Antzerki Jardunaldixek – Otsailak 3, 1. Saioa

poza2a

 

POZA – METROKOADROKA 

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio

kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea

mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen…

horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen

abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino

ederrak diren krudeltasunak.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute

Metrokoadroka kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti

izan da beste galdera bat. Elementu ez eszenikoetatik abiatu

dira egileak eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako

poesiaren  bidean.

Metrokoadroka kolektiboa 2008an sortu zen Oarsoaldean,

diziplina ezberdinetako artistek osatua. Haren helburuen

artean dago arteen arteko harremana eta elkarlana ikertzea

oholtza gaineko lanetan. Metrokoadroka-k harreman

artistikoen sareetan oinarriturik sortzen ditu bere lanak,

horregatik hainbat sortzaileren parte hartzea izan du

Pozaren prozesuan

EGITARAU OSATUA



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s