Aste santuko pake santuaz nazkatuta dagoenarentzako plana!

Apirilak 22 larunbata
22:30 kontzertua

CESPED DE VERDAD
+
LOS COSMETICOS

CESPED COSMETICOS

Cesped de Verdad
Cesped de Verdad Tarareagarriak izan arren, Cesped de verdaden kantuak ez dira abesten, ohiukatu egiten dira, baina adi! Punk marka batetik haratago umorea eta abstrakzio politikoa dira kontuari zentzua ematen diotenak, riffez riff, hitzak birrinduz lelo perfektuaren bila.

https://cespeddeverdad.bandcamp.com/

Los Cosmeticos
Los Cosmeticos Bilboko hiruko bat dira. Abestiak sortu eta zuzenekoak emateko gogotik sortutako taldea. 2015ean grabatu zuten lehen demoa eta kritikaren erantzunak estatu mailan kontzertu ugari ematera bultzatu zituen. Euskal Herriko, Nafarroako eta Errioxako 3. demo onena bezala hautatu zuen Mondosonoro aldizkariak. Eta Euskadi Gazteako 2016ko maketa lehiaketako finalista izan ziren. DANZE! ZIZEK! DANZE! lana argitaratu berri dute Bilboko El Tigre estudioetan, Xabier Eguia eta Jon Agirrezabalaga (WAS) soinu teknikaritzan eta Victor Garciak (Nueva Vulcano…) masterizatua Ultramarinos Mastering-en.

https://loscosmeticos.bandcamp.com/

Utzi iruzkina