzerriko hainbat reggae artistekin partekatu dugu taula, adibidez, General Levy, Murray Man, Akatz, Chalwa Band, Yassa, The Banyans, Siroko, Dingwash… Zuzeneko agerraldietan ikusentzuleei doinu eta kultura honek sortarazten digun zirrara igortzen ahalegintzen gara, baita taldeak duen giro eta energia paregabea jendeari helarazten ere.

Tacumah taldearen izena, Karibe zein Afroamerikako mitologia eta folklore dator. Tacumah, Anancy-ren semea da, askotan gizon bezala jardun eta ageri den armiarma. Uste denez, Anancy-ren kondairak Ghana-ko Ashanti tribuan omen dute bere jatorria.

Taldea osatzen dute:
IÑAKI Drums
GORKA Bass
EDURNE Keyboards
DAVID Guitars
IZADI Lead & Backing Vocals
OIANE Lead & Backing Vocals
HANNI Lead & Backing Vocals
JOSEBA Tenor Sax
BLAS Trombone
GORKA Dub Engineer

Gaua girotzen EL INTACHABLE RONY (Cordoba) egongo da, reggae, rap, funk, groove, dancehall… doinuak jarriz kontzertuaren aurretik eta ondoren.

Utzi iruzkina