zinema, musika… Iraultza! #bihar 21.30tan, Fugazi-Instrument

Instrument

 Jem Cohen & Fugazi (1999)

[euskarazko azpitituluekin izango da emanaldia]

  Inor gutxik ipintzen du zalantzan, AEB-tako Washington D.C. Hirian 1987an sortu Fugazi taldearen eragin eztabaidaezina, bai arlo musikalean, bai egiteko moduan, eta nola ez beren jarrera politikoa dela eta. Ez alferrik, talde eredugarritzat hartu izan du asko eta askok, erakutsi izan duen industriarekiko independentzia eta beste hainbat arlo sozial eta politikotan hartu izan duen jarrera argiagatik. Jem Cohen dokumentalgile estatubatuarraren ibilbidea ere, nolabait antzeko parametroetan mugitu izan da, eta esan liteke, Fugazi taldeari buruz filma bat egiteko egile egokiagorik nekez aurki zitekeela. Lehen eta ondoren ere erakutsi izan du Cohen-ek musika eta musikagileak gai hartuta lan mardulak egiten dakiela; hor daude Benjamin Smoke (Smoke taldeko abeslariari eta taldeari buruzko dokumental bikaina) eta The Ex, Terry Riley, Vic Chesnutt edo Godspeed you Black Emperor bezalako taldeekin egindako lanak. Musikari lotutako lanez gain, bere ibilbide oparoa, beti ere industriatik eta mainstream-etik urrun, eta bere jarrera estetiko-politikoei erantzunez, askoz ere haratago doa, duela pare bat urte Iruñeako Punto de Vista jaialdian eskaini zitzaion atzerabegirakoan ikusi ahal izan zen bezala.

Instrument filmak, Fugazi taldearen 10 urtetako ibilbidea erakusten du Cohen-en filmaketa bereziaren ikuspegitik. Super 8, 16mm eta Video formatuak erabiliz, taldearekin beti izan duen gertutasuna baliatuz (aspalditik zen Ian MacKaye-ren lagun). Zuzeneko emanaldiak, elkarrizketak (eskola-telebista batean egindakoa, ordainezina zinez), taldekideen egunerokoa, zaleei eskainitako pasarte gogoangarriak… Finean, Musika talde eta zinegile bikainak elkarlanean.

fugazi_instrument_web1

ZINEMA EGITARAUA

zmi 2 copia


One Comment on “zinema, musika… Iraultza! #bihar 21.30tan, Fugazi-Instrument”

  1. mikel larraaga unanue says:

    Date: Tue, 16 Apr 2013 09:18:45 +0000 To: larra_69_@hotmail.com


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s