Otsailak 27 larunbata, 22:30tan kontzertua!!!!

ZURA + SINDROME DEL NORTE

zura copia

Zura
Zura, Xabi Strubell (Dut taldean ibilitakoa) musikariaren egitasmoa da. Duela hamar urte sortua, musikalki moldaera ezberdinak izan ditu urte hauetan guztietan, musika akustikoa eta bosanovaren bideak ibili ostean, orain disko rockero batekin datoz. ‘Egunkari Ezkutua’ (Elkar diskoetxea) izena darama estudioko lan berriak, eta bertan, musikak, literaturak eta poesiak bat egiten dute diskoa osatzen duten hamaika kantuetan. Taldea egun, Xabi Strubell (gitarra eta ahotsa), Hans Dieckmann (baxua), Eñaut Balentziaga (bateria), Arkaitz Amunarriz (gitarra) eta Jurgi Ekiza (ahotsa) osatzen dute.

Sindrome del Norte
Sindrome del Norte taldeak Iruñeako rock kaletarra egiten du. Barrikadaren alde honetan segitzen dute urte askoren ondoren, eraldaketak izan eta gero. Nafarroan asko ibilitakoak dira, eta orain hirukote bezela datoz. Rock ganberroa eta gordina egiten dute, eta 2014.eko diskoa aurkeztuko digute. Nafarroan hit bat bihurtu dena dakar disko honek, Las Barbas de Satan, Iruñeako San Ferminetako ikurriñaren ekintzaz diharduena. 1993.etik 2001.era lehen ibilbidea egin ondoren (1996ko eta 1998ko diskoak, izenik gabeak), 2013.ean ibilaldi berri bat hasten dute, Junior -ahotsa eta gitarra-, Lasa -bateria- eta Jaime Pastor-ekin -baxua-.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s