Eta Ostegunean, 22:00tan kontzertuak:::: ZA! (CAT) + SchnAAk (ALE)

ZA-SCHNAAKK

ShnAAk

Denbora da jada SchnAAK talde alemana jaio zela Factory Noise-en saioetatik. Mathias Jähnig (abeslari eta gitarrajolea) eta Johannes Döpping (bateria) osaturiko bikoak, beraien math-noise-rock estiloarekin, badaki anplifikagailuak su bihurtzen eta giza haragia sukaldatzen gainean. Denborarekin SchnAAK hip hop beats eta erritmo afrkarrak sartuz joan da, zaraten fabrika sekula utzi ez duen arren. Zuzenekoetan ez da harritzekoa mozorrotuak agertzea (oiloz, untxiz…) ikusleari izugarrizko erritmo aldaketadun, rock irmotasun handiko eta ordaindu ezinezko minutu instrumentaldun showak eskeintzeko. Johannes-en bateria basati entzuten da, Mathias-ek ikaragarrizko zimikatzeak tirokatzen ditu.

SchnAAK talderak, The Likes of ZU, Capillary Action, Kayo Dot, 31 Knots, Melt Banana, Enablers, Dälek, Arabrot, Za! eta Qui-rekin jo du besteak beste, eta Europatik biran ibili dira Dyse taldearekin eta Amerikatik Many Arms-ekin.

Za!

Za! ozeanoan zeharkoa eta primitiboki futurista den bi pertsonako orkestra bat da: Spazzfrica Ehd eta Papa duPau. Bartzelonako duetoak PachaMadreTierraWAH!-ren konkistan jarraitzen dute beraien azken eta laugarren lanarekin, ‘Wanananai’, 2 urtean mundu erdian zehar etengabeko jarduera eta joaldien ondoren. Beti txalokatuak beraien ezin aurreikusizko zuzeneko sutzaileekin (1. zuzeneko onena 2013, Rockdelux), Za!k beraien taula gaineko lanari justizia egiten dion diskoa grabatu dute (hau ere 2013ko disko nazional onena Rockdelux-en), baina aurretik ezagutzen zituztenak ere arrituko ditu soinu eta erritmo berriekin.

Spazzfrica Ehd eta Papa duPau-k musika sorta zabaldu dute ezinezko nahasketak egiteko: jazz afrokubatarra postrock-arekin, dancehall jamaikarra grunge-arekin, rave jaietako elektronika noise industrialarekin, doinu balitarrak Black Sabbath-ekin edo krautrock-a musika klasiko garaikidearekin.

Utzi iruzkina