Bebarruko Jardunek #zinema emanaldiak# Asteazkena Ap. 10, 21.30tan ONE+ONE (Sympathy for the Devil)

ONE plus ONE (Sympathy for the Devil)

Jean-Luc Godard (1968)

 “Intelektual iraultzailea izateko modu bakarra dago, eta hau intelektuala izateari uztea da”

 J.L. Godard-en filma honek, zuzendariak XX. Mendeko 60ko hamarkada amaierako kontrakultura eta militantzia politikoei jaurtitzen dion begirada pertsonal eta estonagarria azaltzen du. Bere ibilbide luzearen garairik esperimentalenean eta, nolabait esatearren, militantzia politiko eldarniozkoenan, egitura eta narratibotasun linealik edota ohikorik ez duen lan hau osatu zuen. Jatorrizko izenburuak berak ere (One plus One) iradokitzen duen zatikakotasuna lekuko; ez bi, bat gehi bat baizik; filma, ondoren, Sympathy for the Devil izenburuarekin ezagunagoa egin zen arren, The Rolling Stones taldeak bertan jokatzen duen rol nagusiagatik.

Musika taldearen Sympathy for the Devil kantaren estudioko grabazio saioen hainbat plano eta irudi dotorek eta zainduek hartzen dute filmaren zati handi bat, honi nolabaiteko jarraikortasun edo trinkotasun bat emanez. Plano eta eszena hauek beste hainbat elementurekin nahasten dira filma guztian zehar; hala nola, Black Panthers-eko kideen gorabehera eta eztabaidekin, Eve Democrazy-ri egiten zaion elkarrizketarekin, kultura eta iraultzaren arteko harremanetaz; marxismoa, maoismoa eta iraultza bera slogan politiko bihurtuta; Hitler-en Mein Kampf-aren irakurketak liburudenda pornografikoetan, etab. Beti ere baliabide narratibo eta estetiko ezin pertsonalagoak erabiliz, Godard-ek, zinemagintza burgesaren oinarriak deusestatze bidean, koktel indartsu bezain erakargarria osatzen du.

One-plus-one

ZINEMA EGITARAUA

zmi 2 copia



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s