GAUR GAUERAKO PLAN ITZELA!! WOODEN INDIAN BURIAL GROUND + KALUSE!!! EZ GALDU!!!

WIBGK32X48

Wooden Indian Burial Ground 2008an Portland-en (Oregon, EEUU) sortutako garage-psyck taldea da. Hasiera batean bikote moduan, ondoren laukote bihurtua eta gaur egun hirukote gisa diharduena. 2011an lehen EPa kaleratu zuten eta hurrengo urtean izen berdineko diskak jarraitu zion. Orokorrean, oinarrizko surf riff-ak eta bigarren eskuko sintetizagailu bidez sortutako doinu euforikoak sortzen dituzte. Oraingo honetan, beraien azken lana aurkeztera datozkigu, Winnie & the Nihilist. Bat-batean 60.hamarkada gogorarazten duten rock psikodeliara salto egiten duten, bateria dinamiko, ahots harmonikoz eta jazz zatiez osatua. Benetako eztanda gure burumuinentzat!

Kaluse, Azpeitiako biko hau, Ibon Gerra (bateiye) eta Unai Martinezek (gitarra) osatzen dute. 2015-eko azaroan kaleratu zuten beraien lehen maketa. Estilo asko jorratzen dituzte rock instrumentalaren barruan.

 

Utzi iruzkina