Ostiralean ere musikaz blai!!!::: BETUNIZER (val) + VIVA BAZOOKA (eh) + SLAKTUIS (etxeko uzta)

BETUNIZER copia

Betunizer

Betunizer, dudarik gabe, estatu mailan gaur egun aurki daitekeen talderik interesgarrienetako bat da. Balentziar hauek kritikarien laudorio pila jaso dute eta zuzenean ikusi dituenak badaki zer den egurra banatzea. Erritmo aldaketak, groove zirtolaria, doinu dantzagarriak eta soinu ukabilkadak, dena surrealismo pixka batekin aurkeztua.

Viva Bazooka

Viva Bazooka bikotea Rafa Bataglia paraguaiarrak (bateria) eta Hasier Amaiah gasteiztarrak (gitarra) osatzen dute. 2012an ekin zioten beren ibilbideari eta intentsitate handiko zuzeneko biziak eskaintzeagatik da ezagun bikote instrumental hau, melodiak, haginkada zorrotz bihurtzen baitituzte. Atzerapen batzuk medio, 2014 honetan kaleratu dute Bum! Bum! Brazi! 7 hazbetekoa, Madrilgo Brazil estudioetan Javier Ortiz teknikariarekin grabatua. Lau abesti biltzen dituen EP honen 250 kopia besterik ez dituzte kaleratu. Eta ia jarraian, The Arty Sessions lana jarri duten sarean entzungai, non, bikoteari Artyom Mikhaylovskiy baxu jolea batu zaien esperimentu gisa. Kasu honetan, hiru abesti biltzen ditu erreferentzia berri honek.

Slaktuis

Slaktuis Azkoitiko musika talde bat da. Gorkak (gitarra) eta Anderrek (baxua) kontzertu askotan topo egin eta musikaz sarritan hitzegin ondoren, talde bat sortzea erabaki zuten; musika egin eta ondo pasatzeko asmo hutsarekin. Hilabeteetan zehar beren instrumentuak jotzen ikasi ondoren, kantu propioak sortzen hasi zirenean, taldean baterijole bat behar zutela ohartu ziren. Hutsune hori Gorkak (Anderren anaia) bete zuen. Azkoitiko “Matadexe” (hiltokia) da beraien entsegu tokia. Leku enblematiko hau izan da beraien abestiak sortu eta taldeari izena emateko orduan inspiratzaile. Slachthuis-ek hiltokia esan nahi du “Afrikáans” hizkuntzan. Gaur egunerarteko lana abesti propioak sortu eta lantzea izan da, ahots baten beharrik ez dutela jabetuz, hirukote instrumental bezala finkatu dira. Musika mailan, heuren doinuek stoner kutsudun rock pertsonala, 70. hamarkadako rocka eta post-rock psikodelikoaren eragina dutela esango genuke, guzti hau muga generikorik gabe.

http://betunizer.bandcamp.com/
http://vivabazooka.bandcamp.com/
http://www.myspace.com/slachthuisrock

Advertisements


Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s