datorren larunbat eguerdian PINHOLE-ZINEMA eta INSTANTZINE tailerrak eskeiniko ditugu. Animatu eta eman izena!!!

Maiatzak 19 larunbata, 12:00tatik 17:00etara sormen tailerra: PINHOLE-ZINEMA (Eraiki ezazu zeure kasko kamera!!!)

PINHOLE

Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengo kamera eraiki behar da. Horretarako kartoia izango da material nagusia. Norberak berea egingo du. Kemera ilun baten antzekoa da, baina kasu honetan burua kamera barruan sartzea edukiko dugu, eta begien parean 170 graduko pantaila zuri bat egongo da. “Camara obscura” eta errealitate birtualaren arteko nahasketa moduko bat da. Hitzez azaltzea zaila denez, behean adibidetzat balio digun bideo bat jartzen dizuet. Tailerraren bigarren zatia kaskoak buruan jarri eta aurrez prestatuko dugun ibilbide seguru bati ekitean datza. Bidean soinua egiten duten gauzak jarriko ditugu edo norberak gainean irrati txiki bat emango du soinu banda antzeko bat sortuz eta esperientzia aberastuz.

PINHOLE-ZINEMA tailerrarekin batera INSTANTZINE tailerra eskaintzeko aukera luzatu digu Asier Gogortzak eta berau probestuko dugu. Camera Obscura baten barnean filma bat sortzeko saioa da InstantZine. Kanpotik sartzen den irudia Camera Obscuraren barnean manipulatuz, partehartzaileek pelikulako fotogramak banaka-banaka sortzen dituzte eta argazki kamera digitalarekin harrapatzen. Ondotik, animaziozko filmetan bezala, hartutako irudiak bata bertzearen gibeletik abiadura jakin batean jarriz, 3-4 minutuko filma laburra lortuko da. Saioa bukatzean filmaren muntaia bizkor-bizkor egin eta berehala proiektatzeko prest egonen da.

izena ematekjo idatzi PINHOLE gaiarekin hona: mataderoekintzak@gmail.com

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s