3,2,1…BEBARRUKO JARDUNEK!!!!

Gaur bertan emango diegu hasiera Udaberriko Bebarruko Jardunei. Potente hasiko gara SHELTER proiektuarekin, baina ez dira atzean geratuko kartela osatzen duten beste taldeak. Jazzaren, rockaren eta poparen alderdi ezberdinak gozatzeko aukera izango da gurean. Jazzetik post-rockera, hortik synth popera, new wave, 70eko rocka eta berriro bueltan. LENTE argazkilaritzari buruzko zine zikloa ere antolatu dugu. 6 filme eta dokumentalek osatzen dute eta argazkilarien bizitzak eta papereko lanak ezagutzeaz gain pantailarako egindakoak ere ikusi ahal izango ditugu. Horren arira ARGAZKI TAILERRA ere antolatu dugu, non COLODIÓN HÚMEDO 1851ko teknika berezia erakutsiko digun Jon Andoni Martin “Pegote”-k. Izena emateko mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzi beharko da. 15 pertsonentzako lekua egongo da.

Adi egon eta etzazu galdu Matadeixen burua eta arima goxatzeko aukera hau!!

Hastera goaz!!!

Bebarruko Jardunek

LENTE-1

Martxoak 22 asteazkena (21:30)

SHELTER
(KenVandermark-NateWooley-JasperStadhouders-SteveHeather)

Shelter_kartela_OK
Nazioarteko eszenako lau izen handik osatzen dute talde berezi bezain interesgarri hau: – Ken Vandermark (saxoa) – Nate Wooley (tronpeta) – Steve Heather (bateria) – Jasper Stadhouders (gitarra eta baxua). Post-punkaren eta free jazzaren mugetatik abiatuta inprobisazioaren lur emankorrak jorratzen ditu laukote honek izugarrizko freskotasuna eta indarra taularatuz. Heuretako bakoitzak paraleloki dituen proiektu interesgarriek harreta merezi badute, laukote gisa eskaintzen diguten aukera ez da gutxiagorako. Hau da etorikzuneko soinua orain!

https://shelter1.bandcamp.com/
http://www.kenvandermark.com
http://natewooley.com/
https://jasperstadhouders.wordpress.com/about/
https://soundcloud.com/steve-heatherç

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s