Ekainak 20 asteazkena, 21:30 Matadeixen: DANTZA ALA HIL: LE BAL zuz_Ettore Scola
Ettore Scolak Eurpoaren historian zehar 50 urteko ibilbidea egiten du dantza eta musikaren bidez, Frantziako historia ain zuzen. 1936tik 80. hamarkada bitarteko aldaketa politiko eta sozialak eta moda tendentziak irudikatzea zen bere asmoa. Akzio guztia dantza areto batean gertatzen da eta elkarrizketa beharrik gabe.
Ekainak 22 ostirala, 22:00 Baztartxon: DANTZA ALA HIL: BRUK OUT! A DANCEHALL QUEEN DOCUMENTARY zuz_Cori McKeena
Dokumental honetan dancehallaren erreginen bizitza agertzen zaigu. Dancehalla guetoetatik mundu mailara igarotzean emakume hauek munduko txapelketan sartzen saiatuko dira.
Haragia haragi artean. Haragia errepide gainean. Haragia bruk out dantzan. Beste hitzetan, pelbis sorginkeria kalean, eszenan, non nahi. Dokumentalak berotasunean eta jakin-minean limurtzen gaitu, Cirque Du Soleil eta porno izarren mugimenduak nahasiz. Sei dantzari hauen bizitza jarraitzen dugu, erreginak guztiak. Dantza maite dute, beraien gorputzak eskaintzen dien askatasuna eta indarra paregabeak dira, aurreiritziak eraitsiz. Hemen dugun dokumentala politikoa da, kaletarra, emankorra eta lizuna, hautsak kentzeko modukoa, inongo lotsarik gabe.