Bebarruko Jardunek ate joka!!! Bihar Apirilak 2 hiru kontzertu beldurgarri!!

BJ 2016 udb ird KARTELA BJ 2016 egtr

Aspaldiko Bebarruko Jardun musikeroenak ditugu esku artean. Kontzertuetan rockaren ondorenak dastatuko ditugu, post-rock, post-punk, bestelako post, psikodelia eta beste hainbat musika estiloren bitartez. Buruak eta gorputzak astintzeko garaia da. Melomaniak zine zikloan musikaren atzeko munduak ezagutuko ditugu sei dokumentaletan zear. Enrike Hurtadok txalaparta, Euskal Herriko musika tresna zaharrenetarikoa gaurkotu du interaktibo bihurtuz eta horri buruz hitz egitera gonbidatu dugu. Eta hitzaldiekin jarraituz gaur egun zoritxarrez oraindik asko hitz egiteko dagoen beste gai baten inguruan solasaldi bat antolatu dugu, Gizonak eta feminismoa, elkarrekin eta nahaspilan, Jokin Azpiazu Carballo soziologoaren gidaritzapean. Eta azken Bebarrukoetan ohikoa den bezala gure alderik sortzaileena bultzatzeko tailer bat ere badago aukeran: Enkuadernazio tailerra Leire Arenasen eskutik.

Adi guztiok! Hastera goaz!!

 

PERRO  GRANDE color

PERRO GRANDE

Perro Grande Valentzian sortzen da 2011n, gertukoak eta beste guztiak goortzeko behar kezkagarriarekin. Lau diska eta EP bat kaleratu dituzte eta horietako bat radio3eko ‘Capitan Demo’ saioan 2013ko diskoetan aukeratua izan zen.. Beraien azken lana ‘Cabizobajo’ da, non garbi lagatzen duten beraien zuzenekoetako soinu sendoa.

ZA!, Elle Belga, KLS, Teletexto, Avecrem, RobotOrchestra, Furious Planet,Árida,El Lobo en tu puerta, Jupiter Lion, o Cabalgata Cósmica bezalako taldeekin partekatu dute eszenatokia.

https://perrograndeband.bandcamp.com/

ANACARDOS LATA

Basatiak eta erraietakoak Anacardos Latak indarrez, zarataz, intentsitatez gainezka egiten dute, ezer ez eta guztia esaten duten abestiak. Abesti azeleratuak tonu punkean, noisean, hardcorean.. eta sendoa, lehergarria ematen duen guztian. Oilonarrua jartzen dizuten abestiak

https://anacardoslata.bandcamp.com/

CESPED DE VERDAD

Tarareagarriak izan arren, Cesped de verdaden kantuak ez dira abesten, ohiukatu egiten dira, baina adi! Punk marka batetik haratago umorea eta abstrakzio politikoa dira kontuari zentzua ematen diotenak, riffez riff, hitzak birrinduz lelo perfektuaren bila.

https://cespeddeverdad.bandcamp.com/

 

HEMEN EGITARAU OSATUA

 

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s