Gaur gauean urtemugaren ospakizunekin jarraituz… 22:30tan kontzertua

THE VARTOOLS
+
MOONSHINE WAGON

Vartools kartela

The Vartools
The Vartools taldea 2014. urteko otsailean sortu zen. Ibilbide laburreko taldea izan arren, esperientzi handiko eta zuzeneko asko emandako musikariez dago osatua. Urtebete eskas egin ondoren, beren lehenengo lana atera berri dute, “Electrified” izenekoa. Rocka oinarritzat hartuta hainbat ezaugarriz osatutako nahasketa baten ondorioz, beren soinu eta nortasuna lortu dute. Rockaren urrezko garaira eramango gaituen musika.
https://es-es.facebook.com/thevartools

Moonshine Wagon
Moonshine Wagon Gasteizeko Jowy Bruña, Goiatz Dutto eta Manu Prietok osatu zuten 2013. urteko udazkenean. Hirukote Amerikar erraietako musikarekin seko zoratuta daudelarik, bi hilabete eskas beranduago beren lehenengo zuzenekoak ematen hasi ziren, country, bluegrass edota hillbilly azkarrean oinarriturik. Beti musika kalera ateratzeko filosofiarekin, ez dute entsegurako lokarik. Beraz, zorionez (edo zoritxarrez) zubiazpi edota parkeren batean aurki ditzakezu beren instrumentuei egurra emanez. Aurten beren lehenengo lana kaleratu dute “Folk You” izenekoa, Similar Interests eta Dead Bronco taldeen laguntzarekin. Aurtengoa izango da hauen urtea, eguna joan eguna etorri sokak apurtzen ibiltzeko urtea.

https://es-es.facebook.com/MoonshineWagon

Utzi iruzkina