Bihar ostirala, Az.14, aspalditik itxarondako Kontzertua!!

AKAUZAZTE

akauzazte copia

Akauzazte taldea bueltan da. 90. hamarkadan abiatu zuen bere jarduna azkoitiko bandak, bidean diskoak argitaratuz, eta zuzeneko basatiak taularatuz. Azken urte hauetan guztietan taldea lozorroan izan da, bakanak izan direlarik editatu dituzten kantuak eta jo dituzten emanaldiak. Egun, taldea aro berri batean sartu dela dirudi, datorren urterako disko berria iragarriz,  eta taula gaineko emanaldiak berreskuratuz.

Akauzazte
Akauzazte 1992an sortu zen, azkoitiko matadeixen biltzen ginen lagun taldea eta atarian bertan zegoen zabor-kontainerraren arteko jolas-harreman gisa. Soinua ateratzen zuen edozerkin ‘Maite zaitut’ izeneko zinta udara madarikatu (genozidio Handiaz 500 urtera) hartako grabazioekin osatu genuenean, gure lehen zuzena azpeitin eman genuen 1993ko martxoan. 4 pistas grabaketa zaharretatik hasi eta estudio lanean jarraitu dugu, bertan lanerako estudio duin bat izatera iristeraino. Ateratako zenbait diska erabateko autoekoizpenak dira eta beste batzuk denborak emaniko elkarlanaren fruitu. Zuzenekoari dagokionean aldaketa handiak pasa ditugu hain denbora tarte zabalean normala denez: 7 eta 8 lagun izatetik, 4 izatera pasa ginen.

2004an 3 pertsona izatera pasa ginen. Oraingoan, familia handitzen joan eta 5 pertsona izatera pasa gara zuzenekoetan. Geure estudioan lan egiten dugu, herriko hiltegi zaharberrituan. Bertan grabatuak dira ateratako diska gehienak. Geure lanaren ardura ahalik eta osoena izateko asmoarekin, halanola harreman zuzenaren alde egoteagatik, azken garaiotan autoekoizpena lantzen ari gara. Internet eta antzekoek elkarren arteko harremanak ahalbidetzen dituzte, ohiko merkatu basatitik at. Horregatik Creative Commonsen lizentzipean aritzea erabaki dugu: copyleftaren aldeko gara, gure musika nahi bezala kopiatu eta zabaldu dezakezu (zer hoberik guretzat?) beti ere dirua ez egiteko asmopean eta informazio zuzena jarriaz; noren musika den, eta zer disko. Horretaz gainera, Matadero Ekintzak izeneko elkartearen partaide gisa hiltegiko espazio zabalean parte hartzen dugu.

Azaroaren 14an, datorren urtean irtengo den ‘Etzazuaka’ diskaren abestiak entzuteko aukera izango da Azkoitiko Matadeixen, gure etxean.



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s