OsTiraL HoneTan, iRailaK 18… kONTzIERTO mORDUE!! “BErLiN mAtaDEIxEPLaTZ”

Ostiral honetan Berlin kutsua hartuko du Matadeixek handik bait datorzkigu, nahiz eta leku askotakoak izan, bost musikari hauek.

22:30tatik aurrera gure etxean…

LUCRECIA DALT + DEAN ROBERTS + KRAPOOLA + DON THE TIGER + DJ PHILISTER

tour-2015-matadeixe

LUCRECIA DALT

lucrecia_dalt

Lucrecia Daltek doinu eta estruktura abstraktuek talka egiteko modu berriak ikertzen ditu. Kolonbiarra izatez baina Berlinen finkatua, egiten duen pop elektronikoa konfesional, organiko, hauskor eta bihozbera bezain metafisiko, konplexu eta teknologikoa da. Medellín Series Media netlabelarekin elkarlanean aritu da, baita F.S.Blumm, Gudrun Gut, Rashad Becker y Barbara Morgenstern berlindarrekin edo Julia Holter amerikarrarekin ere eta berrikiago elkarlan telepatiko taldearekin Laurel Halo, Rashad Becker, Julia Holter, Gregoire Simon, Kohei Matsunaga eta Charlotte Collin-ek osatua. Sonar, Le Guess Who?, MadeiraDiG, Worldtronics, Fusion bezalako musika jaialdietan parte hartu du.

https://soundcloud.com/lucreciadalt

DEAN ROBERTS

DeanMRoberts

Thela post-punk rock hirukotean (Rosy Parlane eta Dion Workmanekin batera) lehen pausuak eman eta White Winged Moth bezalako taldeetatik pasa eta gero, gaur egun argitaratzen diteun bakarkako grabaketetaraino, Dean Robertsek musikari, konposatzaile eta gitarrajole berezia dela garbi utzi du. Inprobisazio elektriko/akustikoaren munduko hainbat musikari azpimarragarrirekin lan egin du. 2003. urtean Robertsek gaur arte bere lan aipagarriena den “Be Mine tonight� (kranky records) diska argitaratu zuen. Kantu bilduma honek garbi erakusten du zelandako artistak proposatzen duen nahasketa: testura elektronikoetatik kantugintzara, rock musikatik soinuen manipulaziora.https://soundcloud.com/dean-roberts

KRAPOOLA

poderesunidos-krapoola_09

David Gómez “Krapoola” mende honen lehen hamarkadako zorupe madrildarra ulertzeko giltzarrietako bat da. Bere lan gogotsu eta bizia lurralde honetako lurpeko musikaren garai zaratatsuenetakoaren aglutinatzailea izan zen. David-ek bere garroak norabide askotan luzatu ditu : bere ekoizpen artistikotik, Grandmoff Works zigiluarekin ekoiztutako lan aitzindarietaraino, diskojartzaile sui generis saioetatik eta kontzertu eta bestelako ekintzen antolatzaile izatetik pasatuz. Berlinen finkatua, Krapoola pertsonaia idiosinkratiko eta labainkorra da bere proposamena Wiener Aktionismus-aren, estetika zaratasuen eta soinu instalazioen artean mugitzen da.
Pan Sonic, Mattin, Sky Saxon, Wolf Eyes, Volcano the Bear, Zigniew Karkowsky, Josef Van Wissem, Zs, To Live and Save in L.A, Felix Kubin, Spectrum, Justice Yeldham, Zan Hoffman, Nautical Almanac, Silver Apples, Earth, The Skaters, Acid Mothers Temple, Axolotl, Justo Bagüeste, LCDD, Amps for Christ, Fasenuova, Atomizador eta abar luze batekin aritu da lanean.

DON THE TIGER

don_the_tiger_577761_361197747332723_2026883

Don The Tiger Adrián de Alfonso da. Bartzelonako hainbat taldetan ibili da (Veracruz, Bèstia Ferida, Capitán, Homenatges) eta Lydia Lunch, Mark Cunningham edo Weasel Walter-en tamainako musikariekin jo du. Duela pare bat urte Berlinera joan zen bizitzera eta han grabatu zuen Don The Tiger proiektu pertsonalaren lehen diskoa, Canada argitaletxearekin kaleratu duena. Aurreneko disko honetan, kantuak eta esperimentazioak bat egiten dute, eta definitzeko zaila den balada disko desitxuratua da emaitza.

https://soundcloud.com/donthetiger

DJ PHILISTER

DJ PHILISTER promo sheetPhilister: Filistiar. eus.
Balio kulturalak, intelektualak, fintze estetikoak… falta zaizkiona edo aurka edo harro axolagabe agertzen dena edo atseginez normala ideia eta gustuetan.
Eskolagabea.
Kultura edo gustu onik ez daukana…
Haundiusteko zalea, antzinako Filisteoan bizi zen antisemitako kidea.

DJ Philister-ek latz, amorruz, elegiako nahasten ditu soinu geruzak artikulatu gabeko Tourette-inflicted solasarekin, heriotz soinuekin, katagorri marratu humore aurkikuntzekin. Berlineko DJ esperimentalen eszenan sarri ibiltzen da medikuntza ikasketak utzi zituenetik, Keith Bar, Agent Orange, Bartleby & Co., Isis, O’Tannenbaum, eta Waterloo bezalako tabernak suntzituz



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s