BEBARRUKO JARDUNEK HASTERA DOAZ!!

BJ17udzkn A3BJ17 udzkn egitaraua 72

Udazkenarekin batera, hemen dira aurtengoan ere bigarrengoz Bebarruko Jardunek. Hilabete pasatxoko denbora tartean, 7 kontzertu/entzunaldi eta 4 zinema saio hartuko ditu Matadeiko eraikin zaharrak. “Hemen dituk berriz e…” esango lukete akaso horko hormek eta armiarmek hitz egingo balute. Izan ere, ez dira oraingotxeak urtean bitan Azkoitira, Matadeira, soinu, irudi, erakusketa, instalazio eta batek daki nolako zenbat arte adierazpen ezohiko, bestelako, hango eta hemengo, zaratatsu ala isil, argitsu edo ilun, atsegin nahiz deseroso ekartzen dituzten Bebarruko Jardunek.

Hasiera bortitza emango diogu MELT-BANANA eta ÜTHER taldeekin

Melt banana A3

MELT-BANANA

Badakizu talde bat brutala dela gitarrajoleak taula gainean sudurretatik odoletan ez hasteko maskara kirurgiko bat eraman behar duenean. Jatorrian New Yorkeko 80 hamarkadako No Wave mugimenduak inspiratuta, Yasuko Onukiren kurrixka bortitzek eta Agataren gitarraren gonbito sonikoaren bonbardeaketek Tokyoko undergroundeko heroi bilakatu zituzten .eta Steve Albini, Kurt Cobain edo Lou Reed bezalako zaleak agertu zitzaizkien.

Grindcore cyberpunkaren aitzindariak, errealitateak horrelako zama bat jasan ahal izan aurretik. Beraien kontzertuek marka uzten dute: Ongi ulertutako birtuosismoa, bolumen gorgarria eta atmosfera magikoak. Grondcore riff uholde bat efektu harrigarriz betea., ohiu zorrotzak eta presio asko. Segundu gutxitan artea, zarata, punka, metala, RiotGRRL, grindcorea, pop kultura… pasako zaizkizu burutik. Melt Bananari etiketa bat jartzeak ez du funtzionatzen.

Rock laukote bezala sortuak 90 hamarkadan, berriki atzean utzi dituzte baxua eta bateria teknologia eta samplerrak erabiltzeko. Emaitzak izugarriak dira: Baseak oraindik indartsuagoak eta zuzenagoak dira. Yako eta Agatarentzat beraien estudioko azken lana post-Fukushima bezalako zerbait da, 6 urtetik gora pasa bait zuten berau grabatzen, 2013an argitara ateratzeko.

http://www.melt-banana.net/

ÜTHER

Üther, ondarru, ermu eta azpeitiko hiru kidek osatutako taldea. Fastcore/powerviolence egiten dute. Duela urtebete sortutako taldea da ekainetik dabiltza kontzertuak jotzen. Uztailean berain lehen lana izago dena grabatu dute, laister kalean izango dena.

https://uther.bandcamp.com/

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s