…eta Larunbatean 22:30tan BLUUUUUES DoiNuAk…

caustic gang

Joseba B. Lenoir Gang
Pauso bat aurrera eman du Joseba Baleztena musikariak. Eta ez nolanahikoa. 2011n Josebak ‘One man band’ formatuan abiatu zuen bakarkako bidea Joseba B. Lenoir alter-egoa sortuz SextySexers taldearen etenaldi batean. Felix Buff bateria jolearekin elkartu zen ondoren duo gisa jotzeko, eta orain talde osoarekin arituko da, Joseba B. Lenoir Gang izenpean. Joseba Baleztenarekin (gitarrak eta ahots nagusia) batera, Willis Drummond-eko Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak) ariko dira. Berme handiko taldea hortaz. Luxua. Josebak bakarka sorturiko kantuak handituko dira talde formatuan. Kantuek beste jantzi batzuk izanen dituzte, beste nortasun bat irabaziko dute.

Caustic Roll Dave Blues
Industriala? Elektro Bluesa? Indie Bluesa? Hauexek izan daitezke Caustic Roll Dave-ren musika deskriba litzazkeen hitz batzuk. Deabruaren hesteetatik datorren bluesa soinu elektroniko edota industrialarekin nahasirik, zure garuna ederto jipoitu dezakeen irabiatua sorturik. Bere bi lan luzeak bizkarrean harturik, ‘Long Term Music’ (Philatelia Records, 2011), eta ‘Appraching Nosie’ (2014), bere doinuak Robert Johnsonetik hasita, Tom Waits, Captain Beefheart edota John Lennon-en doinuak ekarriko dizkizu gogora



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s