2014 udaberria

bebarruko jardunek kartela 6c copia

egitaraue4 copia

Kontzertuak
Martxoak 29, 22:30tan: MURSEGO + AMORANTE
Apirilak 4, 23:00tan: JOSEBA B. LENOIR + MOBY DICK
Apirilak 12, 22:30tan: FASENUOVA
Apirilak 22, 22:00tan: CALVIN JOHNSON
Zinea ta ekintzak
Apirilak 2, 9, 23 eta 30: IZU ZINEZKOAK: LARS VON TRIER’S RIGET I+II
Apirilak 25, 22:00tan: ZAPATILLA FILMS FEST
Maiatzak 6tik 11ra: ZEMOS O Z’E! astea (Zemos98, Zazpit’erdi, zinea, hitzaldiak, performanceak, remixak…)

KONTZERTUAK

MURSEGO (martxoak 29)

mursego

Mursegok Hiru (2013) izeneko diskoa aurkeztuko du. Rocketik, abangoardiatik, klasikotik eta folketik edaten duen popa da Mursegorena; hau da, egungo musika herrikoia eta hemengoa. Pop bat non hizkuntzak nahasten diren, euskara atzerriko bihurtuz, gaztelania erbeste galaktiko batekoa, eta portugesa edo suomiera (kasik) etxeko.

Mursego = Maite Arroitajauregi Aranburu = Ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa , xilofonoa, stylophone, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia.

AMORANTE (martxoak 29)

Iban Urizar-en (Cafe Teatro, Bizarra…) bakarkako proiektu berria da. Folk kutsua ateratzen du armonika eta perkusio bidez. Proiektu honekin estreineko aldia izango du.

MOBY DICK (apirilak 4)

pnga_erakutsi-3.pl_4

Mobydick, Eneko Burzako getxotarraren alter egoa dugu. Bilbo eta inguruetako Nun, Bizhil, Tribute to QOTSA eta bestelako taldeetan ibili ostean, bere bakarkako ibilbideari heldu zion duela urtetxo batzuk. And Then She Became God’s Friend (2009) estreinako lana eta (Covers) (2011) bertsio diskoaren ondotik, pasa den udaberri amaieran Cotard Desilusion kaleratu zuen. Diskoa, lagun zaharrez inguratuta grabatu zuen, garai hartan bizileku zuen Madrilen, bakartasunetik talde kontzeptura jauzi eginez, ñabarduretan irabaziz, baina doinu akustiko eta gordinei muzin egin gabe.”

JOSEBA B. LENOIR (apirilak 4)

joseba b. lenoir

Joseba B. Lenoir izenaren atzean, Joseba Baleztena beratarra aurkitzen da. Sexty Sexers, Sumisión City Blues, Max Gamuza, Izaki Gardenak eta bestelako proiektuetako kide izateaz gain, 2012an bere bakarkako ibilbideari heldu zion. Horrela, Instroak Vol. 1 eta Instroak Vol. 2 kaleratu eta gero, Tenpesta lana argitaratu zuen pasa den abenduan. Bertan, gitarrarekin duen trebetasuna erakusteaz gain, lehen aldiz kantuan entzun ahal izan genuen. Orain, disko horretako abestiak, abesti zaharragoak zein bestelakoetarako argitaratu dituen abestiak, zuzenean defendatzeko ordua iritsi zaio. Horrela, otsailaren 15an, Tenpesta Eparen aurkezpen biraren lehen zatiari ekin dio. Kontzertu ugari, Felix Buff (Willis Drummond, Aguxtin Alkhat, Los Separatistas…) bateriarekin batera izanen dira, hots, duo gisa. Baina, beste batzuetan, orkestra gizon modura ariko da Joseba B. Lenoir.”

FASENUOVA (apirilak 12)

Fasenuova-7

Fasenuova-k bidai bat proposatzen digu, hiria eta natura basatiaren arteko joan etorriko bat: une batean betoizko eta altzairuzko eskulturen artean aurki gaitezke, gero eta astunagoa den asfaltoz kutsatutako airea arnasten dugun bitartean eta jarraian iluntasunaz eta basoen jatorrizko bizitasunaz inguraturik, gauaren erdian, oso ondo jakin gabe nola edo zergatik iritsi garen horraino. Erritmo errepikakorrek, atertu gabekoek, odol jariodunek, soinu, ehundura eta erotasun analogikodun amaraun sarrietara garamatzte, EMBtik betiko pop-era doazen keinuak oinordatuz beti oinarri industrial baten gainean.

CALVIN JOHNSON (apirilak 22)

calvin-johnon355b

Calvin Johnson, Olympia-tik (AEB) datorren gitarrista, abeslari, musikagile, ekoizle eta DJa da. Bere ahots bereziki sakon eta mantrikoagatik ezaguna, Johnson Beat Happening, Cool Rays, The Go Team, Dub Narcotic Sound System eta The Halo Benders bezalako taldeen kide sortzaileetako bat izan zen. Calvin Johnson K Records disko etxe indiearen sortzaile eta jabea ere bada, eta gaur egungo musika independienteko giltzarri bezala aipatua izan da beti.

Bere karreran zehar, Johnson rock independienteko espektro zabal batekin aritu da elkarlanean, Beck eta Modest Mouse-etik Make Up eta The Headcoats-era, John Spencer Blues Explosion edo Built to Split-etik igarota. K Records 1982an fundatu zuen, bertan bere taldeen eta eszena amerikar independienteko talde gurtuenetariko batzuen diskak ekoizten ditu. 1993an Dub Narcotic Studio ireki zuen, proiektu pertsonalak inkubatzeko balio izan zion eta Mirah, The Blow, Versus, Built to Spill, Make-Up o Little Wings bezalako taldeen lana dokumentatu zuen bertan.

2000 urtea pasata, Calvin Johnson-ek bere bakarkako ibilbideari ekin zion gitarra akustiko bat eskuan. Orain bakarkako diska berria prestatzen dabil bere rock’n’roll taldearen, The Hive Dwellers, lan berria argitaratu duen une berean. Hiperaktibotasuna eta abesti handiak alde guztietan

 

ZINEA ETA EKINTZAK

IZU ZINEZKOAK: LARS VON TRIER’S RIGET I+II (apirilak 2,9,23 eta 30)

7KUED1no2VkdP7Or3dO7GcSFn0h j3JVUrzfSWcBODgTzAatXpTdNA0

Izu zinezkoak jarraipena izango duen ziklo askotariko lehena da. Izuak aurpegi asko ditu eta zineak bere hasieretatik irudi asko utzi dizkigu. Zine haundia egin da genero honetan, zuzendari handitzat hartzen diren gehienak erakarri ditu genero honek noiz edo noiz eta zer esanik ez beraien lana hortan oinarritu duten handi horiek (D.Argento, D.Cronenberg, A.Zulawski…) Ziklo hauek horren erakuslehio izan nahi dute.

Oraingo honetan aski ezaguna den Lars Von Trier-en gaztetako lan bat ikusiko dugu, Riget. 1994 eta 1997 artean daniar telebistarentzat egindako 8 ataletan banatutako telesail bat da.

Riget arimen mundura irekitzen den atera zuzentzen diren xarmagabeko korridore labirintikodun ospitale bat da. Isilpeko batzuk lazgarriegiak dira lurperatuak mantentzeko. Helmer doktorea, ospitaleko zirujauburu berria, bereala sartzen da ospitalean gertatzen den guztia menderatzen duen zirujauen anaiarte makur batean. Badaude ikusten uzten hasten diren beste presentzia batzuk ere ospitaleko labirintuetan; Drusse andrea, Judith doktorea…

ZAPATILLA FILMS FEST (apirilak 25)

Zapatilla films kolektiboak laburbetaiak ekoizten eta egiten ditu. Gau hontan taldearen lehen lanak ikusi ahal izango ditugu, urteetan zehar egin dituzten sketch batzuk eta baita beraien azken ekoizpenak ere. Bere lanen barruan Olentzeroren komunikatua Euskal Herriari, Revenge/Mendekua edota Tipula Killer aurkitzen dira besteak beste.

Ikusi ahal izango diren laburrak:

Adiskide bat bazen
Killer tipula
Little Zings
Odon
Ez du inporta
Jake-Bake
Barbara
Biak bat
Revenge
+ tartetan beraien buruari beraiek egindako autokritika satirikoa
Guztira ordubete.

Laburmetraien ostean beraiekin hitz-edan-dantza egiteko aukera izango da. Jaiak jarraituko du.

ZEMOS 98 ZAPI’TERDI ASTEA (maiatzak 6tik 11ra)

zemos98-10edicion 6681f926bc1415f31bbb31865aded7ac

 ZEMOS 98 ikerketa talde bat da eta hezkuntza, komunikazioa eta ikusentzunezko narrazioarekin zerikusia duten edukinak antolatzen eta ekoizten dituzte, sare gizartea eta kultura digitalaren testuinguruan. ZEMOS 98k kultura askean eta bernahasketan sinesten du. Hezkuntza zabaldua izan dadin apostua egiten du. Do It Yourself (egizu zerorrek) ideia bultzatzen du eta edukinen eta formatuen esperimentazioa. Ikerkuntza-akzioa-parte hartzea metodologiekin egiten du lan eta topalekuekin eta sareko lanekin gozatzen du.

 ZAZPI T’ERDIK bere ibilbidea 2007an hasi zuen, ez-fikzioari eta bideosormenari begira.
Arte sozial eta dokumentalen inguruan esperientzia komunen ondorioz,Pello Gutiérrez etaDavid Aguilar-ek proiektuari forma eman zioten.
Zazpi T’erdik inguruarekin harremanetan jartzeko bide bezala erabitzen du dokumentala.

 Honen inguruan ikusentzunezkoak jarriko ditugu astean zehar. Asteburuan beraiekin egoteko eta gai horietaz hitz egiteko bazkari-tertulia egongo da eta gauean performanceak eskeiniko dizkigute.