Asteazkena Urriak 31, Kontzertua: CARLTON MELTON eta POW POW POWS

Carlton Melton taldea 2008an sortu zen ipar-Kaliforniako Mendocino County eskualdean Zen Guerrilla talde goraipatuaren errautsetatik. Kupula geodesiko batetan, musika ozen, inprobisatu, esperimental, instrumental, psikodelikoa jotzeko ideia aspalditik zetorren. Asmo hau baliatzeko aukera, kupula berreraiki eta barneko soinu akustikoak osoki garatuak izan zirenean etorri zen.

Musika, kupularen barruan zuzenean grabatzen da baliabide analogiko eta digitalak eta mikro oro-direkzionalak erabiliz. Musika guztia inprobisatua da, une jakin batean, zer izango den joko dena, inork benetan ez dakien neurrian. Ez dago ez entsegu, ez froga-grabazio, ez kantuen bigarren bertsiorik… entzuten dena lehenengo emanaldia da. Ez dago estudiorik. Brian-en etxean grabatzen dute, eta Brian kupula geodesiko batean bizi da.
Badakite musika hau ez dela guztientzat egina. Lehen mailako produkzio moderno eta kantu-idazketa “pretentziosoago” bat nahiago izatera, hobe Carlton Melton-ekin aurrera ez jarraitzea. Aldiz, SST zigiluko kasete zaharrak edota berriki autoko atzeko jarlekuan zanpaturik aurkitu duzun Spaceman 3-ren kasetea nahiago badituzu, talde honen soinuetan murgiltzea ideia ona izanen da
 http://www.carltonmeltonmusic.com/
POW POW POWS http://www.entzun.com/berriak/pow-pow-pows-talde-sortu-berriak-carlton-meltonekin-zen-guerrillako-andy-eta-rich–bira-eginen-du-euskal-herrian


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s