Asteazken hontan, irailak 9, berriz martxan kontzertuekin!!!! Hasteko, nigeriako talde bikain bat!

MDOU MOCTAR

mdou moctar

Saharako lurrindun folk elektrikoak, kitarra psikodelikoak eta autotune dosiek bereizten dute Mdou Moctar kitarrajole tuaregaren irudi enigmatikoa,Niger-eko basamortu soinuaren artista adierazgarrienetariko bat eta Shael Sounds-en izakera ongien irudikatzen duena.

Esperimentatzeko eta mugak gainditzeko prest dagoen musikagile tuareg bakarretarikotzat hartua, single batzuk eta bere lehen LPa atera ondoren, Mdou Moctarrek tuareg hizkuntzan filmatutako lehen filmeko izarra izan da, ‘Akounak Teggdalit Taha Tazoughai’, Agadez hiri zaratatsuan bidea irekitzen saiatzen den musikari gazte baten larrialdiak kontatzen dituena.

Shael Sounds Christopher Kirkleyren soinu dokumentazio blog/zigilu/proiektua da, Shael eskualdeko herri musika elektrikoan oinarritua eta izugarrizko lana egiten ari da Mendebaldeko Afrikako musikaren alde  Awesome Tapes From Africa edo Negrophonic bezalako zigilu/blogekin batera. Egongaiztasun politikoak kolpatutako kultura bat kontserbatu eta zabaltzeko ezinbesteko lana, non gutxik lortzen duten alde egitea, begira Tinariwen edo Bombino, non musikariak legeak uzten duenean bizitzen diren, ezkontzetan eta antzeko ospakizunetan jotzen eta arrakasta musikalak mugikor sareetan erabakitzen diren.

https://sahelsounds.bandcamp.com/album/akounak-tedalat-taha-tazoughai-ost

http://sahelsounds.com/mdou-moctar/



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s