Abenduak 29 Igandea, 19:00tan, poesia emanaldi ez musikatua: HONDAKINDEGIA

hondakindegia_kartela

Fernando Pessoarena da hipotesia: “Lur guztia hozkatu / eta ahosabaian sentitu ahalko banu,/ zoriontsuagoa nintzateke une batez”. Eta hark hipotesi gisa planteatutakoa, esperimentu gisa gauzatu dugu guk: “Lur pixka bat hartu dut etxeko baratzetik/ eta harrixkak baztertuta ahoratu gero”. Lerro horiekin hasten da Iñigo Astiz‐en Baita hondakinak ere liburua (2012, Susa). Eta esperimentu ber horrekin abiatzen da Hondakindegia ikuskizuna ere. Gonbite gastronomiko moduko horrekin (Guri ere KRA egin zitzaigukean, baina hortzetan).

Mikel Ayerbe eta Iñigo Astizek eszenarako birziklatu dituzte orain poemak. Poesia emanaldi bat prestatu dute horretarako. Poesia emanaldi EZ musikatua, zehazki. Liburuan bezala, nahasian joango dira hitzak eta ekintzak oholtza gainean ere. Nahasian etxekoa eta kalekoa. Sukaldeko solasaldiak eta manifestazioetako aldarrikapenak. Pribatua eta publikoa. Gastronomia eta lorezaintza.

Musikaren laguntzarik gabe, antzerkiaren, poesiaren eta bideoen bitartez ikus‐entzunezko hibrido bat osatu dute Ayerbek eta Astizek. Loratze poetikorik gabea, eta lurra oinarri harturik. Beren gorputz eta ahotsekin eramango dute ikuskizuna lehen koskatik azken koskara. Etxeko lorategian lur pixka bat ahoratzetik, Euskal Herriari egindako aitorpen pertsonal‐politiko batera. Asier Goikoleak egin ditu bideoak, eta Alaitz Alberdik egindakoa da kartela.

Poesia hilda dagoela esaten dute, eta egia izango da akaso, baina guri balio digu. Baita hilda ere. Gottfried Benn poetak esaten zuenez ez baita beste aukerarik. “Estatuak maite dituenak/ maite behar ditu hondakinak ere”.

Hondakindegia_aurkezpen argazkia 1

Mikel Ayerbe

Hondakindegia_aurkezpen argazkia 2

Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe

Advertisements


Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s