Bebarruko Jardunetan Ostirala Ap. 4 ::: Kontzertua__Moby Dick + Joseba B Lenoir

moby dick + jb lenoir

 

MOBY DICK

“Mobydick, Eneko Burzako getxotarraren alter egoa dugu. Bilbo eta inguruetako Nun, Bizhil, Tribute to QOTSA eta bestelako taldeetan ibili ostean, bere bakarkako ibilbideari heldu zion duela urtetxo batzuk. And Then She Became God’s Friend (2009) estreinako lana eta (Covers) (2011) bertsio diskoaren ondotik, pasa den udaberri amaieran Cotard Desilusion kaleratu zuen. Diskoa, lagun zaharrez inguratuta grabatu zuen, garai hartan bizileku zuen Madrilen, bakartasunetik talde kontzeptura jauzi eginez, ñabarduretan irabaziz, baina doinu akustiko eta gordinei muzin egin gabe”

JOSEBA B. LENOIR 

“Joseba B. Lenoir izenaren atzean, Joseba Baleztena beratarra aurkitzen da. Sexty Sexers, Sumisión City Blues, Max Gamuza, Izaki Gardenak eta bestelako proiektuetako kide izateaz gain, 2012an bere bakarkako ibilbideari heldu zion. Horrela, Instroak Vol. 1 eta Instroak Vol. 2 kaleratu eta gero, Tenpesta lana argitaratu zuen pasa den abenduan. Bertan, gitarrarekin duen trebetasuna erakusteaz gain, lehen aldiz kantuan entzun ahal izan genuen. Orain, disko horretako abestiak, abesti zaharragoak zein bestelakoetarako argitaratu dituen abestiak, zuzenean defendatzeko ordua iritsi zaio. Horrela, otsailaren 15an, Tenpesta Eparen aurkezpen biraren lehen zatiari ekin dio. Kontzertu ugari, Felix Buff (Willis Drummond, Aguxtin Alkhat, Los Separatistas…) bateriarekin batera izanen dira, hots, duo gisa. Baina, beste batzuetan, orkestra gizon modura ariko da Joseba B. Lenoir”

http://josebablenoir.bandcamp.com/



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s