Bebarruko Jardunek – Ostirala 22 lehen hitzordua FATHER MURPHY

FATHER MURPHY

Scott Walker-en lirikotasun ilunetik Swans-en gogortasunera, eta Current 93-ren liturgiatik Velvet Underground-en mistizismo hiritarrera. Horrelakoak eta dotoreagoak ere esan izan dituzte Father Murphy taldeari buruz. Nolanahi ere, indartsuak eta arraroak, Reverend Murphy-ren ondorengoak direla ziurtatzen duten 3 italiar hauek gozagarri ederrak dira belarririk izukaitzenentzat.

Aski ezagunak dira Father Murphy Italiako musika eszenan. Hedabideen arreta handiegirik gabe, nazioartean ere errespetua irabazi duten taldea bihurtu dira, Deerhoof edo Xiu Xiu bezalako taldeen ondoan jo izana lekuko. Zer espero Father Murphy-rengandik? Definitzea nekeza den estilo eta genero nahasketa bere-berezko bat, non prog-rockaren, post punk-aren edo new wave-aren eraginak antzeman daitezkeen. Gertu daude baita Liars edota Sightnings bezalako taldeengandik ere. Zuzenean ikusteko aukera ederra, erritu psikodelikoak eta musika ilun eta geruzatuaren jarraitzaile ororentzat

 

 

father murphy kartela



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s