MATAMATION #4 zine ziklo hasera gaur 21:30tan!!

matamation

MATAMATION helduentzako animazio zikloaren laugarren edizioa martxan jarriko dugu gaur gauean. Japonia, Frantzia, Irlanda, Italia eta Estatu Batuetako animazio lanak bildu ditugu oraingo honetan. Zuzerndarien artean emakume bakarra aurkitzen bada ere film luzeetako protagonista asko emakumeak dira. Afganistango neskatila bat, esku gabeko neska gazte bat, sirenatxo berezi bat eta printzesa txikitxo bat besteak beste. Ekoizpen gehienak berri berriak badira ere 1977an Bruno Bozzetok maisuki egindako lan bat ere berreskuratu dugu. Film nagusien aurretik laburmetraia ezberdina botako ditugu Matadeiko emanaldietan, guztiak animazioaren inguruan. Gogoratu azken filma Baztartxo antzokian eskeiniko dugula. Ziklo berezi honetara etortzeko datu ugari eman ditzakegun arren, hitzak soberan daude, beraz etorri eta gozatu. Hau hastera doa!!

Apirilak 25 asteazkena, 21:30 Matadeixen: MATAMATION #4 zikloa: LA JEUNE FILLE SANS MAINS zuz_Sébastien Laudenbach

Grimm anaien ipuin ez oso ezagun batean oinarritua, “esku gabeko neska”, estanpa eta itzalen antzerkiaren artean dabilen animazio lana da, poesiaz jantzia, kolorearen erabilpen fauvista batekin, orbain delikatu eta kaligrafia japoniarra oroitarazten duten lerro espresiboekin.

 

 

Utzi iruzkina