Martxoak 12 larunbata, ILE GUZTIAK DANTZAN!!!

balachinga copia

La Chinga (Kanada)
Vancouver-eko hirukote hau 2012. urtearen amaieran hasi zen entsegu lokalean zarata pixkat ateratzen, Hard-rockari eta psikodeliari zioten maitasunagatik bateratuta. Nahiz eta 3 taldekideak Kanadako eszenan zeresaneko kideak izan, La Chinga proiektu honekin momentuan izan zuten Kanadako mugetatik at oiartzuna. 2013 urtean atera zuten beren lehen lan autoekoiztua, eta honen bitartez, Kanadan, Estatu Batuetan edota Europan ibili ziren lehen lan hau aurkezten, ikusteko aukera zutenei ahozabalik utziz. Izan ere, Kanadar hauen musikak ez du errezeta berezirik, baina mundu osoa konbentzitzen dute: Eskola zaharreko Hard rocka, bolumen altua, riff ederrak eta groove psikodelikoak. Oraingoan, beren bigarren lana aurkeztera etorriko dira “Freewheelin” izenekoa. Labetik atera berria eta “Small Stone Records”-ek ekoiztua.

https://lachinga.bandcamp.com/

Bala (Galiza)
Azkarrak, biziak eta sendoak, Galiziatik datoz eskenatokiari su ematera. Bi bakarrik dira baina askoz gehiago direla ematen dute, Metamovida galiziar kolektiboan daude Cro!, Guerrera! Unicornibot eta beste hainbat harribitxiren artean. Hilabeteak jada penintsulako iparralde eta ez horren iparraldeko aretoak oldartzen musika oneko arrastoa utziz beraien lehen lanarekin; Human Flesh, 2015eko disko onenen artean merituz kokatua. Esan genazake stoner, esan genezake gauza asko baino gauza da ‘de la ostia’ jotzen dutela eta denbora laburrean hemen izango ditugula, etzazue galdu!!!

http://somosbala.bandcamp.com/album/human-flesh-adelanto

 



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s