Gaur 21:30tan LANDA-EREMUA zine zikloko 2. saioa!!

HUKKLE
(György Pálfi/ Hungaria /2002)

poster-hukkle-2002-gyorgy-palfi

Hungariako ametsetako herrixka batean bizitza lasai doa. Bakoitza bere betebeharrez arduratzen da; guztia izan behar duen bezalakoa da. Baina zerbait gaizki doa lurreko paradisu hontan. Seinale txiki batzuk pixkanaka konspirazio kriminal bat azaleraziko dute…. Hukkle pelikula sailkaezin bat da. “Twin Peaks” eta “Microcosmos”-en arteko gurutzatze bat. Landa inguruko irudiak eta efektu berezi aurreratuenak inongo arazo gabe agertzen dira bata bestearen atzetik. Film osoan ez da hitz bat bera ere egiten, elkarrizketetan entzuten ez duguna argi geratzen bait da fimaren soinu muntaia erritmiko eta artatsuan

Utzi iruzkina