Antzerki Jardunaldixek: saio berri bat Igande hontan

txori mugariak copia2

TXORI MUGARIAK (Maialen Lujanbio & Xabi Erkizia)

Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura. Munduko ekonomiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko. Kulturak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.

Non hasten da iparralde bat? Bada Iparralderago bat Iparraldetik areago, iparrerago eta iparrerago, hegoalderaino doana. Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Iparraldea Hegoalde. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik, beti da zergatik.

Txori migrariek ez dakite.

Australiako aborigenak kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina. Kantuzko norabidea, non nora baino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.

Txori migrariek ere ez dakite. Gu, txori mugariak gara.

http://www.ornitorrinkus.org/?p=497



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s