Larunbata, Urt.17, 22:30tan Blues doinuak eta ahots sarkorrak

JG + MD copia

Jon Gurrutxaga
Arima Beltzarekin eman zituen lehen pausoak Jon Gurrutxagak, bateria eta ahotsean. Blues&rocka zen talde elgoibartarraren formula, sei kantuko EP batekin estreinatu ziren 2000. urtean eta beste bi lan luze ere argitaratu zituzten. Oraindik Arima Beltza bizirik zela, Keu Agirretxea ondarrutarraren UEK hiruko rockeroan bateria lanak egiten hasi zen. Ordurako ondarrutarraren lehen bakarlanetan hainbat kantutan parte hartu zuen Gurrutxagak. UEK-ekin bi disko grabatu zituen eta makina bat kontzertu eskaini. Andrakan taldearen lehen lanean parte   hartu zuen ondoren, bateria eta koroetan “Poto egin nuenekoa” (2010) grabatuz eta zuzenean defendatuz.

Abesteko zuen gogoari erantzunez, Jon & Sugramas izan zen bere hurrengo proiektua, ingelesez eta euskaraz abestuta, 70eko hamarkadan oinarritutako rock proiektua. Talde kontzeptuan oinarritu bazen ere, “Jon & Sugramas” izan zen konposizio aldetik elgoibartarraren bakarkako ibilbidearen hastapena, proiektu hartan abesti guztiak berak sortu baitzituen. “Hitz lauz” (Gaztelupeko Hotsak, 2014) Beasaingo Pottoko estudioan grabatu da lana ekaina eta abuztua bitartean eta Fredi Pelaez musikari eta soinu ingeniaria izan da grabaketaren arduraduna.

“Hitz lauz” izenarekin bataiatutako diskoan soinu akustiko eta elektrikoen artean dauden hamar kantu biltzen dira. Blues-aren eraginik ere baduen arren, rock estiloan oinarritzen da lana, musikari elgoibartarrak bere ibilbidean jaso duen musikaren arrastoa. Bestalde, kantuak gitarra akustikoarekin sortuak izan direnez gero, orain arte egin duen lanik intimistena ere bada.

jon-gurrutxaga15590468161340741717
http://jongurrutxaga.bandcamp.com/

MobyDick
“And then she became God’s friend” eta “Covers” diskoak zuzenean makina bat aldiz defendatu eta gero, MobyDick bakarlariak bere “Cotard delusion” azken diskoaren aurkezpen emanaldiekin jarraitzen du. Bandarekin hainbat emanaldi eskaini eta gero, bakarka nahiz bikote gisa dabil azkenaldian. Oraingo honetan Yurena Nuño txelistarekin batera izango da getxotarra.

DSC_0020



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s