zinema, musika… Iraultza! #bihar The Black Power Mixtape 1967-1975#

The Black Power Mixtape 1967-1975

 Göran Hugo Olsson (2011)

2011. urtean estreinatutako filma izanagatik ere, dokumental honetan biltzen den materiala, Suediako Telebistako artxiboetako zokoren batean gorderik egon zen 30 urte luzez, Göran Olsson zuzendariak hartu, muntatu eta berak dioen bezala, mixtape forma eman zion arte. Bertan, izenburuak dioen urte-sasoi horietako Black Power mugimenduaren bilakaera aztertzen da, 16mm formatu ikusgarrian, hainbat suediar zinegilek garaian grabatutako irudiak, musika, eta zuzenean edo zeharka protagonista izan ziren hainbatekin gaur egunean egindako elkarrizketekin.

The Revolution will not be televised , esana utzi zuen Gill Scott-Heron poeta eta musikagileak. Ez behintzat telebista estatubatuarrean, esan daiteke agian orain. Filma honetan ikusten dena, AEB-tako ghettoetan Black Power edo Black Panthers Party-aren mugimenduaren edo iraultzaren (zergatik ez?) bilakaera, eta agintariek arriskutsuegi bihurtu zela iritzita, ondotik jasan zuen kriminalizazio eta errepresio bortitza dira. Guztia, soinu-banda osatzen duen askotariko musika beltza, eta Suedian behin baino ez, eta gainontzean inoiz ikusi gabeko irudi askorekin (ezin ahaztekoak adibidez, Angela Davis-en gartzelako elkarrizketa eta umorez betetako Stokely Carmichael ekintzaileak bere amari egindakoa).

BPM2

zmi 2 copia

ZINEMA EGITARAUA



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s