Maiatzak 16 asteazkena, 21:30: MATAMATION#4: ALLEGRO NON TROPPO zuz_Bruno Bozzetto
1977an Bruno Bozzetto animatzaile italiarrak Disneyren Fantasia filmaren replika bat egin nahi izan zuen tonu parodiko eta satiriko batean. Horretarako musika klasikoko sei lan hautatu zituen, Fantasian egin zen bezala bakoitza bere aldetik landuz. Stravinsky, Vivaldi, Ravel… Parodia osoagoa izan zedin Fantasian erabilitako gaiak izan zituen inspirazio iturri, hala nola mitologia grekoerromatarra edo bizitzaren ebluzioa. Animazio pieza bakoitzaren tarteetan irudi errealez osatutako istorio paralelo batek biribiltzen du maisulan hau.
Advertisements